Covid-19ren eragina Kutxabank Taldean

Kutxabank Kudeaketa

Enpresak laneko arriskuen prebentzioari dagokionean dituen kontsulta- eta informazio-betebeharrak betetzeko helburuz, Kutxabank Gestión-en Laneko Arriskuen Prebentzio Planari eranskin bat gehitu zitzaion, koronabirusaren (Covid-19) aurrean jarduteko planari zegokiona.

Dokumentu hori langile guztiei bidali zitzaien, osaeraren metodologia ezagutarazteko eta enpresak Covid-19 ez hedatzeko hartu zituen neurrien berri emateko.

Kutxabank Gestión-ek hartutako neurri nagusia langile guztiei euren jarduera modu telematikoan egiteko aukera ematea izan zen, langileen gutxieneko kopuru bat aurrez aurre lan egiten egon zen bitartean.

Alarma-egoera amaitu ondoren, konfinamendua arintzeko plan bat idatzi zen eta langileei helarazi zitzaien. Horren bidez, egoera berriak sorrarazitako kasuistika ezberdinei buruzko zalantzak argitu ziren.

Egun, aurrez aurreko langile-kopurua handiagotu egin da, segurtasun-neurri aproposak aplikatuz, eta era horretan jarraituko du epidemiaren egoera baikorra den heinean.

Gainera, abenduan zehar, Covid-19rekin lotutako prestakuntza-ekintza bat egin zen.

Kutxabank Gestión-eko langileen arteko Covid-19ren intzidentziari dagokionez, aipatu beharra dago, 2020an zehar, 4 langile eta bekadun bat izan direla positibo-kasuak (2 Bilbon, 2 Donostia-Antso Jakitunean eta 1 Donostia-Portuetxen). Sintomatologia arina izan zen orokorrean, beraz, Laneko Prebentzioaren Osasun Zerbitzuak adierazitako jarraibideen ondoren, Osasun publikoarekin koordinatuta ezarriak, lanpostuetara itzuli ahal izan ziren.

Enpresan jarritako protokoloaren arabera, positiboei zegozkien egoitzetan hiru garbiketa eta desinfekzio bakarrik egin behar izan zituzten, hau da, bi aldiz Donostia-Antso Jakitunean eta behin Donostia-Portuetxen. Horiek egin ahal izateko, egoitza ixtea eta intzidentziak eragindako bulegoko langile guztiak bertatik ateratzea eskatu zen; garbiketaz arduratu zen enpresak eta Prebentzioaren Zerbitzuak baieztatu ondoren, aurrez aurreko lanera itzuli ahal izan ziren.