Covid-19ren eragina Kutxabank Taldean

Norbolsa

Covid-19ren osasun-krisiaren hasieratik, Norbolsak gertaeren hurbileko jarraipen bat egin du eta hainbat neurri hartu ditu Norbolsako langileen eta bezeroen osasuna babesteko eta konpainiaren behar bezalako funtzionamendua bermatzeko.

Nazio-mailako alarma-egoeran zehar, Norbolsak bere Kontingentzia-plana aktibatu zuen, langileen % 100a urrutitik aritu zen eta horri esker, zerbitzuaren jarraitutasuna eta langile eta bezeroen segurtasuna bermatu ahal izan zuten. Horretarako, hainbat ekintza burutu ziren:

  • Ekipamenduak konfiguratzea, azpiegitura korporatiboetarako sarbidea eskainiz, betiere, segurtasun-baldintzak betez, eta lankidetza eta kudeaketa-tresnak ahalbidetzea, langileen % 100a telelanean arituz.
  • Langile guztiei tresnen eta ekipamenduen erabilerari buruzko prestakuntza eskaintzea.

Konpainiaren behar bezalako funtzionamendua etengabe egon da bermatuta. Aipatua posible izan da, honi esker:

  • Egoera larrien aurrean kontingentzia-planak ezartzea, maiztasun handiarekin diseinatuak, ezarriak, eguneratuak eta probatuak; horrek lan-taldeak egungo egoerari bermeekin aurre egiteko beharrezko esperientziaz hornitu ditu.
  • Pertsonen trebakuntza teknikoa eta profesionala, eta egoera zail honen aurrean, horiek guztiek duten jarrera ezin hobea.

Langileak uneoro informatuta egon dira eta etengabe protokoloak eta informazioa jasotzen egon dira, honakoek argitaratuak:

  • CBRE, Torre Iberdrolako kudeatzaileak
  • Osakidetzak
  • Norbolsa eta taldeak.

Horrez gain, honako neurriak hartu dira:

  • Instalazioetan kartel informatiboak ezartzea,
  • Ezinbesteko bidaiak bakarrik egitea.
  • Kanpoko eta barneko bilerak mugatzea.
  • Bilera-geletan edukiera mugatzea.

Alarma-egoera amaitu zenean, mailaz mailako itzulera eta deseskalada Plan bat zehaztu zen, eta udan zehar, bulegoko okupazioa % 50 ingurukoa zen. Irailetik aurrera, bi talde homogeneo eta estanko osatu ziren eta 15 egunez behin, etxeko eta bulegoko lana txandakatzen dute.