Covid-19ren eragina Kutxabank Taldean

Kutxabank Seguros

Covid-19ren osasun-krisiaren hasierarekin batera, 2020ko martxoaren 5ean, Batzorde bat sortu zen, egoeraren bilakaera uneoro monitorizatzeko eta prebentziozko jarduketak koordinatu eta ezartzeko helburuarekin.

Martxoaren 6ko ostiralean, Gobernuak alarma-egoera deklaratu zuen Dekretuaren bidezko gomendioaren aurretik, gakotzat hartutako hainbat lanpostu urrutitik gauzatzeko neurria ezarri zen, eta egun hartatik martxoaren 22ra arte, neurri hori konpainiaren % 100era zabaldu zen. Horretarako, hainbat ekipamendu konfiguratu ziren eta azpiegitura korporatiboetarako sarbidea eskaini zen, betiere, segurtasun-baldintza guztiak betez.

Alarma-egoera amaitu zenean, konfinamendua arintzeko plan bat ezarri zen, langileak 15 egunez behin txandaka laneratzeko, betiere, segurtasun-neurriak mantentzeko beharrezko tarte fisikoa ziurtatuz; eta Donostiako, Kordobako eta Gasteizko bulegoetan ezartzen hasi ziren, irailaren 15etik aurrera. Aipatu bulegoetan, hainbat babes-neurri aktibatu ziren, esaterako, bezeroaren arretarako postuetan itxiturak jartzea, segurtasun-tarteen seinaleak kokatzea eta edukiera-mugak ezartzea. Horrez gain, maskaren eta gel hidroalkoholikoaren hornidura aproposa egin zen eta langileei prebentzio-protokoloen berri eman zitzaien.

Bilboko Bulego zentraleko langile guztiek urrutitik lan egin dute urte osoan zehar, kutsadura-arriskurik ez egoteko eta prebentziozko berrogeialdiak eta bulegoen desinfekzioak saihesteko.

Antolamendu horri esker, "normaltasun" maila handiarekin funtzionatzen jarraitu ahal izan da, eta langileen konpromiso- eta inplikazio-maila garrantzitsua nabarmendu behar da, egoerara egokitu eta urrutiko lanaren formatuan horren denbora luzez egoteari dagokionez, hori guztia zerbitzuaren kalitateari, sarearekiko laguntzari eta proiektuen garapenari kalterik eragin gabe.

Laneko neurri horiez gain, beste esparru batzuetan ere prebentzio- eta jarraipen-neurri batzuk aplikatu dira:

  • Finantza-neurriak
    Erakundeak etengabe monitorizatu ditu galerek eta irabaziek jasandako ondorioak, ezbeharren eta kaudimen-marjinen azterketa bat eginez. Horrez gain, Erakundearen negozioak izandako estres-egoerak aztertu dira, horien back testing eginez.

  • Negozio-neurriak
    Konfinamenduan zehar, prozedura bat ezarri zen, Kutxabankek etxebizitza, auto eta osasun-aseguruak saltzen jarrai zezan bezeroen sinadura fisikorik gabe, ezin baitziren bulegoetara joan.

  • Eragiketa-neurriak
    Ezbeharretan, bezeroen arreta lehenetsi da eta horretarako, urrutiko peritatzea martxan jarri da. Bezeroarekiko elkarrekintza ere ona izan da, ezbeharrak online kanalen bitartez kudeatzeari dagokionez, eta dokumentazioa posta elektronikoz bidali da.

Sistemei dagokienez, arrisku zibernetikoak minimizatzeko helburuz, konexio seguruak erabiltzen ari dira. Azpiegiturak arazorik gabe jasan du langileen % 100aren urrutiko konexioa.

Halaber, tresna kolaboratibo batzuk ezarri dira urrutiko lana errazteko.