Erakundearen profila

Markak, produktuak eta zerbitzuak

2020a koronabirusak (Covid-19k) eragindako pandemiak markatutako urtea izango da, mundu-mailan eragin baitu. Bestalde, merkatuek hurbiletik jarraitu dituzte albiste guztiak, bai osasun arloan, bai ekonomikoan.

Testuinguru horretan, produktuen katalogoan hobekuntzak eskaintzen jarraitu du Kutxabankek eta, honela, espezializazio maila areagotzea eta bezeroen beharretara egokitzea lortu du.

Hauek izan dira 2020an merkaturatu diren produktuak:

Kutxabank eta Cajasur

1. Aurrezki eta inbertsio produktuak:

2020ko ekitaldiaren testuinguruan, errenta aldakorreko osagairen bat duten funtsak eta zorroak merkaturatzeko kontratazioek erakutsi duten sendotasuna nabarmendu da. Horren froga gisa, Kutxabank Gestión ekitaldi osoko sarrera garbien portzentaje handiena kudeatzera igaro da. Interes-tasei dagokienez, errentagarritasunen beherakadak funts berriak ateratzea mugatu du urtearen bigarren zatian iraungitzeko xede-errentagarritasunarekin. Bankuaren proposamen nagusiak zorroen eskumeneko kudeaketa zerbitzua izaten jarraitzen du, zeinek etekin – arrisku bikotea maximizatzen duen.

Hala ere, 2020an bi inbertsio-funts berri jarri dira merkatuan, era esklusiboan eskuordetutako kudeaketaren bezeroei zuzenduak. Horietan, etorkizuneko dinamikak eta aldaketara hobekien egokitu daitezkeen enpresak zeintzuk diren aztertzen dira, bai errenta finkoan, bai aldakorrean. Era horretan, inbertsio-zerbitzu honetaz fidatzen diren bezeroen aukerak zabaltzen dira, zorroaren dibertsifikazioa areagotzen da eta aukera berrien aldeko apustua egiten da. Inbertsioek ekoizteko eta kontsumitzeko moduetan aldaketa bat eragin dezaketen joeretan bilatuko dituzte aukerak, osasunarekin, ingurumenaren jasangarritasunarekin edo teknologia berriekin lotuta egongo direnak. "Kutxabank Bolsa Tendencias Carteras FI-k" krisiaren ondoren sortutako gizarte-, politika-, ekonomia- edo teknologia-aldaketen onurak aprobetxatuko ditu, esaterako, digitalizazioaren, energia jasangarrien, zahartzearen edo osasun-arreta unibertsalaren esparruetan. Gainera, inbertsioen bitartez, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzean eragina izateko helburua txertatzen du. Errenta finkoko merkatuei dagokienez, egungo egoeraren kudeaketak enpresek eta gobernuek finantzaketa-behar geroz eta handiagoa izatea eragin du, zeinak segmentu batzuetan egiturazko aukerak sortu dituen. "Kutxabank RF Selección Carteras-ek" kudeaketa dibertsifikatu baten bitartez, aukera horiek aprobetxatu nahi ditu.

Kategoria honetan honako produktu hauek ere badaude: Baskepensiones, Aurrezki-kontuak (Gaztedi Kontua), Aurrezki-plan erraza, Etxebizitza Kontua, etab.

2. Finantzazio produktuak

2020an, Kutxabankek eta Cajasurrek beharrezko neurri guztiak aplikatu dituzte Covid-19ren osasun-krisiak eragindako gizarte- eta ekonomia-egoeraren aurrean arintzeko eta bezeroak laguntzeko.

Ahalegin handienak familiek, autonomoek, pymeek eta enpresek izan duten diru-sarrera eta likidezia faltaren egoerak arintzera bideratuta egon dira. Horretarako, egoki diren maileguen ordainketen luzamenduak hitzartzeko beharrezko prozedura guztiak gauzatu dira. Era berean, lankidetza-hitzarmenak sinatu dira hainbat Gobernurekin (euskalduna, andaluziarra eta espainiarra), Covid-19k eragindako zulo ekonomikotik ateratzen lagunduko duten altxortegiaren eta inbertsio berrien beharrak finantzatzeko.

Horri buruzko informazio zehatzagoa memoria honen seigarren atalean dago, "6. Covid-19ren eragina Kutxabank Taldean".

Kutxabankek eta Cajasurrek aurten lehenetsi duten funtsezko puntuetako bat jasangarritasunaren eta ingurumenaren zaintzaren arreta berezia da, Hipoteka Berdearen bitartez, energia-kalifikazio altua duten etxebizitzen finantzaketa sustatuz.

Gazteak artatzea eta euren lehen etxebizitza eskuratzen laguntzea ere lehentasunezko gaia izaten ari da. Horrela, hipoteka maileguei dagokienez, Kutxabankek jatorriko lurraldeetan, nagusitasuna izaten jarraitzen du, izan ere Euskadin eta Kordoban % 40tik goragoko kuota mantentzen du.

Beste finantzaketa-produktu garrantzitsu batzuk "Kutxabank Kredit" bitartez eginiko kontsumorako maileguak eta produktu ekologikoen eta energiari dagokionean efizienteak diren produktuen finantzaketa-lerroak dira.

3. Ordainketa-moduak
  • Zordunketa eta kreditu txartelak

    Kutxabankek txartelen katalogo zabal bat du, segmentu bakoitzari segmentu horren abantailekin zuzendua:

    • Zordunketa-txartela: Visa Debit K26/K26+ (segmentu gaztea), Visa Debit eta Visa Debit 100% (%100 segmentua).
    • Txartel dualak: Visa Dual K26/K26+ (segmentu gaztea), Visa Dual eta Visa Dual 100% (%100 segmentua) eta Visa Oro Dual
    • Kreditu-txartelak: Visa Classic, Visa Oro, Visa Nakar
    • Gainontzeko txartelak: Vía T Teleordainketa
  • Ordainketa digitalak
    • KutxabankPay, ordainketak egiteko aplikazio mugikorra da eta honako zerbitzuak barne hartzen ditu:
      • Saltoki fisikoetan mugikorrarekin ordaintzeko aukera eta kontakturik gabeko kutxazainetan dirua ateratzea.
      • Txartel birtuala, lineako merkataritzan ordainketak egiteko
      • Txartelen muga blokeoen kudeaketa.
      • Bizum, hau da, berehalako ordainketa; partikularren artean dirua bidaltzeko, GKEei dohaintzak egiteko eta lineako saltokietan eta saltoki fisikoetan ordainketak egiteko aukera ematen du.

        Covid-19 ondorengo garaian, beste aldaketa askoren artean, kontsumitzaileek betidanik izandako erosketa eta ordainketa-ohitura batzuen eraldaketa finkatzen ari da. Pandemian zehar OMEk egindako gomendioaren ondoren, eskudirutan egindako ordainketek nabarmen egin dute behera eta txartelarekin egindako eragiketak asko areagotu dira. Halaber, "urruntze sozialaren" ondorioz, negozioek euren produktuak eta zerbitzuak bezeroekiko kontaktua minimizatuz eskaini behar izan dituzte, aurrez aurrekoak ez diren kanal berrien bitartez (Internet, etxez etxeko salmenta, etab.). Eraldaketa honen adibide gisa, azken hilabeteotan, SPT birtualen kopurua eta Kutxabanken SPT birtualetan egindako fakturazioa hazi egin da, merkatuaren joerari jarraikiz. Kutxabank Taldeak ordainketa-sistemen eskaintza bat osatu du, jarduera ekonomikoetarako BIZUM irtenbide espezifiko hauek barne hartzen dituena.
    • Webaren bitartez, Internetez saltzen duten negozioentzako BIZUM; bezeroaren SPT birtualean aktibatzen da, txartelaren bidezko ordainketa tradizionalaz gain, BIZUMekin ordaintzeko aukera izateko.
    • BIZUM NEGOZIOAK gainerako negozioetarako. Aplikazio berri horrek aurrez aurreko kobrantzak eta urrutikoak era seguruan egiteko (telefono bidezko eskariak, take away/delivery, etab.) eta BIZUMekin ordainketak eskatzeko aukera ematen du, esteka / SMS / QR kodearen bidez.
  • Hirugarrenen ordainketetarako aplikazio mugikorrak: Apple Pay, Samsung Pay, Google Pay, non gure bezeroek Kutxabank txartelak aktiba ditzaketen saltoki fisikoetan, webguneetan eta aplikazioetan ordaintzeko
  • Beste ordainketa-gailu batzuk: kontakturik gabeko eskumuturrekoa, sticker-a, etab.
4. Aseguruak: Jarraian aipatzen diren produktu guztiak aseguru-konpainiei dagozkie, adierazitako konpainiekin egindako hitzarmenaren bidez gauzatzen direla adierazten direnak izan ezik:
  • Etxe Asegurua
  • Ordainketen Babeserako Asegurua
  • Ehorzketa Asegurua
  • Alokairuaren Babeserako Asegurua
  • Bizi Asegurua
  • Errenta Asegurua
  • Arrisku Orotako Asegurua (Mapfre eta Libertyrekin hitzarmena)
  • Merkataritza Asegurua (Libertyrekin egindako akordio baten bitartez)
  • Auto Asegurua (Libertyrekin egindako akordio baten bitartez)
  • Osasun Asegurua (IMQ eta Sanitasekin egindako akordio baten bitartez)
  • PYME-en Asegurua (Libertyrekin egindako akordio baten bitartez)

Etxebizitza aipamen berezia merezi du, izan ere, 2020an poliza-ikuspegi berri bat garatu du eta bere eskaintza osatu du: Etxebizitza-aseguru berdea.

Horren bidez, bezeroek ingurumenaren zaintzaren baitan izan dituzten keinu ezberdinak aintzat hartu eta saritu nahi izan dira. Ildo horretan, aseguru honek prima merkatzea eskaintzen du, baldin eta bezeroek aseguratuta dagoen etxebizitzako energia-ziurtagiria aurkezten badute.

Fineco Taldea

Hauek izan dira 2020ko produktu nabarmenenak:

1. Aurrezki eta inbertsio produktuak:
  • Banku pribatuetako bezeroei, IKEei (inbertsio kolektiboko erakundeak) buruzko inbertsioaren inguruko aholkularitza; pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  • Banku pribatuetako bezeroei, nazio zein nazioarte mailako errenta aldakor eta finkoen balioen bitartekotza; pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  • Banku pribatuetako bezeroei, nazio mailako errenta aldakorreko balioak gordailutu eta zaintzea; pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  • IIC propioen zorroak, pentsio funtsak, BGAE eta txikizkariak diren bezeroen eta aurkako alderdi hautagarrien eskumeneko kudeaketa zorro espezifikoak.
  • KAISen kudeaketa.
  • Pentsio Funtsen administrazioa.
  • Finantza-aholkularitzaren zerbitzuak eta Family Office.

Kutxabank Gestión

Aurrezki eta inbertsio produktuak:
  • Kutxabankek aurrezteko eta inbertitzeko aukeren katalogo oso bat du.
  • Proposamen nagusiak zorroen eskumeneko kudeaketa zerbitzua izaten jarraitzen du, zeinek etekin – arrisku bikotea maximizatzen duen. Zorroek, gehienetan edo beti, Kutxabank Gestión-ek kudeatutako funtsetan inbertitzen dute.

Kudeatzaileak bezero profesionalen zorroak kudeatzen ditu. Hauek dira nabarmenenak:

  • Aurreikuspen plan indibidualak: Baskepensiones.
  • Enplegu planak: Kutxabank Enplegua, Alejandro Echevarría, eta KUTXABANKeko langileen planak.
  • KUTXABANK SEGUROS pentsio-planak.
  • Eskuordetutako zorroa: Diocesanas Fundazioa.

Norbolsa

  • Balioen bitartekotza.
  • Kitapena eta zaintza.
  • Lehen mailako merkatuan kokatzea.
  • Zorroen kudeaketa.
  • Zerbitzu korporatiboak.