Erakundearen profila

Kanpoko erakundeak eta ekimenak

Kutxabankek 2012an, Nazio Batuen Mundu Ituneko 10 Printzipioetara batu zenean, hartu zituen erantzukizunak garatzen jarraitzen du. Gaur egun, konpromiso horiek justifikatzen eta indarrean mantentzen ditu, hauekin lotutakoak: Giza Eskubideak, Laneko Eskubideak, Ingurumenaren Babesa eta Ustelkeriaren aurkako borroka; aurrerapenari buruzko txosten espezifiko baten bitarteaz edo ekitaldi bakoitzeko Jasangarritasunaren Memorian horiek aipatuz.

Gainera, Kutxabank hurrengo erakundeena da:

  • IZAITE, Jasangarritasunerako euskal enpresen elkartea.
  • FOARSE, Arabako Gizarte Erantzukizunaren Foroa.
  • Nazio Batuen Mundu Itunaren Espainiako sarea.
  • EGEko BIZKAIKO FORUA
  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
  • CECABANK, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa.
  • EGEren EUROPAKO ITUNA, CECABANKen bitartez.
  • “Autocontrol”, publizitatea arautzeko.
  • Euskalit, Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioa.

Halaber, Kutxabank CECABANKeko Administrazio Kontseiluko kide da eta, Koordinazio Batzordean eta CECABANKi dagozkion erakundeetarako sinergiak bilatzen lan egiten duten batzorde operatibo ezberdinetan parte hartzen du.

Cajasurren kasuan, honena da:

  • CECABANK, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa.
  • “Autocontrol”, publizitatea arautzeko.
  • “Confianza online”, interneteko jardunbide egokiei buruzkoa.

Gainera, 2020. urtean, finantza-taldeak hitzarmen bat sinatu du Komunikazio Zuzendarien Elkarte Profesionalarekin, Dircom. Horren bitartez, Kutxabank (Euskadin eta hedatzen) eta Cajasur (Andaluziarako) aipatu erakundearen bazkide babesle bilakatzen dira.

Dircom Espainiako enpresa eta erakunde garrantzitsuenetako komunikazio-zuzendariak elkartzen dituen erakunde profesional bat da, eta bere helburua komunikazioaren mundua bultzatzea eta komunikazio-zuzendariak profesionalizatzea da, etengabeko informazioaren bitartez (bai komunikazioan, bai beste eginkizun funtzional batzuetan), ekitaldi guztian zehar, era horretako jarduerak proiektatuta izanik.

Fineco Taldea eta Kutxabank Gestión nabarmentzen dira, Nazio Batuen Inbertsio Arduratsuaren Printzipioak (UNPRI) sinatzen dituzten enpresak direla eta; Inbertsio mota horrek ingurumen, gizarte eta gobernantza korporatiboaren (IGG) irizpideen arabera inbertitzeko konpromisoa dakar berekin.

Printzipio hauei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen: https://www.unpri.org/about/the-six-principles

Taldearen gainontzeko enpresak ez dira, jasangarritasunarekin edo enpresaren gizarte erantzukizunarekin lotuta, garrantzitsutzat hartzen diren inongo elkarteenak.