Erakundearen profila

Kutxabank Taldearen arriskuaren kudeaketa

Atal honetan, Taldearen arrisku kontsolidagarrien kudeaketa jasotzen da, zeinak kreditu-erakundeak (Kutxabank eta Cajasur) eta erakunde instrumental nagusiak (Kartera-1, Kutxabank Gestión, Grupo Fineco eta Norbolsa) barne hartzen dituen.

Kudeaketaren ikuspegia

Taldeko enpresen gizarte erantzukizunaren oinarrizko elementuetako bat denboran zehar jasangarritasuna bermatuko duen kudeaketa eredu bat martxan jartzean datza eta, honekin batera, bezero eta inbertitzaileekin finantza konpromisoak zorrozki betetzea eta gizarteari egiten dion ekarpena mantentzea; burutzen dituen ekonomia eta inbertsio jardueren edo, bere akziodunak diren banku fundazioek Kutxabanketik eratorritako baliabideekin egiten dituzten gizarte jardueren bitartez.

Jarduera aurreko paragrafoan azaldutako jasangarritasunaren printzipioarekin bat garatzen dela bermatzeko helburuz, Taldeak bere arriskuaren profil orokorraren gobernantza sendo bat du; horren bitartez, bere Administrazio Kontseiluak arlo horretan jarraitu beharreko arauak ezartzen ditu. Arriskuaren Kudeaketaren Markoak hiru elementu ditu:

  • Arriskuarekiko Apetituaren Markoa, non Taldearen ildo estrategikoak ezartzen diren, bere arriskuaren profil orokorrari dagokionez.
  • Arriskuaren Kudeaketaren Barne Gobernantzaren Markoa, non arriskuaren kudeaketak jarraitu beharreko ildo orokorrak ezartzen diren, eremu teknikoari, antolatzaileari eta gobernantza eremuari dagokionez.
  • Arrisku mota garrantzitsuenetako Kudeaketa Politiken Eskuliburuak.

Jarraian, Kutxabank Taldearen Arriskuaren Kudeaketa Markoa osatzen duten eduki nagusietako batzuk zehazten dira.

Taldearen arriskuaren apetitu mailaren adierazpen korporatiboa

Arriskuarekiko Apetituaren Markoaren bitartez, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak hartu nahi duten arriskuaren profil orokorra zein den modu generikoan zehazten du, atal honen hasieran azaldutako zuhurtasun printzipioarekin bat etorriz.

Zehaztasun maila handiago bat bilatuz, aipatutako adierazpen generikoa honela osatzen da:

  • Esparru kualitatiboan, desio den arriskuaren profil globaleko ezaugarriak izango diren jarraibide espezifiko batzuk deskribatzen dira.
  • Esparru kuantitatiboan, arrisku adierazle multzo bat hautatzen da, zeinek batera kontuan hartuta, Taldeak une bakoitzean duen arriskuaren profil globalaren eboluzioa ebaluatzea ahalbidetzen duen. Jarraian, garrantzitsuenentzat helburu estrategikoak ezartzen dira eta, baita hainbat behaketa eta alerta atalase ere, urratzen diren kasuetan jarduketa protokolo bereziak aktibatzen dituztenak.

Taldearen arrisku apetituaren maila ezartzen duten jarraibide kualitatibo eta kuantitatiboek, oinarrizko erreferentzia bat osatzen dute ildo estrategikoak zehazteko orduan. Era honetan, Taldearen plan estrategikoek bere finantza-helburuen lorpena eta arlo honetan ezarritako helburuekin bat datorren arriskuaren profil global baten mantentzea bateragarri egin beharko dituzte.

Enpresa hau kontuan hartu da Taldearen hurrengo plan estrategikoak egitean, 2019-2020 Plan Estrategikoa barne hartuz. Plan hauek, hautatutako arrisku adierazleek Arriskuarekiko Apetituaren Markoak ezarritako norabidean eboluziona dezaten laguntzen duten heinean, Kutxabank Taldea, esparru honetan, bere helburua bermatzetik hurbilago egongo da:

Taldearen jasangarritasuna eta, beraz, gizarteari zuzenean eta zeharka egiten dion ekarpenaren iraunkortasuna.

Arriskuaren kudeaketa-zikloko faseak

Taldean, arriskuaren kudeaketa-zikloak honako fase hauek ditu:

  • Taldearen arrisku-esposizio nagusiak identifikatzea; arriskuen tipologia baten barruan bere definizioa eta kokapena barne hartuz, zeintzuek kontrol-markoetan erantzukizunak esleitzea erraztuko duten.
  • Arrisku bakoitzaren garrantzia ebaluatzea; Taldearen baliabideetan edota balio ekonomikoan eragiteko duen gaitasunaren arabera, arrisku mota bakoitzerako apetitu maila ezartzea eta kapital arautzailea edo ekonomikoa esleitzea barne hartuz.
  • Arrisku mota bakoitzarekiko esposizio maila neurtzea; adierazle egokien bitartez, gauzatze-maila eta eboluzio-aurreikuspena neurtzea, agertoki kaltegarrietan (estres-probak).
  • Arrisku mota garrantzitsuenetarako kudeaketa-politikak ezartzea; hala badagokio, onarpen-prozesuak, eskuragarri dagoen informazioaren kudeaketa, mugak ezartzea edota aritze-mekanismoak barne hartuz.
  • Arrisku mota ezberdinen eboluzioa monitorizatzea; adierazleen jarraipenaren bitartez eta kontrol-markoengan kontrolak ezarriz.
  • Barne (organo betearazleak eta gobernuarenak) eta kanpo (agintaritza gainbegiraleak, rating agentziak, merkatuak...) reporting-era zuzendutako kudeaketa-txostenak egitea eta hedatzea.

Eginkizunak eta erantzukizunak esleitzea

Taldeko Arriskuaren Kudeaketaren Gobernu Arloak arrisku mota ezberdinen kontrol-markoen erantzukizun orokorrak esleitzen ditu. Esleipen horrek honako arauak jarraitzen ditu

  • Arrisku mota guztienganako azken erantzukizuna Kutxabankeko Administrazio Kontseiluarena da, zeinak kasu bakoitzean jarraitu beharreko arau estrategikoak eta aplikatu beharreko kudeaketa-politikak ezarri beharko dituen eta eboluzioa monitorizatu.
  • Maila betearazlean, arrisku mota bakoitzaren erantzukizuna batzorde espezializatu batena edo, bestela, Bankuaren Zuzendaritza Batzordearena izango da.
  • Kontrol-marko bakoitzaren koordinazioa erakunde-unitate zehatz bati esleitu zaio.
  • Hiru defentsa-lerroko eskema hartzen da, arrisku mota bakoitzaren kontrol-markoa osatzen duten elementu ezberdinei dagokienez.

Merkatuari arriskuei buruz emandako informazioa

Indarrean dagoen banku araudiak, merkatuari arriskuei buruzko informazioa ematera behartzen ditu finantza erakundeak; honela, beren arriskuaren profil globalaren eboluzioari buruzko ebaluazio bat egin dezaten. Argitaratu beharreko gutxieneko edukiak Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 575/2013 Araudiko 8. Atalean ezartzen dira, 2013ko ekainaren 26koa, kreditu erakundeetako eta inbertsio enpresetako zuhurtasun irizpideei buruzkoa; baita arau horrek geroago garatutako hainbat arauketetan ere.

Taldeak aipatutako eskakizunak betetzen ditu, izan ere, bere web orrialdean (inbertitzaileentzat den Informazioaren atala) urtero argitaratzen du “Zuhurtziazko garrantziko txostena” izeneko dokumentua.

http://www.kutxabank.com/cs/Satellite/kutxabank/es/informacion_para_inversores/informacion_financiera/informacion_relevancia_prudencial

Dokumentu honek, araudiak eskatutako gutxieneko minimoez gain, Taldearen arriskuaren profil globalaren eboluzioari buruzko iritzi sendo bat sortzera bideratutako informazio osagarria eta, beraz, bere finantza jasangarritasuna ere eskuragarri jartzen ditu publikoarentzat.

Kutxabank Taldearen arrisku nagusien arestiko eboluzioa

2020a urte bereziki korapilatsua izan da ekonomia-jardueraren sektore guztientzat, azken hamarkadetan aurrekaririk izan ez duen osasun-krisi baten eklosioarekin, mundu-mailako dimentsioa duelako eta gizarte-jardueraren esparru nagusiak baldintzatzeko gaitasuna duelako.

Oraindik Covid-19ren pandemiak izan duen eraginari buruzko ebaluazio global bat egiteko goizegi den arren, jarduera ekonomiko orokorrari eta finantza-sektore zehatzari dagokionez, bistakoa da finantza-erakundeek dituzten arrisku-mota nagusietako batzuei modu esanguratsuan eragingo diela.

Jarraian, Taldeak arrisku-mota nagusiei dagokienez izandako bilakaeraren errepaso labur bat egiten da, Covid-19ren pandemiarekin lotutako osasun- eta ekonomia-krisiaren eragin aurresangarria barne:

Kreditu-arriskuak:

  • Kutxabankek kalitate handiko kreditu-zorro bat du, txikizkako negozioan ardaztua. 2020/12/31n kreditu-esposizio gordina, partikularren eta administrazio publikoen segmentuekin, Taldearen kreditu-zorro osoaren % 80 baino gehiagokoa zen.
  • Taldearen negozio-bolumena, batez ere, merkatu-kuotari dagokionean liderra den lurraldeetan zentratzen da, eta bere bezeroen kreditu-kalitateari buruzko ezagutza gehiago dauka.
  • Covid-19ren krisia familien eta enpresen finantza-gaitasunean eragiten ari den arren, indarrean dauden kredituetatik eratorritako ordainketak burutzeari dagokionez, bezero zaurgarrienak babestera zuzendutako mekanismo batzuk jarri dira abian: pertsona fisikoen kasuan, luzamendu publikoak edota sektorialak egongo dira, eta enpresen kasuan berriz, KOIk edo elkarrekiko bermearen sozietateek ziurtatutako finantzaketak.
  • Era horretan, zailtasun ekonomiko handienak dituzten bezeroak mekanismo arintzaile horietara atxiki ahal izan dira, eta horri esker, Taldearen balantzean zeuden aktibo zalantzagarriek beheranzko bidea jarraitu dute, 244,4 MM€-ra eroriz. Horrek guztiak ekitaldiaren itxieran % 2,32ko berankortasun-tasa bat izatea ahalbidetu du. Berankortasun-maila hau Espainiako finantza-sektoreko baxuenetako bat da, eta Taldearen mailegu zalantzagarrien kudeaketa arruntaren eta aktiboen zorroen aldizkako salmentak egitearen ondorioz izan da posible.
  • Horrez gain, Taldearen kreditu-arriskuaren kostuak hazkuntza esanguratsu bat jasan du, agertoki makroekonomiko berriei egindako kreditu-zorroaren onbideratze doikuntzen ondorioz. 2020an, aipatu zorroen onbideratze garbiak 163,3 MM€-ko inpaktua izan du Taldearen emaitzen kontuari dagokionez (2019ko 4,8 MM€-ren aldean).
  • Datozen ekitaldietan joera berdina egongo dela aurreikusten den arren, krisi honen ondoriozko ez ordaintzeen maila handiagoak sortzen doazen heinean, Taldearen kreditu-zorroak sistemaren batezbestekoa baino portaera askoz hobea izatea espero da, bere profil kontserbadorea dela eta.

Finantza-arriskuak:

  • Orokorrean, Covid-19ren krisiak finantza-erakundeen likideziaren posizioa indartzea eragin du, bai Europako Banku Zentralak bultzatutako aparteko programetara atxiki izateagatik (bereziki, TLTRO III), bai familiek eta enpresek pilatutako likideziagatik.
  • Hori dela eta, 2020an zehar, Taldeak likidezia egoera trinkoa indartu du, ondo dibertsifikatutako finantzazio-egitura batean oinarritua, gordailuen txikizkako oinarri zabal eta egonkor batek babestua; horrek handizkako finantzazio-merkatuekiko mendekotasuna oso txikia izatea ahalbidetzen du. 2020/12/31n NSFR ratioa % 136,2an zegoen (2019/12/31n % 130,5).
  • Era horretan, Taldeak aktibo likidoen maila altuak eta eskuratzeko azkarrak diren finantzaketa-bideak izaten jarraitzen du, zeintzuek bere finantza-betebeharrak betetzea bermatzen duten, baita muturreko baldintzetan ere. 2020/12/31n LCR ratioa % 253,5ean zegoen (2019/12/31n % 215,8).
  • Merkatu-arriskuari dagokionez, krisiaren lehenengo asteetan zehar Taldearen balore-zorroen balioztapenek inpaktu jakin bat jasan zuten arren, gero bilakaera ona izan dute, eta 2020. urtearen itxieran 2019ko itxieran indarrean zeudenak baino maila altuagoak lortu dituzte.
  • Interes-tasaren egiturazko arriskuaren ikuspegitik, krisiak euroaren kurbako interes-tasei buruzko etorkizuneko ikuspegiak gogortzea eragin du, zeintzuek orain tasa negatiboak dituzten, aldi oso luze baterako. Agertoki honen ondorioz, finantza-erakundeek negozioa errentagarri egiteko duten egiturazko gaitasuna mugatzen da; hala ere, Taldeak bere interesen marjinako inpaktua arintzera zuzenduta dauden hainbat neurri aplikatu ditu. Aipatu marjinak, 2020an 2019ko antzeko mailari eutsi zion.

Eragiketa arriskuak:

  • Covid-19ren krisia erronka handi bat izan da Taldearen eragiketa-arriskuen esparruan, bereziki, bere negozioaren jarraitutasunari eusteari dagokionean. Ildo horretan, nabarmendu beharra dago, aurre egin beharreko zailtasun handiez gain, batez ere pandemiako lehenengo asteetan zehar, Taldeak bere funtzio ekonomiko kritiko guztiak eskaintzen jarraitu zuela uneoro, eta testuingurua zaila izan arren, bere merkataritza-jarduerari aintzat hartzeko mailetan eutsi diola.
  • Horretarako, Taldeak ahalegin ekonomiko esanguratsuak egin behar izan ditu, alde batetik, bezeroen eta langileen segurtasuna bermatzeko eta, bestetik, bere gaitasuna areagotzeko eta pandemiaren fase batzuetan, langile askoren telelana errazteko.
  • Beste alde batetik, Taldeak azken urteotan Espainiako finantza-sektorea bereizi duen zalantza maila altuari lotuta egin zen kudeaketa-saiakera handia egiten jarraitzen du, bezeroen erreklamazioei dagokienez
  • Eredu-arriskuaren kontrolaren esparrua indartzen ere jarraitu da, bai gobernantzari dagokionez, bai Barne-baliozkotze Funtzioari esleitutako giza-gaitasunak eta gaitasun teknikoei dagokienez.
  • Erreputazio-arriskuari dagokionez, Taldearen ustez, ospe korporatiboa da bere aktibo baliotsuenetako bat, nahiz eta kontabilitatean berariazko islarik ez izan. Hori dela eta, bere interes-talde nagusien (bezeroak, langileak, hornitzaileak, gizartea...) pertzepzioaren bilakaera monitorizatzen du, aipatu ospe korporatiboa osatzen duten balioei dagokienez, hobetzeko arloak identifikatzen saiatu ahal izateko.

Bestelako arriskuak:

  • Taldeak higiezinen jardueraren arriskuarekiko duen esposizioak beherako joera izaten jarraitzen du, esleitutako aktiboen kudeaketa arruntaren eta aktiboen zorroen aldizkako salmenta-eragiketen ondorioz. Esparru horretan, Covid-19ren krisiak aktibo horien likidazio-erritmoa moteltzea ere eragin du.
  • Taldeak partaidetza industrialen arloan inbertitzen jarraitzeko benetako asmoarekin jarraitzen du; horri esker, diru-sarreren iturri errepikaria izateko aukera du, zeinak dibertsifikazio sektoriala eta geografikoa eragiten dituen. 2020/12/31n, arrisku mota honekiko esposizio gordina bere baliabide konputagarrien % 37,24ko balio berekoak dira. Gainera, 2020 urtean, Taldearen zorro industrialean izandako gainbalio gordinak 158 MM€ areagotu ziren.
  • Bankuko arriskuari dagokionez, eta bezeroekin merkataritza-jarduerak burutzeko zailtasunak egon arren, Taldearen banku-negozioaren bolumenak % 6,39ko hazkuntza bat izan du 2019ko itxierarekin alderatuz.

Arrisku orokorrak:

  • Krisi egoeran egon arren, 2020. urtean, Taldearen kaudimenak oso maila altuei eustea lortu du, CET1 ratioa % 17,83 izanik (2019aren itxierako % 17,2ren aldean). Kaudimen-maila hau Europako finantza-sektorearen batezbestekoa baino askoz gorago kokatzen da, baita aplikatu beharreko eskakizun arautzaile eta gainbegiraleen gainetik ere.
  • Bestalde, 2020an, Taldearen palanka-efektuaren ratioak areagotzen jarraitu zuen, % 9,2koa izan arte (aurreko urteko % 8,6aren aurrean); horrek Espainiako erakunde esanguratsuen buruan eta Europako finantza-sektorearen batezbestekoa baino askoz gorago kokatzen du.

Arrisku nagusien aurreikusitako eboluzioa

Azken ekitaldietan, eta Covid-19ren krisiarekin lotutako inpaktuez harago, arrisku mota ezberdinek finantza-erakundeen finantza-errendimenduari eragiteko duten gaitasunean eboluzio bat ikusten ari gara.

Arrisku garrantzitsuenen buruan dauden aurren, kreditu- eta finantza-arriskuek protagonismo pixka bat galdu dute eta horren ordez, banku-jardueraren bideragarritasunarekin lotutako beste arrisku batzuk areagotu dira, bereziki, interes-tasa negatiboek, zalantzak, gehiegizko arauketak eta merkatuko jokalari berriak agertzeak bereizitako inguruetan.

Testuinguru honetan, Taldeak produktu berriak ateratzeko berariazko prozedura bat dauka, era egokian aztertuak direla bermatzera zuzenduta, era horretan, merkaturatzearekin lotutako arrisku ez identifikatuak saihestu ahal izateko. Horretarako, Produktu eta Zerbitzu Berrien Batzorde bat dauka, aztertu beharreko alderdi ezberdinetan espezializatutako arloez osatua.

Beste alde batetik, este arrisku batzuk agertzen ari dira, esaterako, ingurumen-arriskuaren faktoreekin lotutako, bai arrisku fisikoei, bai trantsizio-arriskuei dagokienez. Kasu horretan, Taldea bide-orri bat martxan jartzeko lanean ari da, aipatu ingurumen-arriskuen faktoreek eragin diezaieketen arrisku-mota ezberdinen materialtasunerako bide nagusiak identifikatu, neurtu, kudeatu eta arintzera zuzenduta. Gainera, klima-aldaketaren aurkako borrokako agente aktibo gisa duen rola aztertzen du, bere jarduera-eremuei dagokienez.

Arriskuaren kudeaketa Kutxabank Seguros-en

Kutxabank Seguros-en Arriskuak Kudeatzeko sistemak egon daitezkeen arrisku guztiak hartzen ditu bere baitan: kaudimen-kapitalaren errekerimenduak kalkulatzeko kontuan hartzen direnak (kuantitatiboak), kontuan hartzen ez direnak edo kalkulu horretan neurri batean kontuan hartzen direnak (kuantitatiboak eta kualitatiboak).

Noizean behin, Kutxabank Seguros-ek arrisku horien neurketa bat egiten du, kapital-eskakizunen kalkuluen bitartez, urtean behin arriskuen autoebaluazioaren eta kaudimenaren metodologiaren (O.R.S.A.) baitan balioztatuz. Ebaluazio horretarako, Kutxabank Seguros-ek prozedura zehatzak dauzka, arriskuen kudeaketa-politikan identifikatutako arriskuez gain gehiago ote dauden berrikusteko, horniduren eta kapitalen emaitzak aztertzeko eta Arriskuen Batzordeari emaitzak helarazteko.

Halaber, neurkera kuantitatibo eta kualitatibo ezberdinen bidez, arriskuarekiko apetitua eta tolerantzia zehazteko urteko prozedurak daude, zeintzuek Kutxabank Seguros-en Administrazio Kontseiluak zehazten eta bere Arriskuen Batzordeak aztertzen dituen. Bestalde, arrisku-mugak ezarritako tolerantzia kontuan hartuz zehazten dira (zeregin hori Arriskuen Kudeaketa Funtzioari eta Kutxabank Seguros-eko Arloen Zuzendaritzari dagokio), baita bi aseguru-erakundeetako arloei arriskuarekiko behin betiko apetituaren eta tolerantziaren zehaztapena eta kalibraketa komunikatzeko ere.

Hilero, jarraipen bat egiten da, Kutxabank Seguros-en arrisku-profila eta ezarritako helburuen (apetitua eta tolerantzia) arteko konparaketa bat eginez.

Kutxabank Seguros-ek arriskuaren neurketa eta jarraipena egiteko erabiltzen dituen metrikak (arrisku-adierazleak) kapital arautzailearen eta emaitzaren arabera lortzen dira, baita kualitatiboki ere.

Indarrean dagoen araudiak urtero finantza- eta kaudimen-egoerari buruzko txosten bat argitaratzera behartzen ditu erakunde aseguratzaileak, 1060/2015 Errege Dekretuaren arabera, azaroaren 20koa, aseguru eta berraseguru erakundeen antolamendu, gainbegiratze eta kaudimenarena.

Txosten hori eskuragarri dago hemen:

http://www.kutxabank.com/cs/Satellite/kutxabank/es/informacion_para_brinversores/informacion_financiera_0/informes_financieros_0

Dokumentu honek, araudiak eskatutako gutxieneko minimoez gain, Aseguru Taldearen arriskuaren profil globalaren eboluzioari buruzko iritzi sendo bat sortzera bideratutako informazio osagarria eta, beraz, bere finantza jasangarritasuna ere eskuragarri jartzen ditu publikoarentzat.

Ekonomia, ingurumen eta gizarteari buruzko gaiekin lotutako arriskuen kudeaketa

Taldeko banku-erakundeak: Kutxabank eta Cajasur

Kutxabank eta Cajasurreko Administrazio Kontseiluek bi sozietateetako arriskuak kontrolatzeko eta kudeatzeko eskumenak dituzte.

Esparru honetan dituen funtzio zehatzak honakoak dira:

  • Sozietatearen eta Taldearen jarduketa-lerro nagusiak markatuko dituzten printzipioak eta politikak ezartzea, arriskuen kudeaketaren esparruan, aldizka berrikusi eta eguneratuko direnak.

    Halaber, komenigarritzat joz gero, arrisku-mota garrantzitsuenetarako politika espezifikoak onartu ahal izango dituzte.
  • Sozietatearen eta Taldearen kapital-politikaren lerro nagusiak zehaztea, komenigarritzat jotzen bada, honakoa zehaztuz: araudiak agindutakoari dagokionez, eutsi nahi dien gehiegizko baliabideak eta aurreikusitako kaudimen-mailak bermatzeko erabilgarri dauden mekanismoak.

    Aipatu politika kaudimenaren helburu korporatibo batzuk egitean islatzen da. Halaber, Sozietatearen eta Taldearen kaudimen-egoeraren plangintza formalaren emaitzekin egunean egoten da, zeinak balizko krisi-egoerei aurre egiteko finantza-gaitasuna ebaluatzeko ariketak barne hartuko dituen.
  • Arriskuaren kudeaketa-esparruak mugarritzea eta horiekiko erantzukizuna esleitzea.

    Horretarako, arriskuen tipologia ofizial bat eta horiekiko erantzukizun-maila batzuk ezartzen ditu, eta kudeaketa-esparru ezberdinak bi elementuen konbinazioarekin osatuta geratzen dira.
  • Sozietatea eta Taldea erakunde-egitura apropos eta nahikoarekin hornitzea, arriskuen kudeaketari dagokionez; era horretan, esleitutako erantzukizunak agindutako funtzioak gauzatzeko beharrezko giza-baliabide eta baliabide teknikoekin batera joango dira.
  • Sozietateak eta Taldeak izan ditzakeen arrisku guztien esposizio-maila, izaera eta kontrol-markoaren jakinaren gainean egotea beti, kasu bakoitzean, dagokion arriskuaren garrantziarekiko proportzionala den ezagutza-maila bat izanik.

Bestalde, eskuordetutako batzorde bat dute, Arrisku Kontrolaren Batzordea, sozietatearen arriskuak kudeatzeko sistema kontrolatu eta ikuskatzeko ahalmenarekin. Honen funtzioak Administrazio Kontseiluko Araudiak eta Arrisku Kontrolaren Batzordeko Araudiak jasotzen ditu eta, arestian aipaturiko erakunde bakoitzari dagokion web orri korporatiboan argitaratuta daude.

Halaber, bi erakundeen Batzorde Exekutiboak, Administrazio Kontseiluak bezala, ekonomia, ingurumena eta gizartearen arloko inpaktuak, arriskuak eta aukerak aztertzeko ahalmena du.

2020ko ekitaldian zehar, Kutxabankek eta Cajasurrek gizarte-ikuspegi batetik begiratuta garrantzitsutzat hartu dituzten gai hauek Gobernu Organoen esanaren menpe geratu dira:

  • 2019ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Kudeaketa Txostena (Gobernu Korporatiboaren Urteko Txostena eta finantzarioa ez den informazioaren egoera barne hartuz) egitea (Administrazio Kontseilua) eta onartzea (Akziodunen Batzorde Orokorra edo Akziodun Bakarra), banakakoak eta bateratuak.
  • Administrazio Kontseiluak, Arrisku Kontrolaren Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Kutxabank Taldearen Arriskuarekiko Apetituaren Markoa eguneratzea (Cajasur Banco, SAU-ren kasuan, idatziz jasotzea).
  • Administrazio Kontseiluak, Arrisku Kontrolaren Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Kutxabank Taldeko Zentzuzko Garrantzia duen Informazioa (ZGI) izeneko dokumentua onartzea (Kutxabank, SA-n bakarrik);.
  • Administrazio Kontseiluak, Arrisku Kontrolaren Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Recovery Plan 2020 onartzea (Kutxabank, SA-n bakarrik);
  • Banku Transferentziaren kontrolaren Urteko txostena jasotzea;
  • Bezeroekiko merkataritza-ekimenak eta Covid-19ren esparruan ezarritako komunikazio-plana idatziz jasotzea.
Fineco Taldea

Fineco SV. SAko Administrazio Kontseiluak bere Araudiko 5.3 artikuluak jasotzen dituen arriskuen kontrol eta kudeaketa eskumenak ditu.

Araudi hori web orrialde korporatiboan argitaratua dago.

2020ko ekitaldian zehar, Finecok gizarte-ikuspegi batetik begiratuta garrantzitsutzat hartu dituen gai hauek Gobernu Organoen esanaren menpe geratu dira:

  • 2019ko ekitaldiari dagozkion urteko kontu indibidualak sortzea (Administrazio Kontseiluak) eta onartzea (Fineco Taldeko sozietateetako Akziodunen Batzorde Orokorrak).
  • Fineco Taldeko matrizearen Administrazio Kontseiluak, Fineco Sociedad de Valores, SA, 2019ko Ekitaldiko Kapitalaren Autoebaluazio Txostena onartzea.
  • Fineco Taldeko matrizearen Administrazio Kontseiluak, Fineco Sociedad de Valores, SA, 2019ko Ekitaldiko Taldearen Kaudimenari buruzko Urteko Txostena onartzea.
  • Fineco Taldeko sozietateetako Administrazio Kontseiluek 2019ko Ekitaldiko Barne Ikuskaritzako Urteko Txostena onartzea.
  • Fineco Taldeko sozietateetako Administrazio Kontseiluek 2019ko ekitaldiko Arriskuaren Azterketaren Urteko Txostena onartzea, kapital-zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa saihesteari dagokionez.
  • Fineco Taldeko sozietateetako Administrazio Kontseiluek 2020ko Ekitaldiko Identifikatutako Kolektiboaren Urteko Txostena onartzea.
Kutxabank Gestión

Kutxabank Gestión-eko Administrazio Kontseiluak arriskuak kontrolatzeko eta kudeatzeko ahalmenak ditu, eta Administrazio Kontseiluaren Erregelamenduko 5.3 artikuluan ezarriari jarraiki, honakoak dira bere funtzio zehatzak:

  • Uneoro Sozietateak izan ditzakeen arrisku guztien eta bere arriskuaren kudeaketa-politiken berri izatea.
  • Sozietateak dituen funtsezko arriskuen kudeaketan eta indarrean dagoen legediak ezarritako kaudimen-arauetan modu aktiboan parte hartzea, arriskuen kudeaketarako baliabide egokiak esleitzen direla zainduz, eta bereziki, aktiboen balioztapenean, kanpoko kreditu-kalifikazioen erabileran eta arrisku horiei dagozkien barne-ereduetan esku hartuz.
  • Aldian-aldian, Sozietateak dituen edo izan ditzakeen arriskuak hartzeko, kudeatzeko, gainbegiratzeko eta murrizteko estrategiak eta politikak onartzea eta berrikustea, ziklo ekonomikoaren fasearekin lotuta lan egiten duen egoera makroekonomikoak dituen arriskuak barne.

2020ko ekitaldian zehar, Kutxabank Gestión-ek garrantzitsutzat hartzen dituen alderdi hauek (arriskuen kudeaketaren ikuspegitik) Gobernu Organoen mende jarri dira:

  • Administrazio Kontseiluak 2019ko ekitaldiari dagozkion Sozietatearen eta kudeatutako IKEen urteko kontuak egitea eta Akziodunen Batzar Orokorrak onartzea.
  • Sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2019ko Ekitaldiari dagokion Araudia Betetzearen Unitatearen Urteko Txostena eta Arrisku-kudeaketaren Unitatearen Urteko Txostena onartzea, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren esaneta.
  • Sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2019ko Ekitaldiari dagokion Barne-ikuskaritzaren Urteko Txostena onartzea, eta gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera helaraztea.
  • Sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2019ko ekitaldiari dagokion Arriskuen Azterketaren Urteko Txostena onartzea, kapital zuritzeari eta terrorismoaren finantzaketari dagokionez.
  • Sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2020ko Ekitaldiari dagokion Identifikatutako Kolektiboaren Usteko Txostena onartzea.
  • Sozietatearen Administrazio Kontseiluak bere Enpresaren Gizartearekiko Erantzukizunaren Politika onartzea.
  • Sozietatearen Administrazio Kontseiluak Covid-19rekin lotuta daukan Negozioaren Jarraitutasun Planaren bilakaera idatziz jasotzea.

Beste alde batetik, Sozietateak Kontrol Batzorde bat dauka, zeinak honako funtzio nagusiak dituen:

  • Araudia Betetzearen eta Arriskuen Kudeaketaren Unitateei esleitutako prozeduren betetze-mailaren jarraipena egitea. Halaber, Barne-ikuskaritzaren Unitateak egindako gomendioen betetze-mailaren jarraipena egingo du.
  • Egindako arau-hausteak ebaluatzea eta egoki diren ondorioak ateratzea.
  • Bere jardueren emaitzari buruzko urteko txosten bat igortzea, Administrazio Kontseiluari helaraziko zaiona. Txosten hori BMBNren esku egongo da. Txosten horrek gertaera esanguratsuak egonez gero, hartu beharreko neurrien proposamena barne hartuko du.
  • Eragiketen eta Arriskuen Mugak eguneratuta izatea. Berrikusteko proposamenak balioztatzea eta, hala badagokio, Administrazio Kontseiluari aurkeztea.
  • Garrantzi handiko gertaera edo irregulartasun oro berehala Administrazio Kontseiluari jakinaraztea.

Halaber, Sozietateak Gizartearekiko Arduratsua den Inbertsioaren Batzorde bat dauka, Kutxabank Gestión-eko GAI (gizartearekiko arduratsua den inbertsioa) Politika zehaztea proposatu zuena, politika orokorra zehazteko honako funtzioekin:

  • Aktibo-mota bakoitzerako bazterketa-zerrenda bat ezartzea.
  • Errenta aldakorraren zatirako, "engagement" irizpideak zehaztea. Akziodunen Batzarretan Gobernantzari (Kontseiluaren osaera, kide askeak...), Ingurumen-politikari, Gizartearekiko arduratsua den inbertsioaren politikari etab.-i buruzko gaiak bozkatzea.
  • Errenta aldakorraren zatirako, botoak eskuordetzeko irizpideak zehaztea. Bozkatzeko politika bat zehaztea: proposamenen aurrean botoaren zentzuaren argudioak, botoaren irizpide generikoen zehaztapena...
  • GAIren (Gizartearekiko Arduratsua den Inbertsioa) alderdi orokorrak.
Kutxabank Seguros

Kutxabank Seguros-ek bi politika garrantzitsu dauzka onartuta arriskuen kudeaketaren esparruan:

  • Arriskuak Kudeatzeko Politika, honako helburuekin:
    • Konpainiaren finantza-sendotasuna babestea.
    • Erabakiak hartzeko prozesua babestea, maila estrategikoan.
    • Balioa sortzeko prozesuan modu eraginkorrean parte hartzea.
    • Arriskuaren kudeaketa eraginkorra egitea.
  • Eragiketa Arriskuak Kudeatzeko Politika, honako helburuekin:
    • Konpainian jarraibide orokorra, oinarrizko printzipioak eta jarduketa-arlo orokorra garatzea, eragiketen arriskuari dagokionez.
    • Beharrezkoak diren prozesuak ezartzea, eragiketa arriskuak, hauen ebaluazioa eta arintzeko modua identifikatu, neurtu, zaindu, kudeatu eta jakinarazteko.

Politika hauek barneko esparru arautzailea osatzen dute; horren bitartez, jarduerak eta prozesuak arautzen dira eta hauen bidez, Konpainiaren arriskuak kudeatzen dira.

Arriskuak Kudeatzekriskuen identifikazo Politikak finkatutako gobernu-esparruak ezartzen du, arriskuak identifikatu, neurtu, zaindu, kudeatu eta arintzeko erantzukizuna Administrazio Kontseiluarena dela. Horrek, Erakundearen barruan, arriskuaren kultura sendo bat eta arriskuaren kudeaketa-sistema eraginkor bat sustatuko ditu, Arriskuen Batzordearen laguntzaz eta Arriskuen Kudeaketaren funtzio esanguratsuari esker.

Arriskuen identifikazioari dagokionez, Kutxabank Seguros-en Arriskuak Kudeatzeko sistemak Konpainiak izan ditzakeen arrisku guztiak hartzen ditu bere baitan: kaudimen-kapitalaren errekerimenduak kalkulatzeko kontuan hartzen direnak (kuantitatiboak), kontuan hartzen ez direnak edo kalkulu horretan neurri batean kontuan hartzen direnak (kuantitatiboak eta kualitatiboak).

Kartera1

Kutxabankeko kaudimen arriskua ebaluatzeko, neurtzeko eta kontrolatzeko prozedurek Kartera 1 S.L. sozietatea barne hartzen dute.

Arrisku-profil global apropos bat izatea gako-elementua da Kutxabank eta bere Taldearen kudeaketarako, izan ere, azken finean, bere jarduerak denboran zehar irauteko bermerik onena da eta ondorioz, baita gizarteari egindako ekarpenaren bermea ere.

Ildo honetan, arriskuei dagokienean Bankuko gobernu-organoek ezarritako gidalerro estrategikoek, Kutxabank Taldearen Arrisku Apetituaren Markoan eginak, arrisku ertain-baxuko profil bat aurkezteko helburu korporatiboa ezartzen dute, arriskuen kudeaketa aproposaren azpiegitura batean oinarritua, honakoari dagokionez: barne-gobernantza, giza-baliabideen eta baliabide materialen erabilgarritasuna, bere negozio-eredura egokitutako kapital eta likidezia-oinarri bat, eta arriskuak onartzeko politika zuhur bat.

Ohiko esparruko arriskuaren kudeaketaren barne-gobernua, zeinaren oinarrizko gidalerroak Taldearen Arrisku Apetituaren Markoan ezartzen diren, salbuespenezko egoeretarako aurreikusitako gobernantza batekin osatzen da, Taldearen Recovery Plan-ean jasoa. Dokumentu honek balizko zenbait agertokiren baitan izandako arriskuen kudeaketari heltzen dio. Bizi-konstanteek narriadura handi bat jasan dute, baina oraindik kaudimen eta likideziaren eskakizun arautzaile eta gainbegiraleak betetzen dira, beraz, Taldea egoera bideratzen saiatuko da bere bitartekoak erabiliz, aparteko kudeaketa autonomoaren esparruan.

Higiezinen Taldea

Alderdi ekonomikoei dagokienez, arrisku ekonomikoen kudeaketa zuhur bat egiten da, aktibo higiezinen urteroko balioztapen bat eginez eta egoki diren hornidurak erregistratuz, higiezin-jardueratik eratorritako kontingentzia edo gastuengatik. Ingurumen- eta gizarte-gaiei dagokienez, Sozietatearen arriskuak oso mugatuak dira, ez baitu eraikuntzako higiezin-jarduerarik egiten. Edonola ere, lurzoruen garapen-prozesuetan, ingurumenaren arloan aplikatu beharreko araudiari jarraitzen zaio.

Norbolsa

Norbolsak arriskuak kudeatzeko kultura korporatibo oso garatu bat du, burututako negozio mota, tamaina eta egiturarekin bat datorrena.

Norbolsak Garatzen duen negozioaren neurria, egitura eta motarekin bat etorriz, Administrazio Kontseiluak Sozietatearentzat arrisku egitura bat hartu du. Printzipio orokor gisa eta, Norbolsa Baloreen Sozietatea den aldetik, eta 20 milioi euro inguruko baliabideak baditu ere.

Norbolsak bere aldetik arriskua hartzea ez du bere jardueren garapenean funtsezko diru sarrera iturri jarraitu bat bezala hartzen. Politika orokor horren ondorioz, sozietatearen baliabideak aktiboetan inbertituta daude, kreditu-arriskuari buruzko atalean deskribatuarekin bat datozenak.

Hala ere, burututako finantza jardueren dinamikak, norbere kontura hainbat arrisku hartzera behartu dezake. Ondorioz, Administrazio Kontseiluak arrisku onargarrien egitura orokor bat hartu du: muga praktikoen sistema bat eta dagozkien etengabeko kontrol eta ebaluazio prozedurak hartu ditu. Hori guztia sozietatearen tamainaren eta negozio-motaren arabera.

Norbolsaren arrisku-apetituaren maila kualitatiboki baxua da, eta horrek berekin dakar Norbolsak izan dezakeen edozein arrisku-motaren gauzatze garrantzitsuak jasateko nahia oso murriztua izatea.

Arrisku garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Merkatu Arriskua
  • Kreditu Arriskua
  • Likidezia Arriskua
  • Eragiketa Arriskua
  • Ospearen edo negozioaren arriskua
Kutxabank Jesapenak

Kutxabank Jesapenak sailak arrisku multzoa sozietate nagusira lekualdatzen du, berak kudeatzen baititu talde bateratuaren posizio orokorrak. Finantza jarduera izan arren, Sozietateak ez du kreditu arriskurik hartzen, izan ere, bere inbertsioak gordailuak sozietate nagusiarekin kokatzera mugatuta daude. Aldi berean, igorritako ordaindukoen bermatzailea da eta honekin, sare lana egiteko akordio bat sinatua dauka, egunean bertako entregen arriskua saihesteko.

Interes tasaren arriskuari dagokionez eta, aurrez adierazi den bezala, posizioaren kudeaketa sozietate nagusira lekualdatzen da, Kutxabank Jesapenak sailak igorritako ordaindukoen ispilua diren gordailuen kontratazioaren bitartez. Beraz, epeak guztiz parekatuak geratzen dira. Gordailuarentzat ezartzen den interes tasaren eta gordailuarekin kitatutako ordaindukoaren interes tasaren artean, Sozietatearentzat positiboa den diferentzial txiki bat dago; hori dela eta, Kutxabank Empréstitos-entzat finantza tarte positibo bat sortzen da.

Kutxabank Jesapenak-en jardueraren politikan aldaketa esanguratsurik aurreikusten ez denez, ez dirudi sozietatearen balantzea kudeatzean arrisku esanguratsurik dagoenik.

Hala ere, hazkundearen azelerazioak bereizitako marko makroekonomiko batean kreditu jardueraren etorkizuneko eboluzioa ezagutzeko zailtasunak, Sozietatearen jarduera aurreikusteko konplexutasun esanguratsu bat dakar berekin.