Erakundearen profila

Jasangarritasunari dagokionez, jardunbide nagusiak

Kutxabank Izaite elkartean sartuta dago, aipatua iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea da eta Agenda 2030-ekin lotuta dauden enpresen garapen jasangarriarekiko ekarpena aztertzen lan egin du. Azterketa horren ondoren, Kutxabankek bere jarduera GJH (garapen jasangarriaren helburuak) hauetan zentratzen duela zehaztu du:

  • 1. GJH: Pobrezia amaitzea. Mundu osoko pobrezia mota ororekin amaitzea.

    Bezeroen behar eta itxaropenekiko konpromisoa, erakundearen produktuei eta zerbitzuei dagokienez, eta hobekuntzarako aukerak aztertzea. Helburu soziala edo jasangarria duten produktuen merkaturatzea sustatzea.

  • 5. GJH: Genero-berdintasuna. Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neskatila guztiak ahalduntzea.

    Lana lortzeko, postuz igotzeko eta errendimendu ona izateko aukera-berdintasuna bermatzea. Bizitza pertsonalaren eta lan-bizitzaren uztarketa hobetzea.

  • 8. GJH: Hazkuntza ekonomiko inklusiboa eta jasangarria, enplegua eta guztiontzako lan dezentea sustatzea.

    Gizarte-garapenarekiko konpromisoa eta gizartearekiko arduratsua den inbertsioa sustatzea.

  • 12. GJH: Kontsumo eta ekoizpen modu jasangarriak bermatzea.

    Sortutako hondakinen murrizketa sustatzea. Produktuak erostean ingurumenaren aldagaia ezartzea. Zerbitzuak erostean eta azpikontratatzean EGE irizpideen ezarpenean aurrera egitea. Banku-bulego jasangarria izatea. Hornitzaileen hautaketan “ekoizpenaren kokapena” irizpidea ezartzea.

  • 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza. Klima-aldaketari eta bere ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea.

    Energia-eraginkortasunaren neurrien ezarpena sustatzea.

  • 15. GJH: Basoak era jasangarrian kudeatzea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren narriadura etetea eta alderantzikatzea, bioaniztasunaren galera etetea.

    Langileen artean boluntariotza korporatiboa sustatzea.

ESGren zuzendaritza Kutxabankek 2019an egindako hausnarketatik jaio zen, bere posizionamendu estrategikoan eman beharreko urratsak identifikatuz eta lan-lerro berriak zehazteko helburuarekin, erakundeak EGEren markoan egindako ibilbide luzeari gehituko zaizkionak.

Zeharkakotasunaren helburu honen ondorioz, zuzendaritza Lehendakaritzari atxikita dago, eta EGEren Batzordeari, Zuzendaritza Batzordeari eta Estrategia eta Jasangarritasunaren Batzordeari jakinarazten dio. Helburua ESG posizionamenduak maila korporatiboan eragina izango duen arlo ezberdinak koordinatzea da: Negozioa, Arriskuak eta kontrola, Kudeaketaren kontrola eta Komunikazioa.

2020an zehar, aurrera egiteko lerroak sortzeko beharra, batez ere, ingurumenaren alorrean zentratu da, gainbegiraleen aldetik nahiz finantza-sistemaren garapenetik eta bere erreputazioaren eraginetik: erakundeko sistemetan sartu beharreko datuak aztertzeko, zeintzuek arrisku klimatikoen kudeaketa-politikak zehazteko beharrezko adierazleak sortzea ahalbidetzen duten, arrisku fisiko eta trantsiziokoetan inpaktuak identifikatuz, ondoren, erakundean, horiek kudeatzeko neurriak zehaztu ahal izateko eta negozio-aukera berriak identifikatzeko, non erakundeak finantza-fluxuen bideratzaile gisa jardungo duen, ESG balio handiagoko proiektuetara.

Ildo horretan, ESG Zuzendaritza PMO (proiektuak kudeatzeko bulegoa) berri bat sortzeaz eta koordinatzeaz arduratu da, erakundean zeharkako talde gisa eratua, ingurumenaren arloko eskakizun arautzaile berriak betetzeko beharrezko garapenak sendotzeko. Taldea honako sailek osatzen dute: Arriskuaren kontrol globala, Arrisku-ereduen eta -politiken jarraipena, Kudeaketaren kontrola, Kapital-merkatua, Prozesuak eta sistemak, Araudia Betetzea eta ESG.

Behin betiko indarrean dagoen PMO gisa zehazten da, izan ere, ingurunea aldakorra da eta azkar eboluzionatzen da, eta gainera, unitate espezializatuekiko lankidetza indartu nahi du. Horrez gain, lanerako azpi-talde bat eratzen da, Araudia Betetzearen sailak eta Hedapen eta Taxonomia Arautegiek eragindako taldeko unitateek osatua, markatutako inpaktuak era kohesionatu batean identifikatzeko eta garatzeko.

2020. urtean zehar, erakundeak CECArekin batera egindako proiektu batean parte hartu du, Deloitte aholkularitzak zuzendua. Aipatu proiektuaren helburua bere ESG bide-orriaren ekintza-lerroak zehaztea da, Arriskuen kudeaketaren arloko TCFDren (Task Force on Climate-related Financial Disclosures) gidalerroei eta sektorearen jardunbide egokiei jarraikiz, finantzaketa jasangarrirako formula berriak garatzeari dagokionez.

Gainera, ESG zuzendaritzak konpromiso bat dauka finantza jasangarrien sustapenarekin lotutako ekimen guztietan era aktiboan parte hartzearekin eta ESG irizpideak (ingurumen, gizarte eta gobernantza arlokoak) negozio-ereduan txertatzearekin.

Konpromiso honen emaitza gisa, Kutxabankek EHUko Udako Ikastaroetan parte hartu du, Elkargi SGRk antolatutako XV. Jardunaldi Profesionaletan, honako izenburua zuen hitzaldiarekin: "Pymeen enpresa-proiektu jasangarrietarako finantzaketa. Kreditu-erakundeetako egungo eta etorkizuneko ikuspegia". Gainera, Naturklimak (Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioa) antolatutako lan-saio birtualean parte hartu du, non klima-aldaketari dagokionean Gipuzkoako finantza-sektoreak duen zaurgarritasunari buruzko Txostena aurkeztu zen.