Jarduera ekonomikoa

Jarduera ekonomikoa eta finantza-sendotasuna

Jarraian, Kutxabank Taldearen azken ekitaldietan balio ekonomikoa sortu eta banatu izanaren emaitzak erakusten dira:

Sortutako eta banatutako balio ekonomiko zuzena KUTXABANK TALDEA (milaka €) 2017 2018 2019
Banatutako balio ekonomikoa (kostu operatiboak + langileen gastuak + finantza gastuak, interesengatik eta dibidenduengatik + zerga gordinak + komunitateari egindako inbertsioa/dohaintza) 1.037.116 (*) 1.120.513 (**) 1.140.396 (***)
Sortutako balio ekonomiko zuzena (diru-sarrera arruntak eta apartekoak) 1.189.370 1.287.763 1.317.901
Gordetako balio ekonomikoa (sortutako balio ekonomiko zuzena – banatutako balio ekonomikoa) 152.254 167.250 177.506

(*) 122.124 barne hartzen du, 2016ko dibidenduari dagokiona.
(**) 150.977 barne hartzen du, 2017ko dibidenduari dagokiona.
(***) 166.139 barne hartzen du, 2018ko dibidenduari dagokiona.

ZERGAK ETA IRABAZIAK KUTXABANK TALDEA 2018 2019
Zergen ondorengo irabaziak - ESPAINIA 332.277 352.165
Sortutako irabazien gaineko zergak 73.087 59.410

Jarduera ekonomikoari buruz eta sozietate bakoitzak Kutxabank Taldearen jasangarritasun ekonomikoari egiten dion ekarpenari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, Kutxabankeko webgunean urtero argitaratzen diren Finantza-egoera bateratuen txostenak kontsulta ditzakezu.

Ikus Kutxabanken webgunean plazaratzen diren finantza egoeraren txosten sendoak

Esan beharra dago, 2019an Kutxabank Taldearen inpaktu ekonomikoaren ikerketaren hirugarren edizioa egin zela, zeinak zuzenean, zeharka eta induzituta, bere jarduerak ekitaldi horretako ekonomian izan duen garrantzia balioztatu baitzuen. Besteak beste, honako ondorio hauek nabarmentzen dira:

  • Euskal ekonomian 825 milioiko inpaktua, BPGren %1,1aren baliokidea.
  • Kutxabank Taldearen Andaluziako jarduera korporatiboaren inpaktu zuzena, zeharkakoa eta induzitua 241 milioi eurokoa da, BPGren %0,1aren baliokidea.
  • 1.200 milioi eurotik gorako inbertsioa, hornitzaileen, langileen, banku-fundazioen eta administrazioen ordainketetan.

2019ko ekitaldiari dagokion ikerketa 2020ko lehenengo hilabeteetan zehar egingo da eta hurrengo Jasangarritasunaren Memorian bilduko da.

Bestalde, jarraian, azken hiru urteotan Administrazioaren aldetik jasotako dirulaguntzen balioa azalduko da:

Jasotako dirulaguntzak Kutxabank Taldea 2017 (euroak) 2018 (euroak) 2019 (euroak)
Baso Kudeaketarako diru laguntza (Higiezinak) 20.553,00 15.352,80 0
Kultura Ondarearentzako diru laguntza (Higiezinak) 0 215 0
Prestakuntza-jardueretarako dirulaguntzak (Hiru alderdiko fundazioa eta FUNDAE) 681.913,22 342.999,00 706.270,44
Euskara sustatzeko diru laguntzak (Lanhitz) 13.507,00 19.433 21.250

* 2017ko ekitaldiko Kutxabank eta Cajasurren informazioa eta 2018 eta 2019ko ekitaldietarako Kutxabank Talde osoaren informazioa barne hartzen du.