Jarduera ekonomikoa
Bezeroen pribatutasuna
Kutxabank Taldean konpromiso sendo bat dago bezeroen datu pertsonalen babesarekin eta informazioaren konfidentzialtasunarekin. Gainera, uneoro erakundearen datu-tratamenduen informazio eguneratu eta oso bat eskaintzen da, indarrean dagoen araudiarekin bat datorrena.
Kutxabank eta Cajasurrek bere pribatutasun-politika erantsita dauka bakoitzaren web korporatiboetan. Halaber, bezero guztiei helarazten die negozio-harremanak hasteaz bat.
Politikan honako informazioa ematen da:
- Erakundearen eta Datuen Babeserako Ordezkariaren identifikazioa eta kontaktu-datuak.
- Tratamenduen helburu nagusiak eta legitimazio-oinarriak.
- Hartzaileak.
- Interesatuen eskubideak eta hauek erabiltzeko modua.
- Datuen jatorria.
- Informazio gehigarria.
Azken ekitaldietan zehar, honako erreklamazioak jaso dira datu pertsonalen babeserako legearekin (DBLO) lotuta:
DBLO ERREKLAMAZIOAK KUTXABANK TALDEA | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Identifikatutako datu pertsonalen filtrazio, lapurreta edo galera kopuru osoa | 0 | 0 | 0 |
Datuen babeserako araudia ez betetzeagatik jasotako erreklamazio kopurua | 11 | 23 | 37 |
Datuen Babeserako Agentziaren erreklamazio kopurua | 7 | 10 | 8 |
*AZEU ESKUBIDEEN ESKAERAK JASANGARRITASUNAREN MEMORIA | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Datu pertsonalak atzitzeko eskakizun kopurua | 12 | 18 | 24 |
Datu pertsonalak zuzentzeko eskakizun kopurua | 1 | 1 | 2 |
Datu pertsonalak Ezabatzeko eskaera kopurua | 805 | 691 | 864 |
Datu pertsonalei Uko egiteko eskaera kopurua | 2.163 | 1.163 | 809 |
Datu pertsonalei Uko egitea Baliogabetzeko eskaera kopurua | 227 | 81 | 158 |
*AZEU ESKUBIDEAK: Datu pertsonalak Atzitzea, Zuzentzea, Ezabatzea edo erabilerari Uko egitea
KUTXABANK TALDEAREN ZIGORRAK | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Administrazioaren edo epailearen zigor kopurua, datuen babesari dagokionez | 0 | 0 | 0 |
Erakundearen aurkako administrazio/epailearen zigorren balio ekonomikoa (euroak), datuen babeserako araudia ez betetzeagatik. | 0 | 0 | 0 |