Jarduera ekonomikoa

Marketing eta sustapen praktikak / marketing arduratsua

Kutxabank Taldeak merkaturatutako produktu eta zerbitzu guztiak aurrez onartuak dira dagozkien agintarien aldetik (BMBN, Espainiako Bankua, Aseguruen Zuzendaritza Nagusia, Eusko Jaurlaritza, etab.). Gauza bera gertatzen da Kutxabank eta Cajasurren publizitate-kanpainekin, zeintzuek Autokontrolean sinatutako arauak betetzen dituen. Bi kasuetako bat ere ez du zalantzan jarri iritzi publikoak edo Bankuaren interes-talderen batek. Taldeko gainontzeko enpresek ez dute publizitate-ekintzarik egiten.

Bestalde, Kutxabank Merkataritza Komunikazioaren Auto-arauketarako Elkarteari atxikita dago, bere publizitate eta merkataritza politiketan legearen eta sektoreko eta erakundeko printzipio orokorren arabera jarduteko.

EHA/1718/2010 Agindua, banku zerbitzu eta produktuetako publizitatearen arauketa eta kontrolari buruzkoa, eta garatzen duen 6/2010 Zirkularra onartu ondoren, eta bere konpromiso arautzaileak eta publizitatearen portaera-kode baten baitan hartutakoak babesteko helburuarekin, Kutxabankek Autokontrolarekiko duen harremana indartzen du, bere publizitate-kanpaina guztietarako aurretiko copy advice-ak edo txostenak asko erabiliz.

Jarraian, finantza produktuekin eta zerbitzuekin batera dagoen informaziorekin lotutako erreklamazioak eta zigorrak zehazten dira;

KUTXABANK TALDEKO FINANTZA PRODUKTUEKIN ETA ZERBITZUEKIN BATERA DAGOEN INFORMAZIOAREKIKO ERREKLAMAZIOAK 2017 2018 2019
BAZk publizitateari lotuta jaso duen erreklamazio kopurua 0 12 6
Espainiako Bankuko Erreklamazioen Zerbitzuari publizitatearekin lotuta aurkeztutako erreklamazio kopurua 0 0 0
Espainiako Bankuak Kutxabanken aldeko iritzia eman duen erreklamazio kopurua 0 0 0
BAZk jasotako kexa / erreklamazio kopurua, produktu promozionalen informazioari eta etiketei buruz 5 6 5

Harri Taldeak jasotako erreklamazioak honako gaiei buruzkoak dira:

  • Egoera txarrean dauden aktiboak saneatzeko edo tokiko korporazioek egindako lursailei itxiturak jartzeko erreklamazioak.
  • Jabeen komunitateek saneamendu-lanei buruz egindako erreklamazioak

Aurreko eskaerak komenigarritasunaren arabera artatzen dira.