Lan ekonomikoa

Lan ekonomikoa eta finantza sendotasuna

Jarraian, Kutxabank Taldearen azken urteotako balio ekonomikoaren sorreraren eta banaketaren emaitzak bildu ditugu:

Sortutako eta banatutako balio ekonomikoa KUTXABANK TALDEA (milaka €) 2018 2019 2020
Banatutako balio ekonomikoa eragiketen kostuak + langileen kostuak + interes eta dibidenduen araberako finantza gastuak + zerga gordinak + erkidegoaren inbertsioa/dohaintzak) 1.120.513 (*) 1.140.396 (**) 951.233(***)
Zuzenean sortutako balio ekonomikoa (ohiko diru sarrerak eta ez ohikoak) 1.287.763 1.317.901 1.106.292
Atxikitako balio ekonomikoa (Sortutako banatutako balio ekonomikoa - Banatutako balio ekonomikoa) 167.250 177.506 155.059

(*) 166.139 barne hartzen du, 2018ko dibidenduari dagokiona.
(**) 133.529 barne hartzen du, 2019ko dibidenduari dagokiona. 2019ko Memoriarekin alderatuz gero (176.083), zifra hori aldatu egiten da, izan ere, Covid-19ren krisiak eragindako inpaktuaren ondorioz eta EBZk Europako finantza-sistemari egindako gomendioaren aurrean, dibidenduen ordainketako murriztapenari dagokiona, 2019an banatutako dibidendua hasiera batean ezarria baino txikiagoa izan zen.
(***) 27.000 barne hartzen du, 2020ko dibidenduari dagokiona

Zerga-kudeaketaren ikuspuntutik begiratuta, Kutxabankeko politikak eta estrategiak honako oinarriak ditu: indarrean dagoen araudia ez betetzetik eratorritako kontingentzia fiskalak saihestea; zerga-araudia eta zergazko kargak zehatz-mehatz betetzea; prozesuak araudietako aldaketetara egokitzea; erakundeen zerga-interesak defendatzea, auzibidean barne, eta erakundeko sail ezberdinak aholkatzea euren interesekoak diren gaietan.

Egun, FTZ (Finantza Transakzioen gaineko Zerga) ezartzen da mugaz gaindiko eragiketei dagokien araudiaren egituran eta egokitzapenean, baita Administrazioari jakinarazteko betebeharra ere.

Kutxabankek kanpo-aholkularitzako enpresa baten kontratazioa onartu du Europako 2018/822 Zuzentarauaren edukia betetzen dela ikertzeko, ("DAC 6"), zeinak finantza-erakunde eta beste bitartekari batzuentzako betebeharrak barne harten dituen, aldizka Zerga-administrazioari mugaz gaindiko hainbat mekanismo jakinarazteko, zerga-plangintza nahiko agresiboa izatea eragin dezaketenak. Aholkularitza horri esker, Kutxabankek parte hartzen duen produktu eta eragiketetatik zeintzuk jakinarazi behar diren aztertu ahal izango da, araudi honi jarraikiz.

Kutxabankeko Zerga-aholkularitzaren arlotik, sare osoari zerga-administrazio ezberdinetako lege-aldaketen berri ematen zaio, tokiko administrazioetakoak barne. Horrez gain, Intranetean argitaratzen da, baita errentamenduetako luzamenduetarako laburpen bat ere, non errentatzailea finantza-erakundeak diren. Idatziak aurkezteko epeen inguruko erasana bakarrik egon da.

Aldian-aldian, zergei buruzko foroetara joaten da, esaterako, Ad Concordiam-etik (Kontzertu Ekonomikoa sustatzeko eta hedatzeko Elkartea), ADPtik (Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkartea) eta bulego edo argitaletxe handietako mintegi espezifikoetatik eratorriak, eta foru-ogasunetako Zuzendaritzarekin harremana izaten da, non erakundeen zerga-esparruaren bilakaera aztertzen den.

Halaber, zergei buruzko kezkak helarazten diren berariazko foroetan, aurreproiektu arautzaileen edukia eztabaidatzen da eta zerga-administrazio ezberdinei kontsultak aurkeztea sustatzen da. Foro batzuetan, sektorearen kezkak jaso eta helarazten dira, esaterako CEBEKen (Bizkaiko enpresarien konfederazioa).

Bestalde, etikoak edo legalak ez diren portaerekin eta erakundearen zuzentasunarekin lotutako kezka oro, bere Kanal etikoaren bitartez kudeatzen duen zerga-sistemari dagokionez. Zerga-praxi txar bat hautemanez gero, arduradunari jakinarazten zaio eta neurri zuzentzaileak hartzen dira.

Jarraian, zergei buruzko informazioa erakusten da:

ZERGAK ETA IRABAZIAK KUTXABANK TALDEA 2018 (milaka €) 2019 (milaka €) 2020 (milaka €)
Zergen ondorengo irabaziak - ESPAINIA 332.277 352.165 180.259
Sortutako irabazien gaineko zergak 73.087 59.410 52.789

Jarduera ekonomikoari buruz eta sozietate bakoitzak Kutxabank Taldearen jasangarritasun ekonomikoari egiten dion ekarpenari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, Kutxabankeko webgunean urtero argitaratzen diren Finantza-egoera bateratuen txostenak kontsulta ditzakezu.

Ikus Kutxabanken webgunean plazaratzen diren finantza egoeraren txosten sendoak

Esan beharra dago, 2020an Kutxabank Taldearen inpaktu ekonomikoaren ikerketaren laugarren edizioa egin zela, zeinak zuzenean, zeharka eta induzituta, bere jarduerak 2019ko ekitaldiko ekonomian izan zuen garrantzia balioztatu baitzuen. Besteak beste, hurrengo ondorioak atera ziren:

  • Bere jarduera korporatiboaren bitartez, euskal ekonomiari honako ekarpena egin dio: BPGren % 1,3, 925 milioi eurorekin, enpleguaren % 0,8; eta diru-kutxa publikoei 290 milioi eurotik gorako ekarpena egin die.
  • Kutxabank Taldearen Kordobako jarduera korporatiboaren inpaktu zuzena, zeharkakoa eta induzitua 161 milioi eurokoa da, BPGren % 1,1aren baliokidea.
  • 1.200 milioi eurotik gorako inbertsioa, hornitzaileen, langileen, banku-fundazioen eta administrazioen ordainketetan.

2020ko ekitaldiari dagokion ikerketa 2021eko lehenengo hilabeteetan zehar egingo da eta hurrengo Jasangarritasunaren Memorian bilduko da.

Bestetik, jarraian, azken hiru urteotan administraziotik jasotako laguntzak eta diru laguntzak bildu ditugu:

Jasotako diru laguntzak Kutxabank Taldea 2018 (euro) 2019 (euro) 2020 (euro)
Baso Kudeaketarako diru laguntza (Higiezinak) 15.352,80 41.020,89 76.355
Kultura Ondarearentzako diru laguntza (Higiezinak) 215 0 0
Prestakuntza-jardueretarako dirulaguntzak (Hiru alderdiko fundazioa eta FUNDAE) 342.999,00 706.270,44 343.800,48
Euskara sustatzeko diru laguntzak (Lanhitz) 19.433 21.250 0