Lan ekonomikoa
Bezeroen pribatutasuna
Kutxabank Taldean konpromiso sendo bat dago bezeroen datu pertsonalen babesarekin eta informazioaren konfidentzialtasunarekin. Gainera, uneoro erakundearen datu-tratamenduen informazio eguneratu eta oso bat eskaintzen da, indarrean dagoen araudiarekin bat datorrena.
Kutxabank eta Cajasurrek bere pribatutasun-politika erantsita dauka bakoitzaren web korporatiboetan. Halaber, bezero guztiei helarazten die negozio-harremanak hasteaz bat.
Politikan honako informazioa ematen da:
- Erakundearen eta Datuen Babeserako Ordezkariaren identifikazioa eta kontaktu-datuak.
- Tratamenduen helburu nagusiak eta legitimazio-oinarriak.
- Hartzaileak.
- Interesatuen eskubideak eta hauek erabiltzeko modua.
- Datuen jatorria.
- Informazio gehigarria.
Pribatutasunari buruzko bigarren informazio-geruzan, aipatu gaiak interesatutako hirugarrenei xehetasun guztiak ematen zaizkie.
Azken urteotan hurrengo erreklamazioak jaso dira datu pertsonaleko datuen babeseko legearekin lotuta (DPBL):
DBLO ERREKLAMAZIOAK KUTXABANK | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Identifikatutako datu pertsonalen filtrazio, lapurreta edo galera kopuru osoa | 0 | 0 | 0 |
Datuen babeserako araudia ez betetzeagatik jasotako erreklamazio kopurua | 23 | 37 | 69 |
Datuen Babeserako Agentziaren erreklamazio kopurua | 10 | 8 | 3 |
*AZEU ESKUBIDEEN ESKAERAK KUTXABANK TALDEA | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Datu pertsonalak zuzentzeko eskakizun kopurua | 1 | 2 | 10 |
Datu pertsonalak uzteko eskakizun kopurua | 691 | 469** | 204 |
Datu pertsonalen erabilera galarazteko kopurua | 1.163 | 809 | 553 |
Datu pertsonalen erabilera galaraztea baliogabetzeko kopurua | 81 | 158 | 59 |
*AZEUE ESKUBIDEAK: Atzitzeko, Zuzentzeko, Ezeztatzeko, Uko egiteko, Eramateko eta erabaki automatizatuen mende ez egoteko.
**Zuzendutako datua, 2019ko Memoriari dagokionez.
KUTXABANK TALDEAREN ZIGORRAK | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Datuen babesarekin lotutako Administrazio/Auzitegiko zigorren kopurua | 0 | 0 | 0 |
Datuen babesari lotutako araudiaren urraketarengatik erakundeari ezarritako administrazioaren/auzitegien isun edo zigorren balio ekonomikoa (euro) | 0 | 0 | 0 |