Gizarte lana
Akziodunentzako balioa sortzea
Kutxabankek bere urteko irabazien zati handi bat inbertsio soziala bihurtzen du, akziodunei ordainduz, BBK, Kutxa eta Vital bankuen Fundazioak alegia, zeinak euren Obra Sozialak egiten dituzten duela 150 urte baino gehiagoz geroztik.
Bere finantza jarrera sendoa dela eta, arau esparruaren barruan, hirugarren urtez lortu du irabazien % 50 Obra Sozialei zuzentzea, BBK, Kutxa eta Vital akziodun bankuko Fundazioen bitartez. Beraz, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak onetsitako emaitzen banaketarako proposamenak 166 milioi eurora igoko du hiru entitate horiek jasoko duten dibidendu soziala.
Estatu osoko finantza sisteman dibidendu sozial handiena da, bere tamainari begira, eta baita altuenetako bat termino absolutuetan.
Dibidendu horrek argi uzten du Kutxabankek akziodun bankuen Fundazioekin duten konpromisoa, zeinak laguntza arloan, kultura, hezkuntza, prestakuntza eta osasun arloetan ekintzak eta jarduerak burutzen dituzten, besteak beste.
Fundazio bakoitzarekin egingo dituzten jardueren inguruko informazioa haien web orrietan eta 2018ko Obra Sozialen memorietan aurki daiteke.