Gizarte lana
Gizarte ekintza eta boluntariotza
Kutxabank eta Cajasur
Kutxabankek ‘Finantzak bizitzarako’ programarekin jarraitu du. Programa simulazio joko oso parte hartzaile batean oinarritu da, 14 eta 17 urte bitarteko ikasleei zuzendua, zeinarekin oinarrizko finantza gaitasunak barneratzen dituzten, heldu direnerako, eta euren ondarea modu seguruan kudeatzen ikasteko eta finantza sistema ulertu eta hark eguneroko bizitzan dituen eraginak ulertzeko. Simulazioen bitartez, finantza erabaki egokiak eta arduratsuak hartu beharko dute aurkeztuko zaizkien hainbat egoera konplexutan.
‘Bizitzarako finantzak’ jokoak gelan lan egiteko beharko duten material didaktiko guztia emango die ikastetxeei, eta Kutxabankeko adituen eta hezkuntza dinamizatzaileen parte hartzea ere barne (gehienak bulegoetako zuzendari gazteak), zeinak programaren bukaerako jardunaldira doazen zalantzak argitzera, arazo bakoitzarentzat irtenbide onenak eztabaidatzera eta ekimenaren helburuak bete dituzten ala ez baloratzera.
2018Ko azken hiruhilekoan, Cajasurrek ekimen honi ekin zion 15 ikastetxeko 26 gelatan, non 619 ikaslek hartu zuten parte.
Horrez gain, aurten, berrikuntza gisa, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei luzatu zaie programa. 4 ikastetxeko 8 gelatan egin da esperientzia.
Beraz, 2018 osoan zehar, Kutxabank Taldearen datu orokorrek diote 2.467 ikaslek hartu dutela parte programan, 67 ikastetxeko 118 gelatakoak. Aipatu beharra dago Taldeko 42 profesionalek hartu dutela parte programaren bukaeran heziketa dinamizatzaile gisa.
Kutxabankek hainbat hamarkada daramatza odola ateratzea sustatzen, Gipuzkoa mailan gehienbat, boluntariotza barruan. Horretarako, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen laguntza jasotzen du, bere ekipoak eramaten ditu Garibai eta Ibaetako zentroetara. Azken urteotan, Kutxa Fundazioak hainbat jardunaldi antolatu ditu Gipuzkoa Solidarioaren bitartez.
Jarraian, egindako deialditan sartzen diren Intranet desberdinetan argitaratutako albisteen zerrenda bildu dugu:
Izenburua | Data |
---|---|
Korporazioko boluntarioak: odola ematea | 2018/05/15 |
Korporazioko boluntarioak: odola ematea | 2018/11/14 |
Korporazioko boluntarioei gogoraraztea: odola ematea | 2018/11/20 |
Ekainean, Médicos sin fronteras eta Gipuzkoa Kutxa Fundazioak elkarrekin bultzatutako funtsen bilketa kanpainan parte hartzeko aukera eman zitzaien langileei, etorkin asko zetozela eta, haien beharrei erantzuna emateko helburuarekin. Ekimenaren bitartez jasotako funtsak, Intranetaren bitartez, Médicos sin fronteras erakundeari eman zitzaizkion, zeina etorkinak jaso eta artatzeaz arduratzen den.
Kutxaren laguntza jaso duten jarduera sozialen, kirol jardueren eta kulturalen inguruan hurrengoak aipa ditzakegu:
- Athletic Club eta Real Sociedad futbol taldeak.
- BilbaoBKKLive, Azkena Rock, Donostia Festibala eta Mundaka Festival jaialdiak, 170.000 ikuslerekin.
- Donostiako Zinemaldia, 175.000 ikusle baino gehiagorekin eta 30 milioi euro baino gehiagoko eragin ekonomikoarekin.
- Gipuzkoako Erremonte txapelketa, Bizkaia frontoiko Kutxabank Pala Txapelketa eta Kontxako Estropadak, beste herri kirol batzuen artean.
- Gasteizko Jazz jaialdia eta Martin Fiz Mataroia.
- Bizkaia Zubia, Unescok gizadiaren ondare izendatua.
- Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban milaka tokiko jarduera, tokiko festak eta ekitaldiak esaterako.
Kutxabanken ildo berean, Cajasurrek hainbat ekitaldi eta ekintza bultzatu ditu 2018an:
- Córdoba Club Fútbol eta Real Betis Balompiéren bezeroekin ekintzak.
- Aretoko futboleko Jaén Paraíso Interior.
- Mountain bikea eta antzerakoak, Andalucía Bike Race nazioko proba onenetako bat.
- Riff Producciones bitartez, Cajasur hainbat kontzerturen atzean eogn da (Fito & Fitipaldis, Dani Martín, Serrat, Manu Carrasco, Pablo López, Miguel Poveda edo Manolo García, besteak beste).
- Cajasur I Like Festival Vetusta Morlarekin.
- Kordobako Gitarra Jaialdia, Vicente Amigo, Kiss edo Los secretosekin.
- Sierra Morenako rallya.
- Festival Tío Pepe, Sara Baras protagonista.
- Eta 600 tokiko jardueratik gora Andaluziako probintzia guztietan, azoka, tokiko jai eta Aste Santuan gehienbat.
Fineco Taldea
Finecok enpresa jarduerak egiten dituen erkidegoarekiko konpromisoa azaltzen du, batetik, tratatzen dituen eragileekin errespetuzko harremanaren bitartez, eta, bestetik, jarduera osagarriak egiten ingurunean inpaktu positiboak sustatuz.
Hori dela eta, Finecok betidanik izan du konpromiso oso handia hezkuntzarekin eta kulturarekin, heziketa osagarriko baliabide gisa.
Hezkuntzaren arloan, Finecok hogei urtetik gora daramatza Deustuko Merkataritza Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzian Fakultatean klaseak ematen (egun “Deusto Business School” dena), eta hala jarraitu du 2018an ere. Fakultate horrekin duen harremanaren barruan, Finecok 1.000 eurorekin lagundu zion Lagunarte ikasle elkarteari TEDxUDeusto 2018 ekitaldia egiteko.
Horrez gain, Finecok 5.500 euro eman zizkion haurrei laguntzeko Balia Fundazioari. Bere definizioan oinarrituta, Fundazio honen xedea irakastea eta laguntza soziala eskaintzea da, eta haien jarduera nagusien artean ditugu:
- Desabantaila sozial eta akademikoko egoeratan dauden hainbat hiritartasuneko bi sexuetako prestakuntza bateratua, haurren eta gazteen aukera berdintasuna sustatzeko eta haien barneratze soziala errazteko.
- Familien prestakuntza eta laguntza, lan munduan barneratzea sustatzeko, eta baita familia eta lana bateratzeko, benetako berdintasuna eta eraginkorra sustatzeko emakumeen eta gizonen artean, lan arloan zein sozialean.”
Kultura jarduerei dagokienez, Finecok “ABAO - Operaren Lagunen Bilboko Elkartea”-ri laguntzen dio 33.000 eurorekin. Lankidetza horrek Bilboko eta inguruetako musika eta kultura eskaintza indartzen du eta eragin positiboa sortzen du Bilboko eta Bizkaiko gizartean.
Horrez gain, Finecoko hainbat langile (beraien kabuz, baina Finecoren ordezkari gisa) Fair Saturday Fundazioak antolatutako “Hesi ikusezinak” mezenasgo programa pilotuan ari dira parte hartzen, zeinak baliabide ekonomikorik ez duten haurrak gizarteratzeko helburua duen, kultura jarduerak baliatuz (musika, pintura, artea, etab.).
Kutxabank Gestión
Kutxabank Gestiónek “Kutxabank funts solidarioa” funtsaren kudeaketa komisioaren zati bat (ondarearen gaineko urteko % 0,70) Kutxabank Taldeko lau bankuen fundazioei.
Gehiago jakiteko, ikus sei hilean behin Kutxabanken webgune korporatiboan argitaratzen diren txostenak, hurrengo estekaren bitartez: