Gizarte lana
Trebakuntza eta hezkuntza
Kutxabank eta Cajasur
Kutxabank Taldeak prestakuntza jarduerak eta komunikazio ekintzak eta lerro hierarkikoen jarraibideak egiten ditu korporazioko informazio sistemak baliatuta, Entitatearen informazio gehiena bideratze aldera.
Behar mota desberdinei dagokio prestakuntza:
- Entitatearen politiken, planen eta estrategien ondoriozko beharrak, zeinak urteko Prestakuntza Planean jarduera nagusiak sartzea dakarren.
- Finantza sistema arautu beharra.
- Arlo zehatzetan espezializatzeak eragindako behar espezifikoak.
- Profil profesionala lanpostura egokitzea betekizunak aldatu izanagatik.
- Garapen profesionalaren eta prestakuntza mugarrien plangintza burutzearen ondoriozko behar partikularrak.
Prestakuntza eta garapenaren ikuspuntutik, hurrengoak izan dira Kutxabankek 2018an lortutakoak:
- Araudia beteaz bideratutako lege eskakizunei erantzutea. 2018An, arreta berezia eman zaizkie CNMVren betekizunei, MiFID II Zuzentarauari dagokionez, Finantza Aholkularitzaren ziurtagirien bitartez, eta Kapitalen Zuriketa eta Terrorismoren Finantzazioa Prebenitzeko prestakuntza eta Datuen Babaeseko Lege Berriaren inguruko etengabeko prestakuntza baztertu gabe.
- Aseguruetan Araudiaren aldaketen inguruan etengabeko prestakuntza.
- Arriskuen eta Berreskuratzeen inguruko gidalerroen eta irizpideen inguruko prestakuntza.
- Harrera programekin jarraitzea ikasitakoa sendotzeko eta betekizun berrietara barneratzea errazteko.
Hauek nabarmendu behar dira 2019rako Kutxabanken erronka eta helburu nagusi gisa:
- Zuzendaritza Garapeneko Eskolaren jarduera sendotzea, eta baita Merkataritza Eskolarena ere, Plan Estrategikoa betetzen laguntzeko.
- Araudia beteaz bideratutako lege eskakizunei erantzutea. 2019an, arreta berezia emango zaie GDPR, PBCFT, Kontsumitzailearen babesa eta beste araudiei eta Higiezinen Kontratuen Lege Berriaren betekizunentzat.
- Aseguruen Banaketako Lege Berriaren betekizunei erantzuna ematea.
- MIFID II zuzentarauen betekizunei erantzuten jarraitzea.
- Harrera programekin jarraitzea ikasitakoa sendotzeko eta betekizun berrietara barneratzea errazteko.
- Arriskuen eta Berreskuratzeen inguruko gidalerroen eta irizpideen inguruko prestakuntzarekin jarraitzea.
Jarraian, existitzen den sailkapenaren arabera langileei emandako prestakuntza bildu dugu, kategoria profesional horretako pertsona kopuruarekiko prestakuntza orduen arabera.
PRESTAKUNTZA (h/pertsona) | 2016 | 2017 | 2018 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postua | 25,47 | 23,13 | 25,04 | 52,87 | 39,69 | 50,36 | 39,53 | 79,15 | 48,53 |
Postu Teknikoa | 44,11 | 53,57 | 48,93 | 73,8 | 81,06 | 77,68 | 48,71 | 55,93 | 52,71 |
Administrari / Saltzaile Postuak | 41,67 | 53,96 | 49,16 | 62,43 | 78,16 | 72,43 | 62,8 | 74,95 | 70,75 |
Askotariko lanbideak | 1 | 180 | 90,5 | 1 | - | 1 | - | - | - |
Prestakuntza GUZTIRA | 42,68 | 53,81 | 48,95 | 68 | 79,26 | 74,63 | 55,4 | 67,27 | 62,61 |
Kutxabankek prestakuntzaren alde egiten du bikaintasun eta motibazio faktore gisa, Entitateko pertsonen garapenaren funtsezko oinarria izanik. Erronka horretarako, urteko lanorduen zati bat gordetzen du eta hainbat programa burutzen ditu horren inguruan.
Urtero, Prestakuntza Plana diseinatzen du egunez egun betekizun desberdinetan sortzen diren jakintza beharrei erantzuteko, eta horrek Kutxabanken estrategia barneratzea eta egikaritzea errazten du, langileak etorkizunerako trebatze aldera.
Prestakuntza plangintza hainbat eskolatan egituratzen da, materiaren edo erantzuna eman nahi zaion beharraren arabera.
-
Kutxabank merkataritza eskola. 2018an hainbat ikastaro eman dira, besteak beste:
- Aseguruak saltzeko tailer praktikoak. Txikizkako Sarearen eta Banku Pertsonalaren merkataritza kudeatzaileei zuzendua. 490 pertsonak hartu zuten parte.
- Bezeroekin lana antolatzea. Sare komertzialeko 1.880 lagunek baino gehiagok jaso zuten lineako prestakuntza pilula.
- Kutxabankentzako Eguneratze Digitala. Banku Pertsonaleko taldeari zuzendua. Prestakuntzako ekintza honetan 193 pertsonak hartu zuten parte bertan.
-
Kutxabank finantza eskola
- DBS finantza aholkularitzan programa aditua. 2018an 1.058 ziurtagiri eskuratu ziren.
- Arauen aldaketak Aseguruetan. Kudeatzaile komertzialei zuzendutako lineako programa: 2.400 pertsonak bukatu zuten.
- Datuak Babesteko Lege Berria (GDPR). Langile guztiei zuzendutako lineako pilula: 3.650 pertsonak baino gehiagok egin zuten.
- MiFID: Negozio eredua eta eragiketak. Lineako prestakuntza ekintza MiFID II inplementazioaren inguruan. 2.850 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte ekimen honetan.
- Kutxabank Zuzendaritza Garapeneko Eskola. Negozio Eskolen Zuzendaritza Garapeneko programetan bi pertsonak hartu zuten parte.
- Hizkuntzak. Euskara ikastaroak, eta baita beste hainbat hizkuntzakoak ere, ingelesa, frantsesa eta alemana barne, guztira 12.000 ordutik gora.
- Baliabide Ofimatikoen eta berariazko Aplikazio Informatikoetan prestakuntza.
Kutxabankeko langileen karrera profesionalaren bukaeran, ez dago prestakuntza espezifikorik zehaztuta.
Kutxabankek urteko lanaren eta garapenaren ebaluazio sistema bat du, langile guztientzat unibertsala, ebaluazio hori baita garapen profesionalaren oinarrietako bat.
Urteko lanaren eta garapenaren ebaluazioak egiteko, ebaluatzailearen eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerak egingo dira, non, batetik, hurrengo urterako hobekuntza ekintzak eta ekintza planak azaldu eta eztabaidatuko diren eta, bestetik, zehaztutako ekintza planaren jarraipena egingo den.
2018an 3.303 pertsona ebaluatu ziren, hau da, langileen % 88,27.
Karguak ebaluatutako pertsonak KUTXABANK 2018 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Buruak eta teknikariak | 738 | %99,86 | 918 | %99,89 | 1.656 | %99,88 |
Administrariak / Saltzaileak | 589 | %82,72 | 1057 | %78,35 | 1.646 | %79,86 |
Askotariko Lanbideak | 1 | %100 | 0 | %0 | 1 | %100 |
GUZTIRA | 1.328 | %90,40 | 1.975 | %86,89 | 3.303 | %88,27 |
Zuzendaritzako langileei dagokienez, hurrengoak ebaluatu dira:
KUTXABANK 2018 ZUZENDARITZA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira |
---|---|---|---|
EBALUAZIOAREKIN | 17 | 5 | 22 |
EBALUAZIORIK GABE | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 17 | 5 | 22 |
2016, 2017 eta 2018 jardunaldietan, langileen % 93,6, % 94,78 eta % 88,27 ebaluatu zen, hurrenez hurren, aurtengoen pareko portzentajeak.
Cajasurrek, aldiz, prestakuntza jarduerak eta komunikazio ekintzak eta lerro hierarkikoen jarraibideak egiten ditu korporazioko informazio sistemak baliatuta, Entitatearen informazio gehiena bideratze aldera.
Behar mota desberdinei dagokio prestakuntza:
- Entitatearen politiken, planen eta estrategien ondoriozko beharrak, zeinak urteko Prestakuntza Planean jarduera nagusiak sartzea dakarren.
- Finantza sistema arautu beharra.
- Arlo zehatzetan espezializatzeak eragindako behar espezifikoak.
- Profil profesionala lanpostura egokitzea betekizunak aldatu izanagatik.
- Garapen profesionalaren eta prestakuntza mugarrien plangintza burutzearen ondoriozko behar partikularrak.
Prestakuntza eta garapenaren ikuspuntutik, hurrengoak izan dira 2018an lortutakoak:
- Taldeen ardura duten pertsonen garapen profesionalerako prestakuntza, Negozio Eskolaren bitartez.
- Araudia beteaz bideratutako lege eskakizunei erantzutea, arreta berezia emanaz CNMVren betekizunei, MiFID II Zuzentarauari dagokionez, Finantza Aholkulari eta Informatzailearen ziurtagirien bitartez. 2018An, 616 pertsonak lortu dute Finantza Aholkulari ziurtagiria, beraz, 1.204 pertsonak dute MiFID II pertsona ziurtatuta.
- Prestakuntza ikasitakoa sendotzeko eta betekizun berrietara barneratzea errazteko.
- Arriskuen inguruko gidalerroen eta irizpideen inguruko prestakuntza.
- Etengabeko prestakuntza Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentziorako.
Hauek nabarmendu behar dira 2019rako erronka eta helburu nagusi gisa:
- Zuzendaritza eta salmenta arloetako jarduera garatzen jarraitzea, zuzendaritza gaitasunak garatzen jarraitu eta negozio planak betetzen laguntzeko.
- Araudia beteaz bideratutako lege eskakizunei erantzuten jarraitzea, Araudia beteaz, CNMVren betekizunei, MiFID II Zuzentarauarekin lotuta. 2019an, arreta berezia emango zaie GDPR, PBCFT, Kontsumitzailearen babesa eta beste araudiei eta Higiezinen Kontratuen Lege Berriaren betekizunentzat.
- Aseguruen Banaketako Lege Berriaren betekizunei erantzuna ematea.
- Harrera programekin jarraitzea betekizun berriak sendotzeko eta haietara barneratzea errazteko.
- Arriskuen eta Berreskuratzeen inguruko gidalerroen eta irizpideen inguruko prestakuntza sustatzea.
Jarraian, existitzen den sailkapenaren arabera langileei emandako prestakuntza bildu dugu, kategoria profesional horretako pertsona kopuruarekiko prestakuntza orduen arabera.
CAJASUR PRESTAKUNTZA (h/pertsona) | 2016 | 2017 | 2018 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postua | 13,15 | 8,13 | 12,48 | 10,12 | 42,75 | 14,47 | 29,12 | 134,25 | 43,14 |
Postu Teknikoa | 22,18 | 46,98 | 30,82 | 15,01 | 25,57 | 18,59 | 49,18 | 41,76 | 46,29 |
Administrari / Saltzaile Postuak | 57,15 | 52,83 | 54,87 | 75,59 | 76,94 | 76,31 | 60,35 | 63,77 | 62,18 |
Askotariko lanbideak | 5,42 | - | 5,42 | 6,96 | - | 6,96 | 4,25 | - | 4,25 |
Prestakuntza GUZTIRA | 54,47 | 52,29 | 53,50 | 71,24 | 75,72 | 73,57 | 59,01 | 62,10 | 61,15 |
Cajasurrek prestakuntzaren alde egiten du bikaintasun eta motibazio faktore gisa, Entitateko pertsonen garapenaren funtsezko oinarria izanik. Erronka urteko lanorduen zati bat gordetzen du eta hainbat programa burutzen ditu horren inguruan.
Urtero, Prestakuntza Plana diseinatzen du egunez egun betekizun desberdinetan sortzen diren jakintza beharrei erantzuteko, eta horrek Cajasurren estrategia barneratzea eta egikaritzea errazten du, langileak etorkizunerako trebatze aldera.
Prestakuntza plangintza hainbat eskolatan egituratzen da edo erantzuna eman nahi zaion beharraren arabera.
-
Cajasur Negozio Eskola. 2018an hainbat ikastaro eman dira, besteak beste:
- Merkataritza Kredituari buruzko bertaratutako Prestakuntza ekintza, gure entitateko beste toki batzuetako kudeatzaile komertzialei zuzendua. 300 pertsonak hartu zuten parte.
- ETEen Kudeaketarako Programa Bestibularra. Betekizun berriak hartu ahal izateko, hurrengo prestakuntza saioak antolatu ziren segmentu horri zuzendutako produktuen eta haien arriskuen analisiaren inguruan, eta 50 pertsonak hartu dute haietan parte.
- Inbertsio funtsen eta finantza merkatuen inguruko prestakuntza jarduerak, non 1.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.
- Banku espezializatuko prestakuntza komertzialeko ekintza desberdinak, Enpresetako Banka, Erakundeena eta Banka Pertsonala, esaterako.
- Zuzendaritza garapenaren arloan jarduten jarraitu da, espezifikoki zein modu zeiharrean, eta 1.890 ordu antolatu dira.
-
Cajasur Finantza eskola eta Arriskuena:
- Finantza aholkularia. 2018an 616 ziurtagiri eskuratu ziren.
- Mifid IIri buruzko online modulua: Negozio eredua eta eragiketak. Ikastaroan 1.300 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte (2.606 orduko prestakuntza).
- Finantza Produktuen Zergen Berrikuntzei eta Eguneratzeari buruzko lineako modulua, guztira 7.236 orduko prestakuntza.
- Kapital Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentzioa. Hainbat saio antolatu dira sare komertzialeko Teknikarientzat, eta bulegoko zuzendaritza eta azpizuzendaritza batzuentzat, guztira 95 ordukoak.
- Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorrak eskatutako etengabeko prestakuntzari erantzuna emanaz, hainbat lansaio praktiko eta lineako prestakuntzako ekintza antolatu dira, non 1.300 pertsona baino gehiagok hartu duten parte.
- Baliabide Ofimatikoen eta berariazko Aplikazio Informatikoetan prestakuntz.
Cajasurrek urteko lanaren eta garapenaren ebaluazio sistema bat du, langile guztientzat unibertsala, ebaluazio hori baita garapen profesionalaren oinarrietako bat.
Urteko lanaren eta garapenaren ebaluazioak egiteko, ebaluatzailearen eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerak egingo dira, non, batetik, hurrengo urterako hobekuntza ekintzak eta ekintza planak azaldu eta eztabaidatuko diren eta, bestetik, zehaztutako ekintza planaren jarraipena egingo den.
Jarraian, 2018an sortutako ebaluazioen emaitza aurkeztuko dugu:
2018AN EBALUATUTAKO PERTSONAK KARGUAREN ARABERA CAJASUR | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira | ||
---|---|---|---|---|---|
BURUAK ETA TEKNIKARIAK | 55 | %98,21 | 34 | %97,14 | 89 |
ADMINISTRATZAILEAK/KOMERTZIALAK | 764 | %98,58 | 876 | %98,21 | 1.640 |
HAINBAT OGIBIDE | 1 | %50,00 | - | - | 1 |
GUZTIRA | 820 | %97,40 | 910 | %98,06 | 1.730 |
Zuzendaritzako langileei dagokienez, hurrengoak bidali dira:
2018 ZUZENDARITZA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira |
---|---|---|---|
EBALUAZIOAREKIN | 10 | 2 | 12 |
EBALUAZIORIK GABE | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 10 | 2 | 12 |
2016 eta 2017 jardunaldietan, langileen % 96,6, % 98 ebaluatu zen, hurrenez hurren, aurtengoen pareko portzentajeak. 2018an langileen % 97,7ren ebaluazioak egin dira.
Fineco Taldea
Fineco jarduerak eta komunikazio ekintzak eta lerro hierarkikoen jarraibideak egiten ditu korporazioko informazio sistemak baliatuta, Entitatearen informazio gehiena bideratze aldera.
Behar mota desberdinei dagokio prestakuntza:
- Entitatearen politiken, planen eta estrategien ondoriozko beharrak, zeinak urteko Prestakuntza Planean jarduera nagusiak sartzea dakarren.
- Finantza sistema arautu beharra.
- Arlo zehatzetan espezializatzeak eragindako behar espezifikoak.
- Profil profesionala lanpostura egokitzea betekizunak aldatu izanagatik.
- Garapen profesionalaren eta prestakuntza mugarrien plangintza burutzearen ondoriozko behar partikularrak.
Prestakuntza eta garapenaren ikuspuntutik, hurrengoak izan dira Fineco Taldeak 2018an lortutakoak:
- Araudia beteaz bideratutako lege eskakizunei erantzutea. 2018an, arreta berezia eman zaizkie CNMVren betekizunei, MiFID II Zuzentarauari dagokionez, Finantza Aholkularitzaren ziurtagirien bitartez, eta Kapitalen Zuriketa eta Terrorismoren Finantzazioa Prebenitzeko prestakuntza eta Datuen Babeseko Lege Berriaren inguruko etengabeko prestakuntza baztertu gabe.
- Harrera programekin jarraitzea ikasitakoa sendotzeko eta betekizun berrietara barneratzea errazteko.
Hauek nabarmendu behar dira 2019rako Fineco Taldearen erronka eta helburu nagusi gisa:
- Araudia beteaz bideratutako lege eskakizunei erantzutea. 2019an arreta berezia emango zaie araudiaren hainbat arlori, esaterako, GDPR eta PBCFT.
- MIFID II zuzentarauen betekizunei erantzuten jarraitzea.
- Harrera programekin jarraitzea ikasitakoa sendotzeko eta betekizun berrietara barneratzea errazteko.
Jarraian, existitzen den sailkapenaren arabera langileei emandako prestakuntza bildu dugu, kategoria profesional horretako pertsona kopuruarekiko prestakuntza orduen arabera.
PRESTAKUNTZA FINECO (h/pertsona) | 2018 | ||
---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postuak | 15,00 | 10,50 | 14,00 |
Postu Teknikoak | 49,75* | 27,00 | 42,17 |
Postu kualifikatuak | 55,22* | 26,63 | 41,76 |
FINECO GUZTIRA | 44,76 | 25,05 | 36,71 |
(*) 2018ko zifren arabera, Lanpostu teknikoetan eta Lapostu kualifikatuetan aurki dezakegun gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldea bi pertsonari dagokie (gizonak) nagusiki, zeinak ziurtagiriak lortzeko bidean dauden.
Finecok prestakuntzaren alde egiten du bikaintasun eta motibazio faktore gisa, Entitateko pertsonen garapenaren funtsezko oinarria izanik. Erronka horretarako, urteko lanorduen zati bat gordetzen du eta hainbat programa burutzen ditu horren inguruan.
Urtero, Prestakuntza Plana diseinatzen du egunez egun betekizun desberdinetan sortzen diren jakintza beharrei erantzuteko, eta horrek Finecoren estrategia barneratzea eta egikaritzea errazten du, langileak etorkizunerako trebatze aldera.
Kutxabank Gestión
Kutxabank Gestionek urteko prestakuntza plan bat egiten du, non prestakuntza behar desberdinak aztertzen dituen, hurrengo gabeziei estaldura emateko:
- Entitatearen gidalerroen, planen eta estrategien ondoriozko beharrak.
- Finantza sistema arautu beharra.
- Arlo zehatzetan espezializatzeak eragindako behar espezifikoak.
- Profil profesionala lanpostura egokitzea betekizunak aldatu izanagatik.
- Garapen profesionalaren eta prestakuntza mugarrien plangintza burutzearen ondoriozko behar partikularrak.
Administrazio Kontseiluari aurkeztuko zaizkio jardunaldi bakoitzeko prestakuntza ekintzak eta hurrengo jardunaldirako prestakuntza plana.
Prestakuntza eta garapenaren ikuspuntutik, hurrengoak izan dira Kutxabank Gestionek 2018an lortutakoak:
- Ondarearen Kudeaketarako Goi Programa egitea. EFA titulua lortzeko prestakuntza ikastaroa, hari dagokion lege betekizunei erantzunez.
- Ofimatik espezializatuenean etengabeko prestakuntza.
- Etengabeko prestakuntza Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentziorako eta Datuen Babeseko Lege Berriaren inguruan.
- Araudien berritasun arloan etengabeko prestakuntza.
- Harrera programekin jarraitzea ikasitakoa sendotzeko eta betekizun berrietara barneratzea errazteko.
Hauek nabarmendu behar dira 2019rako Kutxabank Gestiónen erronka eta helburu nagusi gisa:
- Langileen Ziurtapen Profesional desberdinak eta etengabeko prestakuntza behar duten araudiak betetzea.
- Baliabide ofimatikoetan prestakuntza.
- Lege berrien edo eguneratutako arauen inguruko betekizunei erantzuna ematea.
- MIFID II zuzentarauen betekizunei erantzuten jarraitzea.
- Inbertsio Jasangarrirako eta Arduratsurako prestatzea.
- Zerga araudia.
Jarraian, existitzen den sailkapenaren arabera langileei emandako prestakuntza bildu dugu, kategoria profesional horretako pertsona kopuruarekiko prestakuntza orduen arabera.
PRESTAKUNTZA KUTXABANK GESTIÓN (orduak) | 2016 | 2017 | 2018 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postuak | 16 | 28 | 44 | 45,92 | 12 | 57,92 | 64,5 | 5 | 69,5 |
Bitarteko agintariak | 56 | 38 | 94 | 10 | 15 | 25 | 54 | 28 | 82 |
Postu Teknikoak | 26 | 86 | 112 | 0 | 52 | 52 | 7 | 164 | 171 |
Administrazioko postuak | 26 | 538 | 564 | 268 | 112 | 380 | 39 | 480 | 519 |
KUTXABANK GESTIÓN PRESTAKUNTZA GUZTIRA | 124 | 690 | 814 | 323,92 | 191 | 514,92 | 164,50 | 677 | 841,50 |
Kutxabank Gestionek prestakuntzaren alde egiten du bikaintasun eta motibazio faktore gisa, Enpresako pertsonen garapenaren funtsezko oinarria izanik.
Urtero, Prestakuntza Plana diseinatzen du egunez egun betekizun desberdinetan sortzen diren jakintza beharrei erantzuteko, eta horrek Kutxabank Gestiónen estrategia barneratzea eta egikaritzea errazten du, langileak etorkizunerako trebatze aldera.
Urteko lanaren eta garapenaren ebaluazioak egiteko, ebaluatzailearen eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerak egingo dira, non, batetik, hurrengo urterako hobekuntza ekintzak eta ekintza planak azaldu eta eztabaidatuko diren eta, bestetik, zehaztutako ekintza planaren jarraipena egingo den.
2018an 55 pertsona ebaluatu ziren (zuzendaritzakoak barne), hau da, langile finkoen % 100.
EBALUATUTAKO PERTSONAK KARGUAREN ARABERA KUTXABANK GESTIÓN 2018 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Buruak eta teknikariak | 4 | %100 | 6 | %100 | 10 | %100 |
Administrariak / Saltzaileak | 9 | %100 | 32 | %100 | 41 | %100 |
Askotariko Lanbideak | 0 | - | 0 | - | 0 | - |
GUZTIRA | 13 | %100 | 38 | %100 | 51 | %100 |
Zuzendaritzako langileei dagokienez, hurrengoak ebaluatu dira:
KUTXABANK GESTIÓN 2018 ZUZENDARITZA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira |
---|---|---|---|
EBALUAZIOAREKIN | 3 | 1 | 4 |
EBALUAZIORIK GABE | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 3 | 1 | 4 |
2016, 2017 eta 2018ko jardunaldietan, langileen % 100 ebaluatu zen.
Kutxabank Seguros
Kutxabank Segurosek hainbat prestakuntza jarduera egiten ditu behar desberdinei erantzuteko:
- Aseguruen sektorea arautu beharra.
- Arlo zehatzetan espezializatzeak eragindako behar espezifikoak.
- Garapen profesionalaren ondoriozko behar partikularrak.
Hurrengoak izan dira Kutxabank Vida y Pensionesen 2018ko prestakuntzako ekintza nabarmenenak:
- Lege betekizunei erantzutea. 2018an, arreta berezia jarri zaio IFRS 17 kontabilitateko araudi berrira egokitzeko, IDD banaketako Lege berriari egokitzeko eta Kutxabank Seguros Datuen Babeseko Erregelamendu Orokor berriari egokitzeko beharrezko prestakuntzari, eta baita Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoa Finantzatzea Prebenitzeko arloko 2018 prestakuntzari ere.
- Hainbat ekintza espezifiko egin dira Arlo desberdinetako langileak espezializatzeko, eta Arlo Teknikoaren II Kaudimenean graduondoko ikastaroa nabarmendu beharra dago.
Hauek nabarmendu behar dira 2019rako helburu nagusi gisa:
- TFRS 17 kontabilitate araudi berrira, IDD banaketa legeari eta RGPD/LOPD arau berriari egokitzeko betekizunak betetzea.
- Eremu desberdinetako oinarrizko langileen trebatze teknikoa sendotzen jarraitzea.
Jarraian, existitzen den sailkapenaren arabera langileei emandako prestakuntza bildu dugu, kategoria profesional horretako pertsona kopuruarekiko prestakuntza orduen arabera.
PRESTAKUNTZA KUTXABANK (h/pertsona) | 2017 | 2018 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postuak | 29,5 | - | 29,5 | 46,25 | - | 46,25 |
Buruak eta teknikariak | 17,75 | 15 | 17,20 | 33,18 | 23,5 | 31,25 |
Administrari / Saltzaile Postuak | 4,18 | 4,60 | 4,45 | 22,06 | 20,47 | 21,03 |
Askotariko lanbideak | - | - | - | - | - | - |
KUTXABANK SEGUROS PRESTAKUNTZA GUZTIRA | 6,27 | 4,77 | 5,35 | 23,87 | 20,38 | 21,72 |
Urtero planteatzen dira prestakuntza ekintzak, zeinak Arloko Zuzendari bakoitzak aurretik planteatutako beharren arabera planifikatzen, diseinatzen eta egikaritzen dituzten.
Kutxabank Segurosek urtean behin langileen lana ebaluatzen da, talde bakoitzerako zehaztutako prozeduren arabera, eta hurrengo jardunaldirako hobekuntza ekintzak eta ekintza planak zehazten dira.
2018an 97 pertsona ebaluatu ziren, hau da, langileen % 98,97, hurrengo koadroan ikus daitekeen bezala:
EBALUATUTAKO PERTSONAK KARGUAREN ARABERA KUTXABANK SEGUROS 2018 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Buruak eta teknikariak | 4 | %100 | 1 | %100 | 5 | %100 |
Administrariak / Saltzaileak | 33 | %100 | 59 | %98 | 92 | %99 |
Askotariko Lanbideak | - | - | - | - | - | - |
GUZTIRA | 37 | %100 | 60 | %98 | 97 | %99 |
Zuzendaritzako langileei dagokienez, hurrengoak ebaluatu dira:
KUTXABANK SEGUROS 2018 ZUZENDARITZA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira |
---|---|---|---|
EBALUAZIOAREKIN | 1 | 0 | 1 |
EBALUAZIORIK GABE | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 1 | 0 | 1 |
2016 eta 2017 jardunaldietan, langileen % 95,50 eta % 96,84 ebaluatu zen, hurrenez hurren, aurtengoen pareko portzentajeak.
Harri Taldea
2018an ez da prestakuntza jarduera berezirik egin. Langileen lanaren ebaluaziorik ere ez da egin.
Gesfinor
Gesfinorrek hainbat prestakuntza jarduera egin ditu, kanpoan zein barruan, 218an zehar, bere jardueraren barruan. Kanpoko profesionalek hizkutza trebakuntza ematen dute.
Norbolsa
Urtero, Prestakuntza Plana diseinatzen eta onesten du egunez egun betekizun desberdinetan sortzen diren jakintza beharrei erantzuteko, eta horrek Norbolsaren estrategia barneratzea eta egikaritzea errazten du, langileak etorkizunerako trebatze aldera.
Norbolsak hurrengo prestakuntza ekintzak egiten ditu entitatearen prestakuntza planaren barruan:
Prestakuntza ekintza orokorrak:
Zerbitzuaren beharrak baldintza onenetan eta gaitasun osoz hartzeko langileen prestakuntza hobetzeko eta etengabe hobetzeko helburuarekin.
Prestakuntza ekintza espezifikoak:
Kudeaketa planarekin eta zehaztutako helburuekin bat eginez, eta planteatutako erronketan oinarrituta, departamentu bakoitzak behar dituen prestakuntza ildoak zehazten dira.
Hauek dira 2018ko nabarmenenak:
- Arreta berezia eman zaie CNMVren betekizunei, MiFID II Zuzentarauari dagokionez, Finantza Aholkulari eta Finantza Informatzailearen ziurtagirien bitartez.
- Etengabeko prestakuntza Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentziorako eta Datuen Babeseko Lege Berriaren inguruan.
- Zigor Arriskua.
- Datuak Babesteko Lege Berria (GDPR) eta informazioko segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak.
Urtean behin lanaren ebaluazioa egingo da.
2018an 27 pertsona ebaluatu ziren, hau da, langileen % 65,85.
EBALUATUTAKO PERTSONAK KARGUAREN ARABERA NORBOLSA 2018 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Buruak eta teknikariak | 7 | %70 | 4 | %80 | 11 | %77,3 |
Administrariak / Saltzaileak | 0 | - | 2 | %50 | 2 | %50 |
Askotariko Lanbideak | 6 | %66,7 | 8 | %61,5 | 14 | %63,6 |
GUZTIRA | 13 | %68,4 | 14 | %63,6 | 27 | %65,9 |