Gizarte lana

Laneko segurtasuna eta osasuna

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabankek eta Cajasurrek prebentzioko ordezkariak dituzte, arriskuen eta lan segurtasun eta lan osasun arloetan gaitasun eta eskumenekoak. Kideek aurretik eratutako Enpresako Batzordeek izendatzen dituzte prebentzioko ordezkariak edo, ez daudenean, aukeratutako langileen ordezkariek. Gainera, prebentzioko bi ordezkari edo gehiago aukeratzen duten ordezkatze organoetan, Segurtasuneko eta Osasuneko Batzordea eratuko da, zeina enpresak lan arriskuen prebentzioan jarduteko kontsulta erregularra eta aldizkakoa egiteko organo paritarioa den.

Horrez gain, II Hitxarmen Kolektiboak biltzen duen bezala, Kutxabankek lan osasuneko batzordea du, paritarioa, eta enpresako zein langileen ordezkariek hartzen dute harta parte. Haren bitartez garatzen dira Entitatearen Segurtasuneko eta Osasuneko Batzordeekin lotutako antolaketa, egitura, funtzionamendu eta bestelako neurriak, hori guztia 31/1995 Legean, Lan Arriskuen Prebentziokoa, zehaztutakoarekin bat eginez.

Cajasurren Segurtasuneko eta Osasuneko Interzentroen Batzordea ere badago, paritarioa, enpresako 6 ordezkari eta langileen beste 6 ordezkarirekin. Batzorde honek entitatearen segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako antolaketa, egitura, funtzionamendua eta beste neurri batzuk garatu ditu, hori guztia 31/1995 Legeak dioena, Lan arriskuen Prebentziokoa, eta indarrean dagoen gainerako araudia beteaz.

Kutxabanken, esleitutako 43 ordezkariek langileen % 95,5 osatzen dute; Cajasurren, aldiz, 28 ordezkariek langileen % 100 osatzen dute, eta Andaluziako probintzia guztietan dute ordezkariak, gainera.

Prebentzioko ordezkariak gonbidatuta daude Prebentzioko Zerbitzuko teknikariei laguntzera arriskuen ebaluazioetan,eta haiei egokiak iruditzen zaizkien adierazpenak egin ahal izango dituzte. Bestetik, Segurtsuneko eta Osasuneko Batzordeetan, entitateek egiten dituzten prebentzioko jardueren, gertatu diren lan istripuen, haien ikerketaren eta ondorengo jarraipenaren berri emango da.

Kutxabanken eta Cajasurren gertatuko diren lan istripu edo gaixotasun profesional guztiak agintari eskudunei jakinaraziko zaizkie araudiak zehaztutako prozedurari jarraiki, zeinari ‘Delt@ Lan Istripuak Elektronikoki Aitortzeko Sistema’ deritzon.

2018an zehar ez da jakinarazi Kutxabankeko eta Cajasurreko langileei eragin dien gaixotasun profesionalik.

Lorpen gisa, aipatu beharra dago 2018 bikain bukatu dela, Kutxabanken eta Cajasurren inplementatutako Lan Arriskuen Prebentzioaren Kudeaketa Sistemaren Ikuskaritzen emaitza ona izan baita.

Jarraian bi entitateen ezbehar tasaren indize estatistikoak:

KUTXABANK:

  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2016. urtea 8,22 0,09 0,01 0,15 11,35
2017. urtea 12,94 0,13 0,02 0,20 9,74
2018. urtea 11,59 0,14 0,02 0,21 11,68

1Langileen kopurua langile aktiboak zenbatuta.
3Langileen kopurua langile aktiboak zenbatuta.

  • Maiztasun indizea: (Istripuen kopurua /lan egindako orduak)*106
  • Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldien kopurua /lan egindako orduak)*103
  • Intzidentzia indizea: (Istripuen kopurua /langileen batez besteko kopurua)1
  • Gabezia indizea: Galdutako jardunaldien kopurua / batez besteko langileen orduak
  • Batez besteko iraupen indizea: Galdutako jardunaldien kopurua / Istripuen kopurua

Jarraian, 2018ko informazio guztia bildu dugu, eskualdeetan banatuta:

2018 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak)
BIZKAIA 13,25 0,22 0,02 0,34 16,45
GIPUZKOA 8,70 0,11 0,01 0,17 12,62
ARABA 7,54 0,06 0,01 0,10 8,25
EAE KANPO 13,21 0,06 0,02 0,10 4,71
GUZTIRA 11,59 0,14 0,02 0,21 11,68

Intzidentziari lotuta, hurrengo datuak ditugu:

2018 Gizonezkoak Emakumezkoak GUZTIRA
Istripuak BAJARIK GABE 16 28 44
Istripuak BAJAREKIN 7 18 25
GUZTIRA 23 46 69

Motekin lotuta, bajako istripuak hurrengo motakoak izan dira:

ISTRIPUAK BAJAREKIN: MOTAK

ISTRIPUAK BAJAREKIN: MOTAK

  • Centro trabajo habitual: %40
  • In Itinere: %60
  • Desplazamiento en jornada: %0

CAJASUR

URTEA MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2016 4,28 0,10 7,19 10,39 23
2017 3,51 0,09 5,89 7,02 26,93
2018 2,46 0,04 4,43 4,92 23,21

3Langileen kopurua langile aktiboak zenbatuta.

  • Maiztasun indizea: (Istripuen kopurua /lan egindako orduak)*106
  • Larritasun indizea: (Jardunaldien kopurua /lan egindako orduak)*103
  • Intzidentzia indizea: (Istripuen kopurua /langileen batez besteko kopurua)*1000
  • Maiztasunaren indize absolutua: istripuen totala *1.000.000/lan egindako orduak aukeratutako aldian * langileen batez bestekoa
  • Batez bestekoiraupen indizea: galdutako lanegunen kopurua / istripuen kopurua
PROBINTZIA LANGILEAK PROZ/S BAXUA PROZ/C BAXUA INTZIDENTZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPENA
ALMERIA 33,27 0 1 0 59
CADIZ 71,45 1 - 0 -
KORDOBA 1030,18 9 7 3,88 28,57
GRANADA 78,55 0 - 0 -
HUELVA 34,09 0 - 0 -
JAEN 192,73 2 1 0 14
MALAGA 193,00 2 - 0 -
SEVILLA 172,36 0 5 23,21 10,40
TOTAL 1.805,63 14 14 4,43 23,21

Intzidentziari lotuta, hurrengo datuak ditugu:

2018ko Lan Istripuak guztira Gizonezkoak Emakumezkoak GUZTIRA
Bajarekin 4 10 14
Baja gabe 3 11 14
Intzidenteak 0 0 0
GUZTIRA 7 21 28

Motekin lotuta, bajako istripuak hurrengo motakoak izan dira:

ISTRIPUAK BAJAREKIN: MOTAK

ISTRIPUAK BAJAREKIN: MOTAK

  • In Itinere: 40,01
  • Ohiko lantokia: 26,67
  • Lanaldian egindako lekualdaketa: 26,67
  • Beste leku edo lantoki batean: 6,65

Fineco Taldea

Fineco Taldeak prebentzioko ordezkariak dituzte, arriskuen eta lan segurtasun eta lan osasun arloetan gaitasun eta eskumenekoak. Kideek aurretik eratutako Enpresako Batzordeek izendatzen dituzte prebentzioko ordezkariak edo, ez daudenean, aukeratutako langileen ordezkariek. Prebentziko 2 ordezkariak langileen % 100 dira.

Prebentzioko ordezkariak gonbidatuta daude erakundeak aukeratutako Prebentzioko Kanpoko Zerbitzuko teknikariei laguntzera arriskuen ebaluazioetan, eta haiei egokiak iruditzen zaizkien adierazpenak egin ahal izango dituzte. Bestetik, Segurtasuneko eta Osasuneko Batzordeetan, entitateek egiten dituzten prebentzioko jardueren, gertatu diren lan istripuen, haien ikerketaren eta ondorengo jarraipenaren berri emango da.

Prebentzioko Zerbitzuak indarrean dagoen araudian zehaztutako prozedura egoki guztiak egiten ditu hurrengorako:

  • Fineco Taldea osatzen duten sozietate guztietako zerbitzuaren langileei aldizkako osasun azterketa bermatzeko, haien lanari dagozkion arriskuen araberakoa, Lan Arriskuen Prebentzioko 22. artikuluko baldintzen arabera.
  • Prebentzioko ordezkarien bitartez, haien langileei jakinaraztea zein izango diren Osasun Zaintza arloan egingo diren ekintzak, Lan Arriskuen Prebentzioko Legearen 39. Artikuluaren 2.d atala beteaz.

Ez da arazorik detektatu egindako osasun azterketetan, eta ez zaio gaixotasun profesionalen berri eman Osalani. Horrez gain, ez da inolako istripurik egon Fineco Taldeko langileen artean.

Ondorioz, 2018an zehar IMQ Prevención kanpoko adituak egindako Ikuskaritza Arautuetan emaitza onak lortu dira.

Kutxabank Gestión

Kutxabank Gestión, S.G.I.I.C. , S.A.U.. enpresak prebentzioko ordezkariak dituzte, arriskuen eta lan segurtasun eta lan osasun arloetan gaitasun eta eskumenekoak. Prebentzioko ordezkari horiek Sindikatu Hauteskundeen bitartez aukeratzen dira, lurralde bakoitzeko bana (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba).

Prebentzioko ordezkariak gonbidatuta daude Prebentzioko Zerbitzuko teknikariei laguntzera arriskuen ebaluazioetan,eta haiei egokiak iruditzen zaizkien adierazpenak egin ahal izango dituzte. Beraz, uneoro ezagutzen dute Egoitza bakoitzak burutzen dituen jarduerak, eta gertatutako istripuak, egindako ikerketak eta ondorengo jarraipena.

2018an zehar ez da jakinarazi Kutxabank Gestión, S.G.I.I.C. , S.A.U. enpresako langileei eragin dien gaixotasunik.

Jarraian ezbehar tasaren indize estatistikoak:

  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2016. urtea 0 0 0 0 0
2017. urtea 0 0 0 0 0
2018. urtea 10,64 0 0,01853 0 0

2Langileen kopurua langile aktiboak zenbatuta.
3Langileen kopurua langile aktiboak zenbatuta.

  • Maiztasun indizea: (Istripuen kopurua /lan egindako orduak)*106
  • Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldien kopurua /lan egindako orduak)*103
  • Intzidentzia indizea: (Istripuen kopurua /langileen batez besteko kopurua)2
  • Gabezia indizea: Galdutako jardunaldien kopurua / batez besteko langileen orduak
  • Batez besteko iraupen indizea: Galdutako jardunaldien kopurua / Istripuen kopurua

Jarraian, 2018ko informazio guztia bildu dugu, lurraldeetan banatuta:

2018 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak)
BIZKAIA 0 0 0 0 0
GIPUZKOA 0 0 0 0 0
ARABA 56,88 0 0,09908 0 0
GUZTIRA 10,64 0 0,01853 0 0

Intzidentziari lotuta, hurrengo datuak ditugu:

2018 Gizonezkoak Emakumezkoak GUZTIRA
Istripuak BAJARIK GABE 0 1 1
Istripuak BAJAREKIN 0 0 0
GUZTIRA 0 1 1

Kutxabank Seguros

Kutxabank Segurosek kanpoko Prebentzioko Zerbitzu bat du prebentzio modalitate gisa, lantoki guztietatik kanpokoa eta beharrezko espezialitate guztiak hartzen ditu.

Gainera, prebentzioko koordinatzaile eta bitartekari bat du lantoki bakoitzean Kanpoko Prebentzio Zerbitzuarekin hitz egiteko. Ez dago Prebentzioko Ordezkaririk.

2018an zehar ez da jakinarazi Kutxabank Seguroseko langileei eragin dien gaixotasun profesionalik.

Jarraian bi entitateen ezbehar tasaren indize estatistikoak:

  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2016. urtea 0 0 0 0 0
2017. urtea 0 0 0 0 0
2018. urtea 0,001 0 0,02 0 0

3Langileen kopurua langile aktiboak zenbatuta.

  • Maiztasun indizea: (Istripuen kopurua /lan egindako orduak)*106
  • Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldien kopurua /lan egindako orduak)*103
  • Intzidentzia indizea: (Istripuen kopurua /langileen batez besteko kopurua)3
  • Gabezia indizea: Galdutako jardunaldien kopurua / batez besteko langileen orduak
  • Batez besteko iraupen indizea: Galdutako jardunaldien kopurua / Istripuen kopurua

Intzidentziari lotuta, hurrengo datuak ditugu:

2018 Gizonezkoak Emakumezkoak GUZTIRA
Istripuak BAJARIK GABE 2 0 2
Istripuak BAJAREKIN 0 0 0
GUZTIRA 2 0 2

Isrtipu moten inguruan, aurreko taulan bildutako bajarik gabeko bi istripuak In itinere izan ziren.

Harri Taldea

Sozietateek kanpoko prebentzio zerbitzu bat dute, zeinak lan arriskuen prebentzioko araudian zehaztutako obligazioak betetzen diren ala ez egiaztatuko duten.

Gainera, kanpoko osasun zaintza sistema bat ere badute, urtero azterketa medikua egiten diena hala nahi duten langileei.

2018an zehar ez da adierazi gaixotasun profesionalik ezta laneko istripurik ere.

Gesfinor

Gesfinorrek aukeratutako prebentzio mota Kanpoko Prebentzio Zerbitzua da. Gainera, arriskuen prebentzio arloan eta laneko segurtasun eta osasun arloan ordezkari bat dute, izan ere, enpresako langileen ordezkari sindikala ere badena.

Prebentzioko ordezkariak langileen % 3,57 dira.

2018an zehar ez da jakinarazi erakundeko langileei eragin dien gaixotasun profesionalik edo lan istripurik.

Norbolsa

Norbolsak kanpoko prebentzioko zerbitzua du prebentzio jarduerak garatzeko.

2018an zehar ez da jakinarazi erakundeko langileei eragin dien gaixotasun profesionalik edo lan istripurik.