Gizarte lana

Uztarketa neurriak eta gizarte etekinak

Kutxabank eta Cajasur

2018an, Kutxabanken II Hitzarmen Kolektiboaren indarraldia bukatu da, zeina 2017ko martxoan sinatu zuen negoziazioko mahaiaren ordezkarien % 58,34k.

  2016 2017 2018
Pertsonen % Hitzarmenaren barruan %99,6 %99,56 %99,55

Kutxabanken langileen onura sozialak Hitzarmen honetan zehaztutako baldintzei dago lotuta. Esparruak ez ditu bereizten haien aplikazioa jardunaldi mota baten arabera, beraz, ez dira aldeak bereizten lanaldi osoko eta lanaldi murriztuaren arteko pertsonen artean.

Kutxabanken hitzarmenak zehazten du zein kasutan Kutxa bakoitzetik etorritako langileek jarraituko dituzten eta zein kasutan ez dituzten jarraituko edukitzen Jatorrizko entitatean zehaztutako onura sozialak.

Irizpide berarekin, sozietate berrian barneratu eta hura agortu arte bizirik zeuden eragiketekiko Jatorrizko kutxan zehaztutako finantzazio baldintzak jarraituko dira aplikatzen.

Kontratu finkoko langileentzat onura sozial garrantzitsuenak eta ohikoenak hurrengoak dira, besteak beste:

  • Laguntzak 23 urtera arteko seme eta alabengatik.
  • Laguntzak ezintasunen bat duten seme eta alabengatik.
  • Laguntzak langileen ikasketentzako.
  • Bizi Asegurua.
  • Maileguak baldintza bereziekin.

Iraupen zehatz batekin kontratatutako edozein pertsonari aldi baterako langileei errekonozitzen zaizkien eskubide berberak emango zaizkio, langile finko direnentzat bereziki direnak izan ezik, gizarte aurreikuspen osagarria eta langileei emandako maileguak eta parekoak.

Horrez gain, 2017an, tratamendua prestakuntzako praktika kontratuak dituzten langileei luzatzea adostu zen.

Bestetik, hurrengo araudia aipatu beharra dago behin betiko mugikortasun geografikoko kasuetan, erreferentzia gisa, 120 km-ko distantziatik gora etxebizitza eramatea beharrezkoa duten kasuetan, alegia: kaltetutako pertsonak eskubidea izango du gauzatuko den eguna baino 30 egun lehenago jakinarazia izateko, eta 5 eguneko ordaindutako baimena izango du, ordeztu ahal izango dena eta ezingo dena metatu Entitate bakoitzean egon daitezkeen besteekin.

Bestetik, Cajasurrek aurrezki kutxen eta finantza entitateentzat 2016/06/30ean formalizatutako Hitzarmen Kolektiboari jarraitzen dio zeina Lan Harremanetarako Aurrezki Kutxen Elkarteen enpresa erakundeak (ACARL) eta sindikatuek, banku sozialaren % 85,13 ordezkatuz hitzartu zuten, eta zeinak 2018/12/31an iraungiko duen.

  2016 2017 2018
Pertsonen % Hitzarmenaren barruan %99,78 %99,72 %99,77

Cajasurren langileen onura sozialak Hitzarmen honetan eta sindikatuen ordezkaritzarekin sinatutako beste akordio batzuetan zehaztutako baldintzei dago lotuta. Esparruak ez ditu bereizten haien aplikazioa langilearen jardunaldi mota baten arabera, beraz, ez dira aldeak bereizten lanaldi osoko eta lanaldi murriztuaren arteko pertsonen artean.

Kontratu finkoko langileentzat onura sozial garrantzitsuenak eta ohikoenak hurrengoak dira, besteak beste:

  • Laguntzak 25 urtera arteko seme eta alabengatik.
  • Laguntzak ezintasunen bat duten seme eta alabengatik.
  • Laguntzak langileen ikasketentzako.
  • Bizi Asegurua.
  • Maileguak baldintza bereziekin.
  • Osasun arretako asegurua.

Bi entitateen barne eremuan, sindikatuen ordezkaritzak adostu ez den mugikortasuneko edozein neurriren aurreko analisia eta ondorengo jarraipena eta gainbegiratzea egin ahal izateko mekanismoak ezarri dira, eta baita Hedapen zona batzuetan mugikortasun kasu bereziak aztertzeko ere.

Fineco Taldea

Fineco Taldeko langileen onura sozialak Bulegoen Hitzarmen Kolektiboan zehaztutako baldintzei dago lotuta. Langileen % 100 sartzen da Hitzarmen Kolektibo horretan. Are zehatzago, langileei hitzarmen kolektibo desberdina aplikatuko zaie aien bulegoen kokapenean oinarrituta:

  • BIZKAIKO HITZARMEN KOLEKTIBOA (Aplikatuko den azkena: 2009-2012. iraungia)
  • GIPUZKOAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA (Aplikatuko den azkena: 2006-2009. iraungia)
  • MADRILGO HITZARMEN KOLEKTIBOA (Aplikatuko den azkena: 2013-2018. Iraungia eta aktibo)
  • NAFARROAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA (Aplikatuko den azkena: 2015-2018. Iraungia eta aktibo)

Esparruak ez ditu bereizten haien aplikazioa jardunaldi mota baten arabera, beraz, ez dira aldeak bereizten lanaldi osoko eta lanaldi murriztuaren arteko pertsonen artean.

Kontratu finkoko langileentzat onura sozial garrantzitsuenak eta ohikoenak hurrengoak dira, besteak beste:

  • Aseguru medikua.
  • Enpresako telefono mugikorra.
  • Prestakuntza eta Masterrak.
  • Kutxabank produktuak baldintza bereziekin.

Egun ez dira iraupen mugatuko kontratuak egiten, baina hala balitz, langile finkoen eskubide berberak errekonozitzen zaizkie, euren ezaugarriengatik langile finkoentzat bakarrik direnetan izan ezik.

Onura sozial horiek ez zaizkie oraindik hedatu praktiketako prestakuntza kontratuak dituzten langileei.

Kutxabank Gestión

2018an, Kutxabank Gestión, S.G.I.I.C., S.A.U. Lan kontratuaren indarraldia bukatu da, zeina 2017an hitzartu zuen negoziazio mahaiko %100k. Hartan, erakundeko langileei dagozkien lan baldintzak eta erreferentzia eremua eta araudia zehazten ziren. Lan akordioan bildu ez den guztiarentzat, Bizkaiko Bulegoen Hitzarmenean bildutakoa erabiliko da.

  2016 2017 2018
Pertsonen % Akordioaren barruan %94,64 %94,64 %94,64

Kutxabank Gestión, S.G.I.I.C., S.A.U. enpresako langileen onura sozialak Lan akordio edo Hitzarmen honetan zehaztutako baldintzei dago lotuta. Esparruak ez ditu bereizten haien aplikazioa jardunaldi mota baten arabera, beraz, ez dira aldeak bereizten lanaldi osoko eta lanaldi murriztuaren arteko pertsonen artean.

Kontratu finkoko langileentzat onura sozial garrantzitsuenak eta ohikoenak hurrengoak dira, besteak beste:

  • Iguala mediku kolektiboa.
  • ABEgatik edo amatasunagatik Gizarte Segurantzako prestazioen osagarria.
  • Maileguak baldintza bereziekin.
  • Nahi denean hartu ahal izango diren egun libreak eta beste egun bat Langileen Estatutuko 37. artikuluko kasuentzat.

Iraupen zehatz batekin kontratatutako edozein pertsonari aldi baterako langileei errekonozitzen zaizkien eskubide berberak emango zaizkio, langile finko direnentzat bereziki direnak izan ezik, iguala medikua, esaterako.

Kutxabank Seguros

Estatu mailako Aseguru etxeentzako Hitzarmen Kolektibo Orokorra lau urterako sinatu zen (2016-2019). Kutxabank Segurosen Akordio Sozioekonomikoa ere, zeinak Estatu mailako Hitzarmena hobetzen duen, aldi bererako sinatu zen.

Hurrengo koadroan hitzarmena jarraitzen duten langileen portzentajea bildu dugu:

  2016 2017 2018
Pertsonen % Hitzarmenaren barruan %98,88 %98,94 %98,98

Kutxabank Segurosen langileen onura sozialak Hitzarmen honetan eta Akordio sozioekonomikoan zehaztutako baldintzei dago lotuta. Esparruak ez ditu bereizten haien aplikazioa jardunaldi mota baten arabera, beraz, ez dira aldeak bereizten lanaldi osoko eta lanaldi murriztuaren arteko pertsonen artean.

Kontratu finkoko langileentzat onura sozial garrantzitsuenak eta ohikoenak hurrengoak dira, besteak beste:

  • Bizi Asegurua
  • Zehaztutako ekarpenen asegurua

Iraupen zehatz batekin kontratatutako edozein pertsonari aldi baterako langileei errekonozitzen zaizkien eskubide berberak emango zaizkio, langile finko direnentzat bereziki direnak izan ezik.

Harri Taldea

Donostiako CPCEko langileek Gipuzkoako bulegoen hitzarmen kolektiboari jarraitzen diote, Esteponako CPCEkoek Malagako Eraikuntzako hitzarmenari, eta Golf VRek estatuko kirolgedi eta gimnasioenari.

  2016 2017 2018
Pertsonen % Hitzarmenaren barruan %100 %100 %100

Hitzarmen horietan ez dira biltzen onura sozialak.

Gesfinor

Gesfinorren langileen onura sozialak Bizkaiko Bulegoen Pronintziako Hitzarmen Kolektiboan zehaztutako baldintzei dago lotuta. Iraupen zehatz batekin kontratatutako edozein pertsonari, praktiketako kontratuarekin prestakuntza kontratua dutenak barne, aldi baterako langileei errekonozitzen zaizkien eskubide berberak emango zaizkio, langile finko direnentzat bereziki direnak izan ezik.

Norbolsa

2018an, Norbolsaren Hitzarmen Kolektiboa indarrean dago, zeina 2017ko martxoan sinatu zuen negoziazioko mahaiaren ordezkarien % 100k.

  2016 2017 2018
Pertsonen % Hitzarmenaren barruan %97,56 %97,56 %97,56

Norbolsaren langileen onura sozialak Hitzarmen honetan zehaztutako baldintzei dago lotuta. Esparruak ez ditu bereizten haien aplikazioa jardunaldi mota baten arabera, beraz, ez dira aldeak bereizten lanaldi osoko eta lanaldi murriztuaren arteko pertsonen artean.

Kontratu finkoko langileentzat onura sozial garrantzitsuenak eta ohikoenak hurrengoak dira, besteak beste:

  • Laguntzak ezintasunen bat duten seme eta alabengatik.
  • Bizi Asegurua.