Ingurumen jarduera
Materialen kontsumoa
Eguneroko jardueretan gehien erabiltzen diren materialak honakoak dira:
KUTXABANKEN ETA CAJASURREN PAPER KONTSUMOA | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Paper zuriaren kontsumoa (jarraitua eta laua) (kg) | 240.373 | 156.020 | 118.891 |
FSC+PEFC paperaren kontsumoa (A3, A4 eta gutun-azalak) (kg) | 368.504 | 361.065 | 364.048 |
Paperaren kontsumoa guztira (kg) | 608.877 | 517.085 | 482.939 |
Pertsona kopurua | 5.653 | 5.516 | 5.522 |
FSC+PEFC paperaren kontsumoaren % / guztira | 60,52 | 69,83 | 75,38 |
Paperaren kontsumoa guztira (kg) pertsona bakoitzeko | 108 | 93,74 | 87,46 |
Gaur egun, ez da paper birziklatua erabiltzen, baina DINA4, DINA3 eta gutun-azaletako paper guztia baso jasangarrietatik etorritakoa da; kontsumo honek ingurumen-inpaktu txikiagoa eragiten du.
Nabarmendu behar da, 2019 urtean 3 urterako plan bat abiarazi dela, paperezko gutuneria murrizteko eta norbere borondatez, gutuneria arruntaren ordez gutuneria elektronikoa erabiltzen hasteko helburuz. Era honetan, gure material-kontsumo nagusietako baten murrizketa sustatu nahi da eta ondorioz, ekonomia zirkularra bultzatu. Neurri honen eragina gehiago ikusiko da 2020an eta datozen urteetan zehar. Hala ere, 2019an, Kutxabank eta Cajasurrek guztira 19.772.726 gutun bidali zituzten kanpora, aurreko ekitaldian baino 70.152 gutxiago.
Ekonomia zirkularraren kontzeptua garapen jasangarria sustatzeko Europa 2020 estrategia osatzen duten zazpi ekimen adierazgarrietako bat da. Jasangarritasunarekin lotzen den kontzeptu ekonomiko bat da eta honako helburu hau du: produktu, material eta baliabideen (ura, energia) balioak ekonomian ahal bezain beste irautea eta hondakinen sorrera gutxiengora murriztea. Ekonomia berri bat ezartzean datza, ekonomia zirkularra –ez lineala– eta printzipioan oinarritzen dena: produktuen, zerbitzuen, hondakinen, materialen, uraren eta energiaren «bizi-zikloa ixtea».
KUTXABANK ETA CAJASURREKO TONER KONTSUMOA | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Toner-kontsumoa (kg) * | 7.241 | 6.187 | 6.470 |
Pertsona kopurua | 5.653 | 5.516 | 5.522 |
Toner-kontsumoa pertsonako | 1,28 | 1,12 | 1,17 |
*1kg-ko batezbesteko toner pisua zenbatesten da. Iturria: Ingurumen Adierazleen Bankua. IHOBE
Gaur egun, erabilitako toner birziklatuaren kopurua %50 da Kutxabanken kasuan eta %12,67 Cajasurren kasuan. Ehuneko hau areagotzen joango da ekipoek inolako arazo teknikorik eragin gabe erabiltzeko aukera ematen diguten heinean. Bitartean, kasu batzuetan ekipo horien jatorrizko markako tonerrak erabiltzen jarraitu beharko dugu.