Ingurumen jarduera
Uraren kontsumoak
Kutxabank Taldeko uraren kontsumo garrantzitsuenak Kutxabank eta Cajasurreko eraikin nagusiei eta langile kopuru handiak dituzten eraikinei dagozkienak dira. Horietan guztietan sareko ura dago, beraz, ez da uste ur-iturriei erasan garrantzitsurik egiten zaienik.
Kontsumitutako ura ez da berrerabiltzen edo birziklatzen.
Jarraian, eraikin nagusi garrantzitsuenetako ur-kontsumoak adierazten dira, Norbolsa eta Kutxabank Gestión izan ezik; hauen ur-kontsumoak instalazioen alokairuarekin batera fakturatzen dira eta ez daukagu informazio hori.
URAREN KONTSUMOA (m3) | 2018 | 2019 |
---|---|---|
Eraikin nagusiak | 10.809 | 9.540* |
Kutxabanken bulegoak | 20.264 | 22.800 |
Cajasurren eraikin nagusia | 2.075 | 2.329 |
Cajasur bulegoak | - | 8.122 |
Kutxabank Seguros** | 426 | 439 |
Fineco Taldea*** | 298 | 332 |
GUZTIRA | 33.872 | 43.562 |
*2018ko ekitaldiari dagokion informazioa berriz idatzi da, Kutxabanken Eraikin nagusiei eta bulegoei buruzko datuak zuzentzeko.
**Datu hauek Gasteiz eta Donostiako bulegoetan egindako ur-kontsumoetan oinarrituz kalkulatu dira.
***Gasteiz eta Iruñako kasuetan, ez da bileretako botilen erabilera barne hartzen, ez baitago kontsumoei buruzko informaziorik, gainontzeko bulegoetako batezbesteko kontsumoa oinarri hartuta kalkulatu da.
Ur-kontsumoaren igoeraren arrazoietako bat 2019 urtean Cajasurreko bulegoen kontsumoa txertatu izana da.