Ingurumen jarduera
Hondakinen sorrera
Jarraian, Kutxabank eta Cajasurren jardueratik eratorritako hondakin nagusiak adierazten dira, arriskuaren eta emandako helmugaren arabera banakatuak:
HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK BIRZIKLATZERA BIDERATUAK KUTXABANK ETA CAJASUR (Kg) | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Papera / kartoia bereizita | 485.189 | 486.376* | 508.369 |
Inprimaketa tonerrak eta kartutxoak | 1.299 | 1.619 | 1.574 |
Egurra | - | 3.453 | 8.210 |
Altzariak | 10.461 | 24.342 | 23.805 |
Plastikoak eta plastikozko ontziak | 3.652 | 10.712 | 7.671 |
Txatarra eta beste metal batzuk (Banagailuak eta kutxazainak barne) | 141.914 | 74.494 | 374.894 |
Ekipo informatikoak | 32.114 | 84.650 | 95.826 |
*Iaz emandako 2018ko datua ez zen osoa, suntsitzeko zain zeuden ziurtagiri batzuk batzea falta zen garbitu ahal izateko.
Orokorrean, Kutxabank eta Cajasurreko hornitzaile guztiek areagotu dituzte bildutako hondakinen kopuruak, 2018 urtearekin alderatuta. Honako hauek direla eta:
- Kutxabanken 2018ko egutegiak suntsitzea.
- Kutxa eta Vital garbitzea, antzinako espedienteen areagotzeagatik.
Txatarra hondakinak 2018an baino gehiago dira, batez ere Kutxabank eta Cajasurrentzako kutxazainen Renove plana 2019-ren ondorioz; izan ere, 2019an zehar kutxazain berriak ezarri dira eta lehengoak birziklatu egin dira.
Hala ere, esan beharra dago sortutako hondakin ez arriskutsuen %100 baimendutako kudeatzaileek baztertzen dutela, probetxua atera eta birziklatzeko.
KUTXABANK ETA CAJASURREKO (KG) HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK, ZABORTEGIRA EDO SUNTSITZERA BIDERATUAK | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Aire-iragazkiak eta beira-zuntza | 743 | 1.442 | 957 |
Eraikuntza eta eraispen hondakinak | 132.230 | 18.981 | 68.643 |
Eraikuntza eta eraispen hondakinak 2018 urtekoak baino gehiago dira, batez ere, Cajasurreko bulegoak berritzeko 2019ko Plana dela eta.
KUTXABANK ETA CAJASURREKO (KG) HONDAKIN ARRISKUTSUAK, BIRZIKLATZERA BIDERATUAK) | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Fluoreszenteak | 764 | 1.617 | 1.276 |
Erabilitako olioak (Hidrokarburoak) | - | 9 | 5 |
Pilak eta bateriak (beruna, merkurioa eta Ni-Cd) | 1.596 | 284 | 18 |
Ontzi kutsatuak | 2 | 631 | 0 |
Olioa urarekin eta disolbatzailearekin | 486 | 60 | 0 |
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak | 552 | 1.660 | 101 |
Aerosolak | - | 2 | 2 |
KUTXABANK ETA CAJASURREKO (KG) HONDAKIN ARRISKUTSUAK, ZABORTEGIRA BIDERATUAK | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Berniz eta margo zaharkituakk | - | 6 | 2 |
KUTXABANK ETA CAJASURREKO (KG) HONDAKIN ARRISKUTSUAK, ERRAUSKAILURA BIDERATUAK | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
Xurgatzaile kutsatuak | - | 2 | 0 |
Konposatu organohalogenatuak / gas hozgarriak | 327 | 36 | 498 |
Hondakin ez arriskutsuen era berean, sortutako hondakin arriskutsuen gehiengoa ere, baldin eta horretarako aukera teknologikoa badago, birziklatzera bideratzen da. Horrela, arestian aipatutako ekonomia zirkularraren kontzeptuari laguntzen zaio, izan ere, jada erabileratik kanpo dauden eta gure jardueran erabili ezin diren baliabideen ustiapena errazten da.
2019ko ekitaldian, Ibaeta eraikineko azken hozte-dorrea (ziklo irekikoa) kentzea nabarmentzen da, zeinak modu esanguratsuan eragin duen eremuko ingurumen-segurtasuna hobetzeko garaian.
Kutxabank Taldeak bere lerro estrategikoari eusten dio, hau da, baliabideak optimizatu eta hondakinak kudeatzeari, barne-kontsumotik eratorriak edota instalazioen, esparruen eta prozesuen etengabeko hobekuntzan egindako jarduketa ezberdinetatik eratorriak.
Kutxabank eta Cajasurreko hondakin guztiak kentzeko metodoa hondakinen kudeaketa kontrolatzeko eta jarraitzeko dokumentuetan jasotako informazioaren bitartez egiaztatzen da, baita baimendutako hainbat hornitzailek eta kudeatzailek emandako suntsipen ziurtagirien bitartez ere.