Ingurumen jarduera

Energia kontsumoak

Honakoak dira egindako energia kontsumo nagusiak:

KONTSUMO ELEKTRIKOAK KUTXABANK TALDEA* 2017 2018 2019
KB+CS KB+CS Gainontzekoa* Guztira KB+CS Gainontzekoa* Guztira
Energia elektrikoaren kontsumoa (GJ) 146.399 146.714 2.656,50 149.370,50 137.323 2.591,14 139.914,14

*”Gainontzekoa” zutabeak erakunde hauen kontsumoa barne hartzen du: Fineco Taldea, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros eta Norbolsa. KB Seguros-en kontsumoak kalkulatzeko, dagozkien fakturen kontsumoaren urteko batezbestekoak hartu dira oinarritzat. KB Gestión-en energia kontsumoa urriaren 18tik irailaren 19ra artekoa da. Halaber, KB eta CSek emandako datuek urria, azaroa eta abenduko kontsumoaren gutxi gorabeherako kalkulua barne hartzen dute, aurreko ekitaldian kontsumitu zenarekin lotuta.

ENERGIA KONTSUMOAK KUTXABANK TALDEA* 2017** 2018 2019
Gas naturalaren kontsumoa (GJ) 1.260 1.591 1.442
Gasolioaren kontsumoa (GJ) 793,35 561,15 774
Argindarraren kontsumoa (GJ) 146.399 149.370,5 139.914,14
Energia osoaren kontsumoa (GJ) 148.452 151.523 142.130
Pertsona kopurua 5.653 5.776 5.787
Energiaren intentsitatea (GJ/pertsona)1 26,26 26,23 24,56

1Energiaren intentsitatea energia kontsumo guztiak batuz kalkulatzen da, Kutxabank, Cajasur, Fineco, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros eta Norbolsako langile guztien aurrean.

* Kutxabank, Cajasur, Fineco Taldea, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros eta Norbolsako kontsumoaren eta langileen datuak barne hartzen dira. Gas naturalaren datuak Kutxabanken eraikinen kontsumoak barne hartzen ditu: Garibai-Donostia, Independentzia-Gasteiz eta Foruak 8-Gasteiz. Gasolioaren datuak Ibaeta-Donostiako Kutxabanken eraikineko berogailuaren kontsumoa soilik barne hartzen du. Ez da Miramon-Donostiako eraikina barne hartzen, gaur egun azpi-alokatuta baitago.

Bihurketa-unitatea 1GJ=277,8 kwh. Gas naturalaren m3 bihurketa-unitatea kwh-ra: 11,997 kwh/m3. Gasolioaren bihurketa-unitatea: Gasolioaren PCI: 43 GJ/t (Espainia, BEG Inbentarioen Txostena 1990-2014 (2016ko edizioa) 7. Eranskina eta Gasolioaren dentsitatea C galdarak: 0,9 kg/l.

** Kutxabank eta Cajasurren informazioa soilik biltzen du.

2019ko ekitaldian zehar, Bilboko Kale Nagusia 30 helbideko eraikin nagusiak energiaren kontsumoa murrizten jarraitu du, aurreko bi urteetako kontsumoaren aurrean, honako gaiei ekinez:

  • Funtzionamendu ordutegiak erregulatu eta doitzea.
  • Kontsignako tenperaturak erregulatzea.
  • Instalazioak hobetzeko jarduketak, energiaren balantzean eragin handiarekin.

Kutxabank eta Cajasurreko lantoki guztiek argiteria pizteko eta itzaltzeko sistemak dituzte, kontsumoaren efizientzia hobetzeko eta argiaren kutsadurari dagokion inpaktu handiagoa saihesteko helburuarekin.

Aipatu beharra dago Iberdrolarekin sinatutako hitzarmena, aktibo berriztagarrietan oinarritutako energia salerosteko. Era horretan, Kutxabank izan da etorkizun hurbil batean bere instalazio eta sukurtsal guztietan %100 energia garbia kontsumitzeko konpromisoa hartu duen lehenengo bankua. Horrela, urtean 15.480 CO2 tonako kontsumoa saihestea lortuko du eta ekonomia deskarbonizatzeko estrategiari lagunduko dio.

Trantsizio hori osatu arte, 2019an kontsumitutako energiak hainbat jatorri izan ditu, zeina aintzat hartutako garaian zehar sortutako balantze elektrikoaren araberakoa den eta jarraian islatzen den; %61,73 baino gehiago berriztagarriak ez diren iturrietatik eratorriak dira:

KUTXABANK ETA CAJASURREKO ARGINDARRAREN JATORRIA 2017 2018 2019
Energia nuklearraren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 21.976,15 23.295,37 23.168,48
Ikatzaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 26.110,28 1.789,68 427,48
Energia eolikoaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 19.582,76 37.686,53 34.501,01
Gas naturalaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 11.423,31 58.837,24 61.176,3
Energia hidraulikoaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 9.465,01 24.652,37 16.979,19
Beste energia-iturri batzuen zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 20.235,49 451,44 1.070,54

* Datu hauek dokumentu honetako Energiaren kontsumoen taularen araberako argindarraren kontsumotik abiatuta kalkulatu dira eta ekoizpen garbiko % Iberdrolaren 2017, 2018 eta 2019ko emaitzen txostenen araberako energia-iturriena da.

GAINONTZEKO KUTXABANK TALDEKO ARGINDARRAREN JATORRIA** 2018 2019
Energia nuklearraren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 421,8 437,16
Ikatzaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 32,41 8,07
Energia eolikoaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 682,38 651
Gas naturalaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 1.065,35 1.154,33
Energia hidraulikoaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 446,37 320,38
Beste energia-iturri batzuen zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 8,2 20,2

** “Gainontzekoa” zutabeak erakunde hauen kontsumoa barne hartzen du: Fineco Taldea, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros eta Norbolsa.

Datu hauek dokumentu honetako Energiaren kontsumoen taularen araberako argindarraren kontsumotik abiatuta kalkulatu dira eta ekoizpen garbiko % Iberdrolaren 2018 eta 2019ko emaitzen txostenen araberako energia-iturriena da.