Ingurumen jarduera

Ingurumen-inpaktua eragiten duten produktuak

Bere jardueraren banku-izaeragatik ere, Kutxabankek balio eta konpromiso korporatiboak ditu; bere jardueraren barne nahiz kanpo hedaduran agertzen dira, baita bezeroekin, gizartearekin eta langileekin duen harremanean eta ingurumen-esparruan ere.

Ingurumen bokazio hori negozio-lerroetan islatzen da. Proiektuen Finantzazio sailak finantzatutako eragiketa guztiek Europar Batasunak ezarritako ingurumen-araudia betetzen dute, Inbertsioen Europako Bankuak (BEI) finantzatutako eragiketak zuzentzen dituen araudi bera.

Gainera, Kutxabankek ibilgailu eta etxetresna elektriko eko-efizienteak finantzatzeko produktu espezifikoen sorta bat dauka. 2019an auto ekologikoa finantzatzera zuzendutako kanpaina bat atera zuen, eta web orriaren bitartez, eskaintza lehiakor bat eta informazio erabilgarria eskaintzen ditu; horri esker, bezeroari produktu mota huen ezaugarriak eta abantailak ulertzea errazten dizkio.

Kreditu mota hau emateko baldintzak EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) ezarritako jarraibideen araberakoak dira eta hemen biltzen dira:

Horrelako ekimenen helburua bezeroak sentsibilizatzea da EGEren arloan, finantzaketa-baldintza onuragarriagoak eskainiz, eta aldi berean, dagoeneko portaera jasangarriagoak dituztenak sarituz.

Era honetan, produktu ekologikoagoak erostea sustatzen da, esaterako:

  • Merkataritza auto edo ibilgailu berriak, 3.500kg GMB (gehieneko masa baimendua) baino gutxiago dutenak eta ezarritako ezaugarri ekologikoetako bat betetzen dutenak. Interes-tasa onuragarri bat dute maileguarentzat.
  • A mailako edo gehiagoko etiketa energetikoa duten etxetresna elektrikoak. Eraginkorrenak dira eta bere balio-bizitzan zehar diru asko aurrez dezakete faktura elektrikoan. Hura erostera bideratutako maileguen finantzazioak baldintza onuragarriak ditu.
  • Etxebizitza berritzea: Baldintza onuragarriak dituen finantzazioa ematen da leihoak edo galderak aldatzeko edo eguzki-energiako sistemak ezartzeko.

2019ko ekitaldian zehar, kategoria honetako 90 mailegu formalizatu dira Kutxabank eta Cajasurren artean, 1,4 milioi euroko zenbatekoarekin.

Beste alde batetik, 2019ko ekitaldian zehar egindako finantzaketa garrantzitsuenetako batzuk nabarmendu behar dira: gure Gobernu Organoek baimendu dituztenak, aldebikoak, elkartuak eta jasangarri gisa sailkatuak dira, edo bere marjinak kanpoko agentziek ziurtatutako ESG irizpideekin bat datoz, 562 milioi euroko zenbateko osoarekin; hainbat mailegu-eragiketa, zirkulatzaile eta abal, 432 milioi euroko zenbatekoarekin, energia berriztagarriaren proiektuak edo ekologiaren trantsizioarekin lotutako proiektuak garatzeko helburuarekin, eta pertsonei (batez ere, kolektibo kalteberak) zerbitzuak eskaintzeko helburua duten hainbat eragiketa, 81 milioi euroko zenbatekoarekin.