Ingurumen jarduera
Atmosferako isuriak eta aldaketa klimatikoa
Kutxabank Taldearen jarduera dela eta, ez da zuzenean isuri kopuru kutsagarririk sortzen, ezta ingurune-zarata esanguratsurik ere.
Isuri esanguratsuenak argindarraren kontsumoagatik zeharka sortutakoak dira, baita berogailurako erregai fosilak kontsumitzetik eta langileen garraiotik eratorriak ere. Eragina minimizatzeko, Kutxabankek ur beroa sortzeko galderen errendimendua hobetzen jarraitzen du, baita argiteria eta klimatizazio instalazioen kudeaketa hobetzen ere, bereziki, zerbitzu nagusiak biltzen dituen egoitzan. Inpaktu hauek guztiak xehetasunez azaltzen dira “Atmosferako isuriak” atalean.
Berotegi-efektuko gasen kalkuluak CO2 tonatan ematen dira, zeintzuek Kutxabanken erabilitako hainbat energia-iturrien errekuntzatik eratorritako berotegi-efektuko gainontzeko gasak barne hartzen dituzten. Aipatu berotegi-efektuko gas horiek CO2, N2O eta CH4 dira nagusiki.
Joeren alderaketak egiteko “oinarrizko urte” gisa erabilitako ekitaldia, kasu bakoitzean, aurreko ekitaldia izango da; bulego eta eraikin nagusietan azken urteotan zehar gertatutako funtsezko aldaketen eta berrikuntzen ondorioz, joera honek etorkizunean ere hala iraungo duela aurreikusten da.
Azken hiru ekitaldietan sortutako isuriak honako hauek izan dira:
HELMENA: ISURI ZUZENAK
ENERGIAREN KONTSUMOTIK ERATORRITAKO ISURIAK KUTXABANK ETA CAJASUR | 2017 | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Kontsumoa | TnCO2e* | Kontsumoa | TnCO2e* | Kontsumoa | TnCO2e* | ||
ERREGAIAK (GJ) | Gasa | 1.260 | 70,69 | 1.591 | 89,35 | 1.442 | 80,98 |
Gasolioa | 793,35 | 58,79 | 561,15 | 42,29 | 774 | 58,33 | |
GUZTIRA | 2.053,35 | 129,48 | 2.152,15 | 131,64 | 2.216,00 | 139,31 |
*Isurpen-faktoreak, honen arabera: Espainia penintsularreko mix elektrikoaren batezbestekoa- Argindarraren behatokia WWF batezbestekoa WWF 2015 eta Iberdrolaren 2019ko M9ko emaitzen txosten partziala.
ENERGIAREN KONTSUMOTIK ERATORRITAKO ISURIAK GAINONTZEKO KUTXABANK TALDEA** | 2017 | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Kontsumoa | TnCO2e* | Kontsumoa | TnCO2e* | Kontsumoa | TnCO2e* | ||
ERREGAIAK (GJ) | Gasa | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Gasolioa | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | |
GUZTIRA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
*Isurpen-faktoreak, honen arabera: Espainia penintsularreko mix elektrikoaren batezbestekoa- Argindarraren behatokia WWF batezbestekoa WWF 2015 eta Iberdrolaren 2019ko M9ko emaitzen txosten partziala.
**Fineco Taldea, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros eta Norbolsako kontsumoaren datuak barne hartzen dira.
Bestalde, kontuan hartu behar dira klimatizazio instalazioetarako gas hozgarrien CFC (klorofluorokarburoak, R22 adib.) eta HCFC (hidroklorofluorokarburoak, R407, R410, R134) bezalako isuri iheslariak ere; ez dute ozono geruza kaltetzen, aurrekoek bezala, baina zuzenean berotegi efektuari eragiten diote, izan ere, berotze globalerako gaitasun handia dute.
KUTXABANK ETA CAJASURREKO GAS HOZGARRIETATIK ERATORRITAKO ISURIAK | 2017 | 2018 | 2019 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Kg | TnCO2e* | Kg | TnCO2e* | Kg | TnCO2e* | |
R22 | 327 | 591,87 | 328 | 593,68 | 344 | 622,64 |
R410A | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
R407C | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
R404A | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 327 | 591,87 | 328 | 593,68 | 344 | 622,64 |
Kalkulu hauek 842/2006 Arautegiko I. Eranskineko eta IPCC - AR 4- WG 1- Chapter 2-ko berotze globalerako gaitasunetatik abiatuta egin dira.
Hala ere, Kutxabank Taldeko enpresa batek ere ez du inolako hozgarririk erosten, ekoizten, inportatzen edo esportatzen.
1 HELMENA GUZTIRA | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
TnCO2e* | TnCO2e* | TnCO2e* | |
GASA | 70,69 | 89,35 | 80,98 |
GASOLIOA | 58,79 | 42,29 | 58,33 |
GAS HOZGARRIAK | 591,87 | 593,68 | 622,64 |
GUZTIRA | 721,35 | 725,32 | 761,95 |
*Isurpen-faktoreak, honen arabera: Espainia penintsularreko mix elektrikoaren batezbestekoa- Argindarraren behatokia WWF batezbestekoa WWF 2015 eta Iberdrolaren 2019ko M9ko emaitzen txosten partziala.
2. HELMENA: ARGINDARRETIK ERATORRITAKO ZEHARKAKO ISURIAK
ENERGIAREN KONTSUMOTIK ERATORRITAKO ISURIAK | 2017 | 2018 | 2019 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Kontsumoa | TnCO2e* | Kontsumoa | TnCO2e* | Kontsumoa | TnCO2e* | |
KUTXABANK ETA CAJASUR | 146.399 | 9.221,85 | 146.714 | 6.724,93 | 137.323 | 6.294,47 |
Gainontzeko enpresak | - | - | 2.656,50 | 121,77 | 2.591,14 | 118,77 |
GUZTIRA | 149.370,50 | 6.846,70 | 139.914,14 | 6.413,24 |
*Isurpen-faktoreak, honen arabera: Espainia penintsularreko mix elektrikoaren batezbestekoa- Argindarraren behatokia WWF batezbestekoa WWF 2015 eta Iberdrolaren 2019ko M9ko emaitzen txosten partziala.
Galderetan, ekipo elektrogenoetan eta ibilgailuetan erregai fosilak erabiltzetik ere beste isuri batzuk (NOx, DOx, keak, etab.) sortzen dira, baina ez dira erakundearentzat esanguratsutzat hartzen. Gainera, ekipo eta makina hauek prebentziozko mantentze-lan batzuen baitan daude eta indarrean dagoen legediko berrikuspenak eta neurketak jasaten dituzte; ondorioz, erregai horien kontsumo eraginkor bat ziurtatzen da.
3. HELMENA: BESTE ZEHARKAKO ISURI BATZUK
Honako hau da Kutxabankeko lantoki ezberdinen arteko pertsonen garraiotik eta Erakundearen jarduerak eragindako beste bidaia batzuetatik eratorritako CO2 tona baliokidearen kalkulua:
KUTXABANK ETA CAJASURREKO GARRAIOTIK ERATORRITAKO ISURIAK | 2017 | 2018 | 2019 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
KM | TnCO2e* | KM | TnCO2e* | KM | TnCO2e* | |
Autoa | 2.150.900 | 393,77 | 2.281.855 | 417,74 | 3.234.982 | 592,23 |
Autobusa*** | 218.073 | 6,26 | 199.003 | 5,71 | 171.834 | 4,93 |
Hegazkina**** | 530.201 | 87,53 | 639.321 | 105,54 | 622.887 | 102,83 |
Trena | 242.199 | 7,90 | 407.169 | 13,28 | 443.919 | 14,48 |
GUZTIRA | 3.141.373 | 495 | 3.527.348 | 542 | 4.473.622 | 714 |
*DEFRAk emandako isurpen-faktoreen arabera egindako kalkuluak: Guidelines to Defra / DECC‟s GHG Conversion Factors for Company Reporting.
***Autobusak langileen arteko barne-garraiorako.
****Kalkulu hau egiteko, jatorri eta helmuga bereko hainbat pertsonaren hegaldiak hegaldi bakar gisa hartzen direla zenbatesten da.
2019an komunikatutako kilometro kopuruaren areagotzea Cajasurrek informazio hori txertatzeari dagokio, zeina ordura arte ezin baitzen eskuratu.
Egindako kilometrajea lekualdaketengatik izandako gastuen likidazioetatik abiatuz kalkulatzen da, bai Kutxabank eta Cajasurreko ibilgailuekin, bai langileen ibilgailuekin (laneko bidetan) izandako gastuak, baita trenez edo hegazkinez egindako lekualdaketek eragindako gastuak ere.
Honakoa da Kutxabank eta Cajasurren berotegi-efektuko gas isuriaren intentsitatearen emaitza, aurreko 3 helmenetan oinarrituz kalkulatua:
ISURIAREN INTENTSITATEA KUTXABANK ETA CAJASUR | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
1. Helmena | 721,35 | 725,32 | 761,95 |
2. Helmena | 9.221,85 | 6.846,70 | 6.412,24 |
3. Helmena | 495 | 542 | 714 |
Sortutako isuriak (1., 2. Eta 3. helmena) TnCO2e | 10.439 | 8.114,29 | 7.889,66 |
Pertsona kopurua | 5.653 | 5.516 | 5.522 |
Berotegi-efektuko gas isurien intentsitatea (TnCO2e/personak) | 1,85 | 1,47 | 1,43 |
Hori dela eta, berotegi-efektuko gasen sorrera guztiz murriztea, oinarritzat 2017ko ekitaldia hartuz, 2.550 tona CO2e-tan zenbatzen da; energiaren intentsitatea aipatu ekitaldiarena baino %22 atxikiagoa da.
Korporazioaren ikuspegitik begiratuta, Kutxabank Taldeak egiten duen banku eta parabanku jarduerak ez du ondorio garrantzitsurik eragiten klima-aldaketan, eta Taldeak bere karbono-arrastoa neutralizatzeko jarduerak egiten ditu, txosten honen hainbat ataletan azaltzen den bezala.
Arriskuak kudeatzeko ikuspegitik begiratuta, klima-aldaketak hainbat arrisku dakartza berekin: arrisku fisikoak (akreditatuei edo eskainitako bermeei eragin diezazkieketen ekintza naturalekin lotuak) eta trantsizio-arriskuak (akreditatuek aldaketa legal eta teknologikoetara edo kontsumitzaileen lehentasunen aldaketetara egokitzeko duten gaitasunarekin lotuak). Arrisku hauek kreditu, merkatu edo eragiketen arriskuarekin ager daitezke nagusiki; arrisku hauetako bakoitzak bere kudeaketa-eremuak, politikak eta prozedurak izango ditu.
Negozioaren ikuspegirik begiratuta, erakundeak jasangarri gisa sailka daitezkeen hainbat produktu eskaintzen ditu (ESG irizpideen arabera: Environmental, social and governance ) duela 10 urte baino gehiagotik, honako arloetan: bezeroen inbertsioen kudeaketan (funts solidarioak); handizkako jaulkipenetan (Kutxabankek Espainiako erakunde baten lehenengo gizarte-bonua kaleratu zuen, BOEn finantzaketarekin lotua, 2015 urtean); bezeroak finantzatzean (adibidez, ibilgailu elektrikoak eskuratzeko maileguak edo abantailadun bezeroak finantzatzea, energiaren eraginkortasuna hobetzen badute edo karbono-arrastoa murrizten badute).
Kutxabank Taldearen xedea, ikuspegia eta balioak oso konprometituta daude jasangarritasunarekin, ESG faktoreekin, politika espezifikoekin eta faktore horiek aplikatzeko beharraren hedapenarekin; politika nagusiena Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren Politika da eta faktoreak aplikatzeko beharra Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren Memoria honen bitartez hedatuko da.