Ingurumen jarduera
Bioaniztasuna
Kutxabankek ez du ingurumen-inpakturik eragiten eremu babestuetan edo bioaniztasunari dagokionez balio altua duten eremuetan, izan ere, bere jardueraren gehiengoa hiriguneetan egiten da.
Hala ere, aipatu behar da, Kutxabankek 16.578,83 m2-ko administrazio-eraikin bat duela Gasteizen (Biosferako pasealekuan), geroz eta jarduera gutxiago du eta Salburua inguruan kokatuta dago, non hezeguneak dauden eta babestutako hainbat espezie bizi diren. Edonola ere, bankuak eraikin horretan egiten duen jarduerak ez du arriskuan jartzen ez hezeguneen izaera, ezta bertan bizi diren espezieak ere. Espezie hauek kaltebera gisa barne hartzen dira IUCN43 Zerrenda Gorrian (2003): odonatuak, beldarrak, tximeletak, anfibioak (baso-igel jauzkaria), narrastiak (apoarmatu istilzalea), hegaztiak (amiamoko beltza, mirotz urdina, usapala, buztangorri argia), ugaztunak (arratoi-belarri ertaina), etab.
Kutxabankek guztira 1.001,33 hektareako (aurrerantzean, Ha) baso-azalera kudeatzen du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan kokatuak, zeintzuek bioaniztasun aberatseko ekosistema barietate handia duten. Azalera honetatik 961,29 Ha egurra modu jasangarrian ateratzeko ustiatzen diren basoak dira eta 40,04 Ha bertako landarediaz (nagusiki, sasiak) estalitako landek eta mendiek hartzen dituzte, gune bakoitzeko ekosistemetan berezkoa den bioaniztasun naturalarekin.
Bereziki Insignis pinua erasaten duten gaixotasunek birulentzia izugarria izan zuten 2018 urtean. Markes Baso (Azpeitia-Zestoa) eta Ardume Amestigorrieta eta Aiatxartea (Aia) mendiak dira orain arte kaltetuenak, 2019 urtean baso-azalera handi bat bota behar izan zen. Zehazki, Markes Baso mendian, 7, 9 eta 15 Jarduketa Unitateak (JU) bota dira. 7 eta 9 JUak gazteak dira, 20 eta 18 urte dituzte hurrenez hurren, eta 40, 5 Ha osatzen dituzte. Jarduketa Unitate hauek guztiak 2019-2020 kanpainan basoberrituko dira, eta horretarako, birpopulatu aurretik, lursaila garbitzeari ekin zaio. Gaur egun, 6, 8 eta 10 Jarduketa Unitateak botatzen ari dira, 21, 19 eta 17 urte dituzte hurrenez hurren, eta 53 Ha-ko azalera bat osatzen dute.
Aldaba mendian (Tolosa Albiztur) 2015ean landatutako Insignis pinua atera zen 9,67 Ha-tan, ia guztiz lehortu baitzen 2018ko gaixotasun-erasoaren ondoren; Cryptomeris japónicarekin basoberritu da 2019ko ekitaldian zehar.
Bestalde, 2019 urtean udako hainbat garbiketa egin dira: Haritz kanduduna 21,81 Ha-tan, Pagoa 8,31 Ha-tan eta Cryptomeria japónica 9,67 Ha-tan, Azpeitia, Albiztur eta Tolosako udalerrien eremuan. Haritz kandudunari eraketako inausketa ere egin zaio 15,56 Ha-tan, baita Douglas izeiari sastrakak kendu eta inausketa baxua ere 21,43 Ha-tan, Errezilgo udalerriaren eremuan.
Araban, Kutxabankek 74,88 Ha-ko azalera bat dauka lurgain-eskubidearekin, babestutako espazio naturalen edo bioaniztasun aberatsa duten espazioen barruan, Albinako urtegiaren bi aldeetan hain zuzen ere; urtegi hau Gasteizko ur-horniketarako erabiltzen da. Aipatu esparruak babestutako animalien hainbat espezie hartzen ditu bere baitan, eta kasu batzuetan, hauen arrantza mugatuta dago (amuarrain arrunta, aingira, barboa, lutxoa, ibai-karramarro gorria etab.).
Ez da habitatak edo espazio babestuak leheneratzeko ekintzarik egin, izan ere, Kutxabanken jarduerak ez du ondorio negatiborik eragiten esparru hauetako batean ere.