Ingurumeneko lana
Materialen kontsumoa
Eguneroko jardueretan gehien erabiltzen diren materialak honakoak dira:
KUTXABANKEN ETA CAJASURREN PAPER KONTSUMOA | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Paper zuriaren kontsumoa (jarraitua eta laua) (kg) | 156.020 | 118.891 | 97.682 |
FSC+PEFC paper kontsumoa (A3, A4 eta gutun azalak) (kg) | 361.065 | 364.048 | 299.833 |
Paper kontsumoa guztira (kg) | 517.085 | 482.939 | 397.515 |
Pertsona kopurua | 5.516 | 5.522 | 5.365 |
FSC+PEFC paper kontsumo % / totala | %69,83 | %75,38 | %75,43 |
Paperaren kontsumoa guztira (kg) pertsona bakoitzeko | 93,74 | 87,46 | 74,09 |
Egun, ez da birziklatutako papera erabiltzen, baina erabilitako DINA4, DINA3 eta gutun azal guztiek baso jasangarrietan dute jatorria, ingurumen inpaktu txikiagoa eraginez.
2019. urtean, 3 urterako plan bat abiarazi zen, paperezko gutuneria murrizteko eta norbere borondatez, gutuneria arruntaren ordez gutuneria elektronikoa erabiltzen hasteko helburuz. Era honetan, gure material-kontsumo nagusietako baten murrizketa sustatu nahi da eta ondorioz, ekonomia zirkularra bultzatu. 2020an, dagoeneko ikusi da neurri horren eragina, baina datozen urteetan gehiago nabariko da.
Plan horren emaitza gisa, 2020an, 4,3 milioi eta 2,1 milioi folio gutxiago bidali dira Kutxabanketik eta Cajasurretik, hurrenez hurren, eta guztira, 4,7 milioi gutun-azal gutxiago.
Halaber, 2020an, gauza asko lortzen joan dira paperaren murrizketari dagokionez, honako barne-eragiketei esker:
-
- Aurre-inprimaketak kentzea: Ekintza hau 2017ko ekitaldian jarri zen martxan eta indarrean egoten jarraitzen du. Horri esker, paperaren kontsumoa nabarmen murriztu da, honakoa dela eta:
- o Aurre-inprimaketen kontsumoaren doikuntza hobeagoa, eredu bakarra egoteagatik, eta inprimaketa murritzagoak eta beharretara gehiago egokituak egin ahal izatea. Halaber, aurre-inprimaketa batzuk folio zurietan inprimatzearekin ordezkatzeak lorpen horretan lagundu du.
- o Era horretan, erabilitako aurre-inprimaketen bolumena murrizteari esker, datozen urteetan finantza-inprimatzaileen parkea murriztu ahal izango da.
- Kutxabanken, 2018az geroztik, ekintza horri esker, aurre-inprimaketen ia % 36 murriztea lortu da:
KUTXABANKEN AURRE-INPRIMAKETEN KONTSUMOA (unit) |
2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
INPRIMAKI GENERIKOA KB A5 GUTUNA LOGOTIPOAREKIN | 1.380.000,00 | 6.611.500,00 | 3.814.500,00 |
GAINERAKO INPRIMAKIAK | 5.436.624,00 | 685.087,00 | 555.755,00 |
INDARREAN DAUDEN ERREFERENTZIAK | 63,00 | 46,00 | 19,00 |
INPRIMAKIAK GUZTIRA | 6.816.624,00 | 7.296.587,00 | 4.370.255,00 |
Cajasurren kasuan, 2018az geroztik, % 38 murriztu da:
CAJASURREN AURRE-INPRIMAKETEN KONTSUMOA(unit)) | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
INPRIMAKI GENERIKOA KB A5 GUTUNA LOGOTIPOAREKIN | 760.500,00 | 3.683.500,00 | 2.317.000,00 |
GAINERAKO INPRIMAKIAK | 3.270.310,00 | 214.441,00 | 184.760,00 |
INDARREAN DAUDEN ERREFERENTZIAK | 25,00 | 18,00 | 6,00 |
INPRIMAKIAK GUZTIRA | 4.030.810,00 | 3.897.941,00 | 2.501.760,00 |
- Dokumentu-motak eta dokumentu elektronikoen inportazio masiboen prozesuak zabaltzea dokumentuen kudeatzailean. Ekintza horri esker, dokumentuen kudeatzaileak onartutako dokumentu-motak areagotu ahal izan dira, dokumentazio hori paperean biltegiratzea saihestuz, eta beraz, hura inprimatzeko beharra kenduz.
-
Kanal anitzeko aurretiko Sinadurarekin eginiko eragiketak areagotzea, egungo eskaintzara gehituz, non honakoa nabarmendu daitekeen:
- Egokitasun-proba aholkularitza ez askerako
- Inbertsio-gomendioa
- Funtsen eragiketak: Kontratazioa, harpidetza, barneko eta kanpoko transferentzia erabilgarriak eta urte amaierarako, diru-itzultzeak eta ezeztatzea.
Aurretiko sinadurarekin egindako eragiketak areagotzeak bezeroei bulegoetara joan gabe eragiketa gehiago egiteko aukera ematen die; era horretan, kontratuen kopiak paper fisikoan inprimatzea eta funtzionaltasun horren bidez sinatutako eragiketak egitea saihesten dira.
KUTXABANK ETA CAJASURREKO TONER KONTSUMOA |
2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Toner-kontsumoa (kg) * | 6.187 | 6.470 | 5.409 |
Pertsona kopurua | 5.516 | 5.522 | 5.365 |
Toner-kontsumoa pertsonako | 1,12 | 1,17 | 1,01 |
*1kg-ko batezbesteko toner pisua zenbatesten da. Iturria: Ingurumen Adierazleen Bankua. IHOBE
Gaur egun, erabilitako toner birziklatuaren kopurua % 50,86 da Kutxabanken kasuan eta % 8,38 Cajasurren kasuan. Ehuneko hau areagotzen joango da ekipoek inolako arazo teknikorik eragin gabe erabiltzeko aukera ematen diguten heinean. Bitartean, kasu batzuetan ekipo horien jatorrizko markako tonerrak erabiltzen jarraitu beharko dugu.
Ekonomia zirkularraren kontzeptua garapen jasangarria sustatzeko Europa 2020 estrategiaren zazpi ekimen nagusietako bat da. Jasangarritasunarekin lotzen den kontzeptu ekonomiko bat da eta honako helburu hau du: produktu, material eta baliabideen (ura, energia) balioak ekonomian ahal bezain beste irautea eta hondakinen sorrera gutxiengora murriztea. Beraz, ekonomia berri bat, zirkularra -ez lineala- inplementatzean datza, produktuen, zerbitzuen, hondakinen, materialen, uraren eta energiaren “bizitzaren zikloa ixtea” printzipioan oinarrituta.