Ingurumeneko lana
Uraren kontsumoak
Kutxabank Taldeko uraren kontsumo garrantzitsuenak Kutxabank eta Cajasurreko eraikin nagusiei eta langile kopuru handiak dituzten eraikinei dagozkienak dira. Horietan guztietan sareko ura dago, beraz, ez da uste ur-iturriei erasan garrantzitsurik egiten zaienik.
Kontsumitutako ura ez da berrerabiltzen edo birziklatzen.
Epe ertainerako helburu gisa, eraikin nagusi batzuetako (Baskonia) hozte-dorreak baliogabetzea aurreikusten da, zeinak uraren kontsumoa minimizatzea ahalbidetuko duen.
Jarraian, eraikin nagusi garrantzitsuenetako ur-kontsumoak adierazten dira, Norbolsa eta Kutxabank Gestión izan ezik; hauen ur-kontsumoak instalazioen alokairuarekin batera fakturatzen dira eta ez daukagu informazio hori.
URAREN KONTSUMOA (m3) | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Eraikin nagusiak | 10.809* | 9.540 | 7.820 |
Kutxabanken bulegoak** | 20.264 | 22.800 | 19.902 |
Cajasurren eraikin nagusia | 2.075 | 2.329 | 1.928 |
Cajasur bulegoak** | - | 8.122 | 8.295 |
Kutxabank Seguros** | 426 | 439 | 352 |
Fineco Taldea*** | 298 | 332 | 275 |
Kutxabank Gestión** | - | 400 | 293 |
GUZTIRA | 33.872 | 43.962 | 38.865 |
*2018ko ekitaldiari dagokion informazioa berriz idatzi da, Kutxabanken Eraikin nagusiei eta bulegoei buruzko datuak zuzentzeko.
**Gutxi gorabeherako datua.
***Ez dira barne hartzen bileretan botilak erabiltzea. Gasteiz eta Iruñako kasuetan, kontsumoei buruzko informaziorik ez dagoenez, gainontzeko bulegoetako batezbesteko kontsumoa oinarri hartuta kalkulatu da.
Ekitaldi honetan zehar, uraren kontsumoa murriztu egin da, nagusiki, 2019an Ibaetako (Donostia) eraikieneko lau hozte-dorreak kendu zirelako. Gainera, aipatu murrizketa indartu egin da Covid-19ren pandemiak eragindako konfinamenduan zehar egindako telelana dela eta; horregatik jaitsi da bulego askotako uraren kontsumoa ere.