Ingurumeneko lana

Atmosferako isuriak eta aldaketa klimatikoa

Kutxabank Taldearen jarduera dela eta, ez da zuzenean isuri kopuru kutsagarririk sortzen, ezta ingurune-zarata esanguratsurik ere.

Isurpen nabarmenena elektrizitatea kontsumitzeak modu zeiharrean eragindakoak dira, eta baita berogailurako erabiltzen diren erregai fosilen erabilerak edo langileen garraioan erabiltzen direnak ere. Haien inpaktua gutxitzeko, Kutxabankek ur beroko galdaren etekina hobetzen jarraitzen du, eta baita argiztatze eta klimatizazioko instalazioen kudeaketa ere, bereziki zerbitzu zentralak hartzen dituen egoitzakoak. Inpaktu horiek guztiak zehatzago bildu dira “Atmosferara isurtzea” atalean.

Berotegi-efektuko gasen kalkuluak CO2 tonatan ematen dira, zeintzuek Kutxabanken erabilitako hainbat energia-iturrien errekuntzatik eratorritako berotegi-efektuko gainontzeko gasak barne hartzen dituzten. Aipatu berotegi-efektuko gas horiek CO2, N2O eta CH4 dira nagusiki.

Joeren alderaketak egiteko “oinarrizko urte” gisa erabilitako ekitaldia, kasu bakoitzean, aurreko ekitaldia izango da; bulego eta eraikin nagusietan azken urteotan zehar gertatutako funtsezko aldaketen eta berrikuntzen ondorioz, joera honek etorkizunean ere hala iraungo duela aurreikusten da.

Azken hiru ekitaldietan sortutako isuriak honako hauek izan dira:

IRISMENA: ZUZENEAN ISURITAKOAK

ENERGIAREN KONTSUMOTIK ERATORRITAKO ISURIAK KUTXABANK ETA CAJASUR 2018 2019 2020
Kontsumoa TnCO2e* Kontsumoa TnCO2e* Kontsumoa TnCO2e*
ERREGAIAK (GJ) Gasa 1.591 89,35 1.442 80,98 1.373,00 76,94
Gasolioa 561,15 42,29 774 58,33 1.714,00 127,44
GUZTIRA 2.152,15 131,64 2.216,00 139,31 3.087,00 204,38

*Isurpen-faktoreak, honen arabera: Espainia penintsularreko mix elektrikoaren batezbestekoa- Argindarraren behatokia WWF batezbestekoa WWF 2015 eta Iberdrolaren 2019ko M9ko emaitzen txosten partziala.

ENERGIAREN KONTSUMOTIK ERATORRITAKO ISURIAK GAINONTZEKO KUTXABANK TALDEA** 2018 2019 2020
Kontsumoa TnCO2e* Kontsumoa TnCO2e* Kontsumoa TnCO2e*
ERREGAIAK (GJ) Gasa 0 0 0 0 120,94 6,78
Gasolioa 0 0 0 0 0 0
GUZTIRA 0 0 0 0 120,94 6,78

*Isurpen-faktoreak, honen arabera: Espainia penintsularreko mix elektrikoaren batezbestekoa- Argindarraren behatokia WWF batezbestekoa WWF 2015 eta Iberdrolaren 2019ko M9ko emaitzen txosten partziala.

**Fineco Taldea, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros, Norbolsa eta Higiezin Taldearen kontsumoaren datuak barne hartzen dira.

Bestalde, kontuan hartu behar dira klimatizazio instalazioetarako gas hozgarrien CFC (klorofluorokarburoak, R22 adib.) eta HCFC (hidroklorofluorokarburoak, R407C, R410A, R134A) bezalako isuri iheslariak ere; ez dute ozono geruza kaltetzen, aurrekoek bezala, baina zuzenean berotegi efektuari eragiten diote, izan ere, berotze globalerako gaitasun handia dute.

2020an, zirkuituetan gas hozgarria kargatzeko beharra minimizatzeko protokolo bat jarri da martxan. Horretarako, instalazio horiek mantentzeko enpresek mantentze-lanen arloko berariazko baimena izan behar dute, zirkuitu berean gas hozgarriak kargatu ahal izateko; era horretan, gas horien erabilera egokia eta instalazioen egoera ona gainbegiratuko dira.

KUTXABANKEN ETA CAJASURREN HOZTEKO GASEN ONDORIOZKO ISURPENAK 2018 2019 2020
Kg TnCO2e* Kg TnCO2e* Kg TnCO2e*
R22 328 593,68 344 622,64 17,5 31,68
R410A 0 0 0 0 167,5 348,82
R407C 0 0 0 0 161,50 266,88
R32 0 0 0 0 4,50 3,04
R134A 0 0 0 0 9,00 12,87
GUZTIRA 328 593,68 344 622,64 360 663,28

Kalkulu hauek 517/2014 Arautegiko I. Eranskineko eta IPCC - AR 4- WG 1- Chapter 2-ko berotze globalerako gaitasunetatik abiatuta egin dira.

Hala ere, Kutxabank Taldeko enpresa batek ere ez du inolako hozgarririk erosten, ekoizten, inportatzen edo esportatzen.

1. IRISMENA GUZTIRA 2018 2019 2020
TnCO2e* TnCO2e* TnCO2e*
GAS 89,35 80,98 76,94
GASOIL 42,29 58,33 127,44
HOZTEKO GASAK 593,68 622,64 663,28
GUZTIRA 725,32 761,95 867,66

*Isurpen-faktoreak, honen arabera: Espainia penintsularreko mix elektrikoaren batezbestekoa- Argindarraren behatokia WWF batezbestekoa WWF 2015 eta Iberdrolaren 2019ko M9ko emaitzen txosten partziala.

2. IRISMENA: ELEKTRIZITATEAREKIN ZEIHARREAN ISURITAKOAK

ENERGIAREN KONTSUMOTIK ERATORRITAKO ISURIAK 2018 2019 2020
Kontsumoa TnCO2e* Kontsumoa TnCO2e* Kontsumoa TnCO2e*
KUTXABANK ETA CAJASUR 146.714 6.724,93 137.323 6.294,47 123.587 0
Gainontzeko enpresak 2.656,50 121,77 2.591,14 118,77 3.195,26 0
GUZTIRA 149.370,50 6.846,70 139.914,14 6.413,24 126.782 0

*Isurpen-faktoreak, honen arabera: Espainia penintsularreko mix elektrikoaren batezbestekoa- Argindarraren behatokia WWF batezbestekoa WWF 2015 eta Iberdrolaren 2019ko M9ko emaitzen txosten partziala.

2020. urtean zehar, ez zen kontsumo elektrikotik eratorritako zeharkako isurketarik sortu, izan ere, 2020ko urtarrilaren 1az geroztik, Kutxabank Taldearen banku-egoitza guztiak eta lantoki guztiak Iberdrolaren Núñez de Balboa instalazio fotovoltaikotik datorren argindarraz bakarrik hornitzen dira.

Hala ere, galderetan, ekipo elektrogenoetan eta ibilgailuetan erregai fosilak erabiltzetik ere beste isuri batzuk (NOx, DOx, keak, etab.) sortzen dira, baina ez dira erakundearentzat esanguratsutzat hartzen. Halaber, ekipo eta makina horiei, aldizka, mantentze jarraipen bat egiten zaie, eta indarrean dagoen legeriaren arabera berrikuspen eta neurketak ere egiten zaizkie, erregai horien kontsumo eraginkorra bermatze aldera.

3. IRISMENA: BESTE ISURPEN ZEIHAR BATZUK

Kutxabankeko lantokien artean pertsonen garraioak eragindako CO2 baliokide tonen kalkulua, eta baita Entitatean jarduerarengatik egindako beste bidaiena ere, hurrengoa da:

KUTXABANK ETA CAJASURREKO GARRAIOEN ISURIAK 2018 2019 2020
KM TnCO2e* KM TnCO2e* KM TnCO2e*
Autoa 2.281.855 417,74 3.234.982 592,23 2.128.345 364,80
Autobusa*** 199.003 5,71 171.834 4,93 126.809 3,46
Hegazkina**** 639.321 105,54 622.887 102,83 189.117 29,41
Trena 407.169 13,28 443.919 14,48 142.918 5,28
GUZTIRA 3.527.348 542 4.473.622 714 2.587.189 402,96

*DEFRAk emandako isurpen-faktoreen arabera egindako kalkuluak: Guidelines to Defra / DECC‟s GHG Conversion Factors for Company Reporting.
***Autobusak langileen arteko barne-garraiorako.
****Kalkulu hau egiteko, jatorri eta helmuga bereko hainbat pertsonaren hegaldiak hegaldi bakar gisa hartzen direla zenbatesten da.

2019. urteari dagokionez, egindako kilometro-kopurua nabarmen jaitsi da, batez ere, 2020aren hasieran saldutako hiru ibilgailuengatik eta Covid-19ren pandemiak eragindako konfinamendua eta egoeragatik.

Honakoa da Kutxabank eta Cajasurren berotegi-efektuko gas isuriaren intentsitatearen emaitza, aurreko 3 helmenetan oinarrituz kalkulatua:

ISURPENEN INTENTSITATEA GARRAIOAREN ONDORIOZKO ISURPENAK 2018 2019 2020
1. Helmena 725,32 761,95 867,66
2. Helmena 6.846,70 6.412,24 0
3. Helmena 542 714 402,96
Sortutako emisioak (1, 2. eta 3. helmena) TnCO2e 8.114,29 7.889,66 1.270,96
Kutxabank eta Cajasurreko pertsona-kopurua 5.516 5.522 5.365
Berotegi-efektuko gas isurien intentsitatea (TnCO2e/personak) 1,47 1,43 0,24

Hori dela eta, berotegi-efektuko gasen sorrera guztiz murriztea, oinarritzat 2018ko ekitaldia hartuz, 6.841,98 tona CO2-tan zenbatzen da; berotegi-efektuko gasen intentsitatea aipatu ekitaldiarena baino % 83,95 txikiagoa da.

Murrizketa honi Kutxabankek kudeatzen dituen basoek xurgatutako 13.656,51 tona CO2e gehitu behar zaizkio.

Korporazioaren ikuspegitik begiratuta, Kutxabank Taldeak egiten duen banku eta parabanku jarduerak ez du ondorio garrantzitsurik eragiten klima-aldaketan, eta Taldeak bere karbono-arrastoa neutralizatzeko jarduerak egiten ditu, txosten honen hainbat ataletan azaltzen den bezala.

Arriskuak kudeatzeko ikuspegitik begiratuta, klima-aldaketak hainbat arrisku dakartza berekin: arrisku fisikoak (akreditatuei edo eskainitako bermeei eragin diezazkieketen ekintza naturalekin lotuak) eta trantsizio-arriskuak (akreditatuek aldaketa legal eta teknologikoetara edo kontsumitzaileen lehentasunen aldaketetara egokitzeko duten gaitasunarekin lotuak). Arrisku hauek kreditu, merkatu edo eragiketen arriskuarekin ager daitezke nagusiki; arrisku hauetako bakoitzak bere kudeaketa-eremuak, politikak eta prozedurak izango ditu.

Kutxabank Taldearen korporazio handiak eta bezeroak ekonomia deskarbonizaturantz iragaten ari dira pixkanaka, instalazio edo teknologia ez kutsagarrietan inbertituz (eguzkitikoa, fotovoltaikoak, biomasa, ibilgailu elektrikoak, hidrogeno berdea eta erregai sintetikoak); korporazio horiek a priori finantza-gaitasuna izango dute trantsizio hori gauzatzeko.

Kutxabankek urteak daramatza aktibo-mota hauen inbertsioari buruzko kanpainak finantzatzen, eta azken urteotan, aktibo-mota horien finantzazioaren balioa asko nabarmendu da; oso garrantzitsua da konpainien etorkizunerako eta oso lotuta dago gure nortasunarekin eta kulturarekin.