Ingurumeneko jarduera

Hornitzaileen ingurumenaren ebaluazioa

Kutxabank Taldearen jarduera bankuaren eta aseguruen eremura mugatzen dela kontuan hartuta, ez da garrantzitsutzat hartzen bere hornitzaile nagusiek sortzen dituzten ingurumen-inpaktu esanguratsuak.

Hala ere, Kutxabankek eta Cajasurrek indarrean dagoen araudia betetzeko, hondakinak behar bezala kudeatzeko eta garbiketa-produktu biodegradagarriak erabiltzeko konpromisoa eskatzen die ingurumen-eragin handiko zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaileei, esaterako, bulegoetako lan eta berritzeetan, edo instalazioen mantentzean eta garbiketan. Gainera, bulegoetan lanak eta berritzeak esleitzean, positiboki balioztatzen du Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat izatea, ISO 14001 arauaren edo EMAS Erregelamenduaren arabera ziurtatua.

Bestalde, bulegoko altzariei dagokienez, baso jasangarrietatik ateratako egurra erabiltzen duten hornitzaileei erosten saiatzen gara, PEFC ziurtapenaren bidez, eta produktu ekodiseinatuak eskuratzen ahalegintzen gara, ingurumen-inpaktua minimizatzeko helburuz.