Ingurumeneko lana
Hondakinen sorrera
Jarraian, Kutxabank eta Cajasurren jardueratik eratorritako hondakin nagusiak adierazten dira, arriskuaren eta emandako helmugaren arabera banakatuak:
HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK BIRZIKLATZERA BIDERATUAK KUTXABANK ETA CAJASUR (Kg) | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Papera / kartoia bereizita | 486.376* | 508.369 | 454.247** |
Inprimaketa tonerrak eta kartutxoak | 1.619 | 1.574 | 4.500 |
Egurra | 3.453 | 8.210 | 360 |
Altzariak | 24.342 | 23.805 | 76 |
Plastikoak eta plastikozko ontziak | 10.712 | 7.671 | 3.988 |
Txatarra eta beste metal batzuk (Banagailuak eta kutxazainak barne) | 74.494 | 374.894 | 395.158 |
Ekipo informatikoak | 84.650 | 95.826 | 3.057 |
*Duela bi urte (2018) emandako datua ez zen osoa, suntsitzeko zain zeuden ziurtagiri batzuk batzea falta zen garbitu ahal izateko.
** Kartera-1 zentroaren datua barne hartzen du (790kg).
Aurreko urteekin alderatuta, paperaren/kartoiaren hondakinak murriztu egin dira, batez ere, urte osoan zehar izandako bulegoen itxieren eta egoera berezien ondorioz (bulegoak behin betirako ixtea, Covid-19ren ondoriozko konfinamendu-hilabeteetan zehar bulegoak eta zerbitzu nagusiak aldi baterako ixtea, bulegoak zentro deslokalizatuetan bilakatzea irekiera-egunak eta orduak murriztuz, etab.).
Toner-hondakinei dagokienez, 2020an areagotu egin dira, izan ere, aurten 2019. urtearen erdialdetik gaur egunera arte pilatuta daramaten hondakinaren kartutxoak/deposituak eraendu dira.
Halaber, aipatu beharra dago, ekitaldi honetan zehar, ekipo informatikoen hondakinek behera egin dutela, ez baita ekipamendu asko jasotzeko edo desegiteko beharrik egon. Beste alde batetik, 2019an, bolumen handiko ohiz kanpoko bilketa bat egin zen Kordobako Amargacena biltegian, non ekipo informatikoak eta elementu/osagaiak pilatuta zeuden. Urte hartan, Cajasurrek berrikusketa, garbiketa eta kudeaketa garrantzitsu bat egin zuen.
Sortutako hondakin ez arriskutsuen % 100 baimendutako kudeatzaileek baztertzen dute, probetxua atera eta birziklatzeko.
KUTXABANK ETA CAJASURREKO (KG) HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK, ZABORTEGIRA EDO SUNTSITZERA BIDERATUAK | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Aire-iragazkiak eta beira-zuntza | 1.442 | 957 | 696 |
Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak | 18.981 | 68.643 | 522.240 |
Bestelakoak | - | - | 938.463 |
Eraikuntzako hondakinak areagotu egin dira, lan gehiago egin dira eta. Esanguratsuenen artean, 0338 Velázquez bulegoan egindakoa dago, berak bakarrik 312 tona sortu baititu.
Erabilitako egurraren sorrera murriztea aurreko ekitaldian egindako biltegien ohiz kanpoko berrantolaketa eta garbiketa lanaren ondoriozkoa da, 2020an egin ez dena.
Kutxabank eta Cajasurreko hozte-sistemen renove planarekin jarraitzeak berekin dakar jarduera horrekin lotutako hondakinen sorrerari eustea.
Aurten, "Bestelakoak" kategorian sailkatutako hondakinek nabarmen egin dute gora, izan ere, biltegi-nabeen garbiketak egiten direnean edo bulegoetan egindako jardueren (desinstalatzeak, lanpostuen aldaketak, etab.) ondoren sortzen diren hondakinak dira, sailkatu gabeak edo bizigabeak.
Nahasita jaso arren, gero, kontratatutako kudeatzaileen helmugako instalazioetan behar bezala bereizten diren hondakinak dira.
KUTXABANK ETA CAJASURREKO (KG) HONDAKIN ARRISKUTSUAK, BIRZIKLATZERA BIDERATUAK) | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Argi fluoreszenteak | 1.617 | 1.276 | 968 |
Erabilitako olioak (Hidrokarburoak) | 9 | 5 | 0 |
Pilak eta bateriak (beruna, merkurioa eta Ni-Cd) | 284 | 18 | 288 |
Kutsatutako ontziak | 631 | 0 | 15 |
Olioa urarekin eta disolbatzailearekin | 60 | 0 | 113 |
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak | 1.660 | 101 | 558 |
Aerosolak | 2 | 2 | 2 |
KUTXABANK ETA CAJASURREKO (KG) HONDAKIN ARRISKUTSUAK, ZABORTEGIRA BIDERATUAK | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|
Berniz eta margo zaharkituakk | 6 | 2 | 7 |
KUTXABANK ETA CAJASURREKO (KG) HONDAKIN ARRISKUTSUAK, ERRAUSKAILURA BIDERATUAK | 2018 | 2018 | 2020 |
---|---|---|---|
Kutsatutako xurgatzaileak | 2 | - | 2 |
Konposatu organohalogenatuak / hozteko gasak | 36 | 498 | 154 |
Hondakin ez arriskutsuen era berean, sortutako hondakin arriskutsuen gehiengoa ere, baldin eta horretarako aukera teknologikoa badago, birziklatzera bideratzen da. Horrela, arestian aipatutako ekonomia zirkularraren kontzeptuari laguntzen zaio, izan ere, jada erabileratik kanpo dauden eta gure jardueran erabili ezin diren baliabideen ustiapena errazten da.
Kutxabank Taldeak baliabideak hobetu eta barneko kontsumoan zein instalazioak, eremuak eta prozesuak etengabe hobetzeko egiten diren jardueretan sortzen diren hondakinak tratatzeko ildo estrategikoari eutsi dio.
Kutxabank eta Cajasurreko hondakin guztiak kentzeko metodoa hondakinen kudeaketa kontrolatzeko eta jarraitzeko dokumentuetan jasotako informazioaren bitartez egiaztatzen da, baita baimendutako hainbat hornitzailek eta kudeatzailek emandako suntsipen ziurtagirien bitartez ere.