Ingurumeneko jarduera

Ingurumenean inpaktua duten produktuak

Nahiz eta Kutxabank bankua izan, bere jarduera, balioak eta korporazioaren konpromisoen bankuko izaerak bere jarduera barruan zein kanpoan islatzen dira, bezeroekin, gizartearekin, langileekin eta ingurumenarekin duen harremanean.

Negozioaren ildo guztietan islatzen da bokazio hori. Proiektuen Finantzazio departamentutik finantzatutako eragiketa guztiek Europar Batasunak ezarritako ingurumen araudia betetzen dute, Inbertsioen Europako Bankuak finantzatzen dituen eragiketen bezala.

Kutxabankek berriztatzeak, ibilgailu eta etxetresna elektriko eko-efizienteak finantzatzeko produktu espezifikoen sorta bat dauka.

Halako kredituak emateko betekizunak EVEk (Energiaren Euskal Erakundea) ezarritako baldintzen ondoriozkoak dira, eta hemen aurki ditzakegu:

Gainera, 2020an bere produktu berdeen aukera handiagotu du, hipoteka berdeari eta aseguru berdeari esker, zeina produktu espezifikoetara gehitzen den, auto ekologikoak, etxetresna elektriko efizienteak edo etxeen ingurumen-inpaktua hobetzeko berriztatzeak finantzatzeko (bere web orriaren bidezko eskaintza lehiakor eta informazio erabilgarriarekin batera, zeinak bezeroari produktu-mota honen ezaugarriak eta abantailak hobeto ulertzea errazten dion).

Halako ekintzen helburua Bezeroei RSEen inguruan sentsibilizatzea da, eta finantzazio abantailak eskaintzea da. Gainera, jarrera jasangarriagoak dituztenei saritzen zaie horrela.

2020ko ekitaldian zehar, kontsumo jasangarriko 304 mailegu formalizatu dira Kutxabank eta Cajasurren artean, 3,9 milioi euroko zenbatekoarekin, aurreko ekitaldian baino hiru aldiz gehiago.

Beste alde batetik, 4.022 Hipoteka Berde eman dira, gehienak Kutxabankek eginak (3.688 eragiketa, Cajasurrek 334). Egindako eragiketa guztiekin 792 milioi eurora iritsi da. Honek eragiketa guztien % 21 hartzen du, kontratatutako zenbateko osoaren % 26.

Gainera, guztira, Aseguru Berdearen 1.227 poliza merkaturatu dira, kontratazio berrien % 3,7.

Enpresen eta erakundeen finantzaketaren arloan, ekonomia berdean bildutako inbertsioen alde egin da, energia berriztagarriak sortzeko ekimenak garatzen dituzten edo trantsizio ekologikoa bultzatzen duten proiektuak babestuz.

Finantza-taldeak 926 milioi euroko balioa duten eragiketak onartu ditu, ekonomia berdearen eta jasangarriaren barruan bildutako inbertsioetan.

Kutxabankek babestutako proiektuen artean, besteak beste, penintsulako energia berriztagarrien gaitasunaren hobekuntzari, ziklo hidrikoen hobekuntza eta egokitzapenari, biomasaren mantentzeari edo nekazaritza jasangarriaren baitan hartutako ekimenen garapenari lotutako proiektuak nabarmentzen dira.

Halaber, 2020an, Kutxabankek hainbat lankidetza-proiektu sinatu zituen, etxebizitza partikularretan eguzki-panelak ezartzea errazten dutenak, energia fotovoltaikoaren autokontsumoa sustatuz.

Diesel motorrak dituzten autobus-flotak teknologia alternatiboekin ordezkatzeko finantzaketa-eragiketak ere itxi zituen, baita akuikultura-instalazioetatik etorritako espezieak garraiatzeko eta prozesatzeko ontziak eraikitzeko ere, era horretan, gehiegizko arrantzaren ondorio negatiboak saihestuz.

Guztira, 2020an, 1.700 milioi euro inguru zuzendu dira era horretako ekimenetara (aurreko ekitaldian baino % 70 gehiago) abaletan eta finantzaketan.