Ingurumeneko lana

Energia kontsumoak

Honakoak dira egindako energia kontsumo nagusiak:

KONTSUMO ELEKTRIKOAK  KUTXABANK TALDEA* 2018 2019 2020
KB+CS Gainontzekoa Guztira KB+CS Gainontzekoa Guztira KB+CS Gainontzekoa Guztira
Energia elektrikoaren kontsumoa (GJ) 146.714 2.656,50 149.370,50 137.323 2.591,14 139.914,14 123.587 3.195,51 126.782,51

*”Gainontzekoa” zutabeak erakunde hauen kontsumoa barne hartzen du: Fineco Taldea, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros, Norbolsa eta Higiezin Taldea. Halaber, Kutxabankek eta Cajasurrek emandako datuek azaroko eta abenduko kontsumoaren gutxi gorabeherako kalkulua barne hartzen dute, aurreko ekitaldian kontsumitu zenari dagokionez. Kutxabank Seguros eta Kutxabank Gestión-en informazioa 2020an zehar instalazioetan egindako erabileraren araberako kalkulu bat da.

ENERGIA KONTSUMOAK KUTXABANK TALDEA* 2018 2019 2020
Gas naturalaren kontsumoa (GJ) 1.591 1.442 1.493,94
Gasolioaren kontsumoa (GJ) 561,15 774 1.714
Argindarraren kontsumoa (GJ) 149.370,5 139.914,14 126.782,51
Energia osoaren kontsumoa (GJ) 151.523 142.130 129.990
Kutxabank Taldeko pertsona-kopurua 5.776 5.787 5.673
Energiaren intentsitatea (GJ/pertsona)1 26,23 24,56 22,91

1 Energiaren intentsitatea energia kontsumo guztiak batuz kalkulatzen da, Kutxabank, Cajasur, Fineco, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros eta Norbolsako langile guztien aurrean.

* Kutxabank, Cajasur, Fineco Taldea, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros, Norbolsa eta Higiezinen Taldeko kontsumoaren eta langileen datuak barne hartzen dira. Gas naturalaren datuak Kutxabanken eraikin hauen kontsumoak barne hartzen ditu: Garibai-Donostia, Independentzia-Gasteiz eta Fueros 8-Gasteiz, eta Higiezinen Taldekoak.

Gasolioaren datuak Kutxabanken Ibaeta-Donostiako Eraikineko berogailuaren eta ekipo elektrogenoaren kontsumoa, eta Bilboko Kale Nagusia 30-eko eta Donostiako Garibaiko eraikinetako ekipo elektrogenoaren kontsumoak barne hartzen ditu. Ez da hemen sartu Miramón-Donostia eraikina, egun alokatuta baitago.

Bihurketa-unitatea 1GJ=277,8 kwh. Gas naturalaren m3 bihurketa-unitatea kwh-ra: 11,997 kwh/m3. Gasolioaren bihurketa-unitatea: Gasolioaren PCI: 43GJ/t eta gasolioaren Dentsitatea C galdarak: 0,9 kg/l.

Aipatu beharra dago aurtengo gasolio-kontsumoaren igoera, nagusiki, 2020ko urtarrilean Ibaetako Eraikineko berogailurako egindako 18.000 litroko hornidura dela eta.

Energiari dagokionez, 2020. urtearen azterketak kontrajarritako faktoreak ditu Covid-19ren ondorioz. Testuinguru honek energiaren aurrezpen handiagoa eragin du, telelanaren ondorioz, eta baita ohiz kanpoko kontsumo bat ere, kanpokoa % 100ean edo ahal den neurrian berritzeko beharra dela eta, barnekoa birzirkulatu gabe. Horren ondorioz, neguan berogailu gehiegi eta udan hozte-sistema gehiegi erabiltzen da.

2020an, Kutxabankek Bilboko eta Ibaetako DPZen (datuak prozesatzeko zentroak) egokitzapenak amaitu ditu, eta gutxi gorabehera, DPZ kontsumoaren 148.500 kWh eta 190.080 kWh-ko aurrezpena zenbatu du Bilbon eta Ibaetan, hurrenez hurren.

Halaber, 2020ko sukurtsalen itxierarekin, 360.000 kWh-ko energia-aurrezpen bat zenbatu da urte osoan zehar.

Era berean, Hozte-sistemen Renove Planarekin, zaharkitutako 55 ekipo efizienteagoak diren berri batzuekin ordezkatu dira. Berrikuntza horri esker, bulego hauetan, 44.850 kWh inguruko energia-aurrezpen bat neurtu ahal izan da (% 5,10).

2020ko ekitaldian zehar, 273 sukurtsaletako aire-girogailuen aire-iragazkiak eta Zerbitzu Zentraletako 823 iragazki ordezkatu dira. Gainera, prebentziozko mantentze-lanen bidez, Kutxabank eta Cajasurren sukurtsaletan eta eraikin nagusietan, urte osoan zehar iragazki guztiak garbitu dira, gutxienez behin.

Mantentze-lanen arloan, Sukurtsalen Inmotika globalaren proiektu bat ezartzeko aukera aztertzen ari dira, sukurtsalen ekipamendu osagarriaren (hozte-sistema, argiztapena...) erabateko kontrola integratzeko eta proiektuaren sinergiak aprobetxatuz, kontrola eta efizientzia lortzeko.

2020. urtearen amaieraz geroztik, 56/2016 Errege Dekretuaren araberako energia-auditoretza bat egiten ari da. Horren emaitzak egungo egoerari, izandako lorpenei eta datozen 4 urteetan lortu beharreko hobekuntza-ekintza berriei buruzko informazioa eskainiko du.

2020an eta 2021ean zehar, DPZ eta Zamudioko Kartera-1 eraikinaren egokitzapena egingo da. Zaharkitutako hozte-ekipamenduak eta hornikuntza elektrikoak berritzen ari dira, efizienteagoak diren berri batzuez ordezkatuz.

2020ko urtarrilaren 1az geroztik, Kutxabank Taldearen banku-egoitza guztiak eta lantoki guztiak argindar berdeaz bakarrik hornitzen dira, Iberdrolaren Núñez de Balboa instalazio fotovoltaikotik datorrena.

Aurreko ekitaldietan, argindarraren jatorria honakoa izan zen:

ARGINDARRAREN JATORRIA KUTXABANK ETA CAJASUR 2018 2019
Energia nuklearraren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 23.295,37 23.168,48
Ikatzaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 1.789,68 427,48
Energia eolikoaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 37.686,53 34.501,01
Gas naturalaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 58.837,24 61.176,3
Energia hidraulikoaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 24.652,37 16.979,19
Beste energia-iturri batzuen zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 451,44 1.070,54

* * Datu hauek dokumentu honetako Energiaren kontsumoen taularen araberako argindarraren kontsumotik abiatuta kalkulatu dira eta ekoizpen garbiko % 2018 eta 2019ko emaitzen txostenen araberako energia-iturriena da.

ARGINDARRAREN JATORRIA GAINONTZEKO KUTXABANK TALDEA ** 2018 2019
Energia nuklearraren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 421,8 437,16
Ikatzaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 32,41 8,07
Energia eolikoaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 682,38 651
Gas naturalaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 1.065,35 1.154,33
Energia hidraulikoaren zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 446,37 320,38
Beste energia-iturri batzuen zeharkako kontsumoa argindarraren kontsumoan oinarrituta (GJ) * 8,2 20,2

** Gainontzekoa” zutabeak erakunde hauen kontsumoa barne hartzen du: Fineco Taldea, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros eta Norbolsa.

Datu hauek dokumentu honetako Energiaren kontsumoen taularen araberako argindarraren kontsumotik abiatuta kalkulatu dira eta ekoizpen garbiko % Iberdrolaren 2018 eta 2019ko emaitzen txostenen araberako energia-iturriena da.