Ingurumeneko jarduera

Bioaniztasuna

Kutxabankek ez du ingurumen inpakturik sortzen babestutako eremuetan edo balio handikoetan bioaniztasunari dagokionez, bere jardueraren zati handiena hiriguneetan egiten baitu.

Hala ere, aipatu behar da, Kutxabankek 16.578,83 m2-ko administrazio-eraikin bat duela Gasteizen (Biosferako pasealekuan), geroz eta jarduera gutxiago du eta Salburua inguruan kokatuta dago, non hezeguneak dauden eta babestutako hainbat espezie bizi diren. Edonola ere, bankuak eraikin horretan burutzen duen jarduerak ez du arriskuan jartzen ez natura, ez hezegunea, ezta hartan bizi diren espezieak ere. Espezie horiek, IUCN43ren Zerrenda Gorrian (2003) datoz, hausgarri gisa, eta hurrengoak dira: odonatoak, beldarrak, tximeletak, anfibioak (baso-igel jauzkaria), narrastiak (apoarmatu istilzalea), hegaztiak (amiamoko beltza, mirotz urdina, usapala, buztangorri argia), ugaztunak (arratoi-belarri ertaina), etab.

Kutxabankek guztira 1.086,45 hektareako baso-azalera kudeatzen du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan kokatuak, zeintzuek bioaniztasun aberatseko ekosistema barietate handia duten. Kudeatutako azalera osotik, bankua 971,72 hektarearen jabea da, horietatik 932,86 hektarea egurra modu jasangarrian ateratzeko ustiatzen diren basoak dira eta 38,86 hektarea bertako landarediaz (nagusiki, sasiak) estalitako landek eta mendiek hartzen dituzte, gune bakoitzeko ekosistemetan berezkoa den bioaniztasun naturalarekin.

Jabea izan gabe bankuak kudeatzen dituen 114,73 hektarea honela banatzen dira:

  • Bizkaian (Karrantza), Sopeña mendiko 24 hektareatik % 60 aprobetxatzen du. Udala jabea da eta gainerako % 40a dauka.
  • Gipuzkoan (Donostia), Kutxabankek Oberan mendiko 5,34 hektareatik lurgain-eskubidea duen azalearen % 50 dauka. Udala jabea da eta gainerako % 50a dauka.
  • Araban, bankuak Albina mendiko 74,88 hektarea kudeatzen ditu, zeintzuek Gasteizko Udalaren jabetzakoak diren.

Kudeatutako azalera osotik, 972,71 hektarea egurra modu jasangarrian ateratzeko ustiatzen diren basoak dira eta 113,74 hektarea bertako landarediaz (nagusiki, sasiak) estalitako landek eta mendiek hartzen dituzte, gune bakoitzeko ekosistemetan berezkoa den bioaniztasun naturalarekin.

Bereziki Insignis pinua erasaten duten gaixotasunek birulentzia izugarria izan zuten 2018 urtean. Markesbaso (Azpeitia-Zestoa) eta Ardume Amestigorrieta eta Aiatxartea (Aia) mendiak dira orain arte kaltetuenak, 2019 urtean baso-azalera handi bat bota behar izan zen.

Zehazki, Markesbaso mendian, 7, 9 eta 15 Jarduketa Unitateak (JU) bota ziren 2019. urtean. 7 eta 9 JUak gazteak ziren, 20 eta 18 urte zituzten, hurrenez hurren, eta 40,5 hektarea hartzen zituzten euren baitan. 2020an, Jarduketa Unitate horiek birpopulatu egin dira Cryptomeria japonica espeziearekin. 15 JUak Insignis pinuaren plantazio bat zeukan, baina helduarora iritsia zegoen eta beraz, azaroan, Sequoia sempervirens espeziearekin birpopulatu zen. 2019. urtearen amaieran eta 2020aren lehenengo seihilekoan, 6, 8, 10 eta 11 JUak bota dira, 21, 19, 17 eta 16 urte zituztenak, hurrenez hurren, eta guztira, 78,5 hektarea osatzen zituztenak. 6, 8 eta 10 JUak, 55,95 hektarea osatzen dituztenak, garbitzen ari dira 2020-2021 kanpainan birpopulatzeko helburuz; lehenengo bietan, Cryptomeria japonica landatuko da eta hirugarrenean, aldiz, Sequoia. 11 JUak 22,62 hektarea ditu eta 2021. urtearen amaieran birpopulatuko da. Halaber, 2020an zehar, 16 JU botatzen amaitu da, zeinak Insignis pinuaren masa bat barne hartzen zuen, adinez heldua eta gaixotasunak erasana. 2020. urteko Jardueren Planean, barne hartu zen Markesbasoko 1 JUaren (18,7 hektarea) eta Ardume Amestigorrieta eta Aiatxarteako 2, 3 eta 5 JUen (Aia, 59,57 hektarea) mozketa ere.

Aldaba mendian (Tolosa Albiztur) 2015ean landatutako Insignis pinua atera zen 9,67 hektareatan, ia guztiz lehortu baitzen 2018ko gaixotasun-erasoaren ondoren; Cryptomeris japonicarekin birpopulatu da 2019ko ekitaldian zehar. 2020an zehar, landatutako 9,67 hektareatan delako berritzea egin da eta udan garbitu egin da.

Bestalde, 2020. urteko udan, hainbat garbiketa egin dira: Haritz kanduduna 21,81 hektareatan, Pagoa 8,31 hektareatan eta Cryptomeria japonica 50,11 hektareatan, Azpeitia, Zestoa, Albiztur eta Tolosako udalerrien eremuan.

Kutxabankek Araban kudeatzen dituen 74,88 hektareek lurgain-eskubidea daukate, babestutako espazio naturalen edo bioaniztasun aberatsa duten espazioen barruan, Albinako urtegiaren bi aldeetan hain zuzen ere; urtegi hau Gasteizko ur-horniketarako erabiltzen da. Aipatu esparruak babestutako animalien hainbat espezie hartzen ditu bere baitan, eta kasu batzuetan, hauen arrantza mugatuta dago (amuarrain arrunta, aingira, barboa, lutxoa, ibai-karramarro gorria etab.).

Ez da jarduerarik egin babestutako habitatak edo guneak berreskuratzeko, Kutxabanken jarduerak ez baitu eragin negatiborik ingurune horietako batean ere ez.