Gizarte lana

Laneko segurtasuna eta osasuna

Kutxabank eta Cajasur

Hurrenez hurren, langile guztiak artatzeko prebentziozko antolakuntzaren modalitate gisa, bai Kutxabanken, bai Cajasurren, Prebentzio Zerbitzu propio bat eratu da, laneko arriskuen prebentzioan adituak diren teknikariez osatuta dago eta Higienea eta Ergonomiako/Psikosoziologiako espezialitateak barne hartzen ditu. Aldiz, Segurtasunaren eta Osasunaren Zaintzaren espezialitateak eta Prebentzio Zerbitzu propioak bere gain hartu ezin dituen gainerako jarduerak Kanpoko Prebentzio Zerbitzuekin hitzartzen dira.

Osasunaren Zaintzaren espezialitatea hitzartu den Kanpoko Prebentzio Zerbitzuak behar bezala ziurtatuta daude kasu bakoitzean eskumena duten Lan- eta Osasun-agintarien aldetik, eta langileen osasuna zaintzeko eta kontrolatzeko funtzioak gauzatzeko gaitasun teknikoa, prestakuntza eta trebakuntza duten osasun-langileak hartzen dituzte euren baitan, indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

Langileen osasunaren zaintzaren barruan, espezialitatearen berezko funtzioez gain, osasuna sustatzeko kanpainak ere bultzatzen dira, euren borondatez parte hartu nahi duten langile guztiei zuzenduta. Aipatu kanpainak intranetaren bitartez barreiatzen dira, langile guztiek kontsulta ditzaten eta horien berri izan dezaten.

Dauden arriskuak identifikatzeko eta ezabatzeko, eta ezabatu ezin diren arriskuen ebaluazio orokor bat egiteko, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionalak (LSOIN) editatutako Arriskuak Ebaluatzeko Gidaliburuan jasotako metodoa erabiltzen da. Ebaluazioak berak neurketak, azterketak edo entsegu zehatzagoak egiteko beharra ezartzen duenean, indarrean dagoen araudia kontuan hartzen da, eta baita lortutako emaitzei buruz konfiantza ematen duten eta prestigiozko ibilbidea duten erakundeen beste gida edo metodo batzuk ere.

Intranetean gaitutako prozedura ezberdinen bitartez, edozein langilek bere ustez arrisku-egoera bat eragin dezakeen narriadura edo funtzionamendu desegoki oro jakinarazi dezake, kasua ikertu dezaten, edo bestela, Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuko Teknikariekin zuzenean harremanetan jar daiteke.

Laneko istripu bat gertatzen den bakoitzean, Prebentzio Zerbitzuko langileek egoki den ikerketa egiten dute, istripua eragin zuten kausak zehazteko eta, hala badagokio, kausa horiek ezabatzeko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak gomendatzeko eta antzeko istripuak gertatzea saihesteko helburuarekin. Gainera, lanpostuko lan-arriskuen ebaluazioa berrikusten da, eguneratzeko beharrik dagoen ikusteko.

Kutxabanken eta Cajasurren Prebentzioaren Ordezkariak daude, zeintzuek langileen ordezkariak diren laneko arriskuen prebentzioari dagokionean. Aipatu Ordezkariak langileen aukeraketaren bidez osatutako Enpresako Batzorde ezberdinetako Langileen Ordezkariek izendatzen dituzte euren artetik.

Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak organo parte-hartzaile paritarioak eta kolegiatuak dira, aldian-aldian gai honi buruzko enpresaren jarduketak kontsultatzera bideratuak. Alde batetik, prebentzioko ordezkariez osatuta daude, eta bestetik, kopuru berdineko enpresaren ordezkariez. Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak hiru hilez behin eta bertako ordezkarietako batek hala eskatzen duen oro elkartzen dira.

Langile guztiek euren lanpostuan identifikatutako arriskuetan oinarritutako prebentzioari buruzko prestakuntza jasotzen dute, enpresan jarduera hasten dutenean eta gero, noizbehinka. Aipatu prestakuntzaren kudeaketa eta antolakuntza Erakundearen prestakuntza-sailaren bitartez egiten da.

Jarraian bi entitateen ezbehar tasaren indize estatistikoak:

KUTXABANK:

EZBEHAR-KOPURUA 2019 2020
Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira
Istripuak BAJARIK GABE 5 25 30 14 17 31
Istripuak BAJAREKIN 5 14 19 6 11 17
GUZTIRA 10 39 49 20 28 48

URTEA MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA GABEZIA INDIZEA
2018 11,59 0,14 0,21
2019 8,34 0,11 0,17
2020 8,52 0,25 0,39

Jarraian, 2020ko ekitaldiko informazioa jasotzen da, sexuaren arabera banakatua:

KUTXABANK  2020KO ISTRIPUEN TASAK GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA
MAIZTASUN INDIZEA 9,45 7,96 8,52
LARRITASUN INDIZEA 0,42 0,14 0,25
GABEZIA INDIZEA 0,66 0,22 0,39
LAN EGINDAKO ORDUAK 2.116.920 3.517.800 5.634.720
  • Maiztasun indizea: (Istripuen kopurua /lan egindako orduak)*106
  • Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldien kopurua /lan egindako orduak)*103
  • Gabezia indizea: Galdutako jardunaldien kopurua / batez besteko langileen orduak.

CAJASUR

EZBEHAR-KOPURUA 2019 2020
Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira
Istripuak BAJARIK GABE 5 13 18 5 9 14
Istripuak BAJAREKIN 6 6 12 6 8 13
GUZTIRA 11 19 30 11 17 28

URTEA MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA ABSENTZIA INDIZEA
2018 2,46 0,04 4,92
2019 10,19 0,11 0,19
2020 9,68 0,1 0,16
  • Maiztasun indizea: (Istripuen kopurua /lan egindako orduak)*106
  • Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldien kopurua /lan egindako orduak)*103
  • Gabezia indizea: Galdutako jardunaldien kopurua / batez besteko langileen orduak.

Jarraian, 2020ko ekitaldiko informazioa jasotzen da, sexuaren arabera banakatua:

CAJASUR  
2020KO ISTRIPUEN TASAK Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira
MAIZTASUN INDIZEA 8,02 11,17 9,68
LARRITASUN INDIZEA 0,11 0,08 0,10
GABEZIA INDIZEA 0,18 0,14 0,16
BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA 13,73 7,47 9,93
LAN EGINDAKO ORDUAK 1.371.150 1.521.300 2.892.450

Ez da laneko gaixotasunik adierazi, ez Kutxabanken, ez Cajasurren, eta deklaratutako lan-istripuetatik ez da heriotzarik eratorri.

Fineco Taldea

Fineco Taldeko enpresako batzordeek, langileen ordezkariek eta sindikatuetako ordezkariek, arautegiak ezarritako baldintzei jarraikiz, langileen interesak defendatzeko erantzukizuna daukate. Fineco Taldeak prebentzioko ordezkariak dituzte, arriskuen eta lan segurtasun eta lan osasun arloetan gaitasun eta eskumenekoak. Kideek aurretik eratutako Enpresako Batzordeek izendatzen dituzte prebentzioko ordezkariak edo, ez daudenean, aukeratutako langileen ordezkariek. Prebentzioko 2 ordezkariak langileen % 100 dira. Prebentzioko ordezkariak gonbidatuta daude Prebentzioko Zerbitzuko teknikariei laguntzera arriskuen ebaluazioetan,eta haiei egokiak iruditzen zaizkien adierazpenak egin ahal izango dituzte.

Bestetik, Segurtasuneko eta Osasuneko Batzordeetan, entitateek egiten dituzten prebentzioko jardueren, gertatu diren lan istripuen, haien ikerketaren eta ondorengo jarraipenaren berri emango da. Ildo horretan, Fineco Taldeak laneko prebentzio, segurtasun eta osasunaren arloan aditua den hirugarren pertsona batengan eskuordetuta dauka, zehazki, IMQ Prevención. IMQ Prevención, kanpoko Prebentzio Zerbitzu gisa, prebentziozko kultura bat ezartzearekin konprometitua dagoen erakunde bat da, zeinak osasuna zaintzeko programen bitartez eta gainerako espezialitate teknikoak modu integral batean elkartuz, Sozietateari ongizate-egoera bat hedatzeko helburu nagusia duen, langile guztien segurtasunaren eta osasunaren babes-mailak areagotuz. IMQ Prevención-ek TIN 2504/2010 aginduan ezarria betetzen du, zeinak 39/1997 Errege-dekretua garatzen duen, non prebentzio-zerbitzuen arautegia onartzen den, erakunde espezializatuak prebentzio-zerbitzu gisa ziurtatzeari dagokionez.

Baliabideen antolakuntzari buruzko oinarrizko irizpideak ere betetzen ditu, osasun-jarduera 843/2011 Errege-dekretuan ezarri bezala gauzatzeko. IMQ Prevención-ek indarrean dagoen araudian ezarritako prozedura guztiak egiten ditu, honetarako:

  • Fineco Taldeko sozietate guztien zerbitzura lan egiten duten pertsona guztiei euren osasunaren aldizkako zaintza bermatzeko, lanak dituen arriskuen arabera, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legeko 22. artikuluan ezarriari jarraikiz.
  • Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legeko 39. artikuluaren 2.d Atala betez, langileei Osasunaren Zaintzaren arloan egindako jarduketen berri emateko, euren ordezkarien bitartez, prebentzioaren ordezkariak..

Ondorioz, eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legeko 23. artikuluak jasotzen duen bezala, Fineco Taldeak, IMQ Prevención-en bitartez, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legeko 22. artikuluan ezarritako kontrolen plan bat diseinatzen du, langileen osasun-egoera ebaluatzeko eta ondorioak ateratzeko, langilearen lanpostuko eginkizunak gauzatzeko egokitasunari dagokionez, edo babes- eta prebentzio-neurriak hartzeko edo hobetzeko beharrari dagokionez. Halaber, Fineco Taldeak egindako kontrol guztien eta lortutako ondorioen erregistro guztia lan-agintaritzaren esku jartzen du.

Urtero, IMQ Prevención-ek memoria bat egiten du, aldi horretan osasun-zaintzarekin lotuta egindako jarduerei buruzko informazio-gradu onena eskaintzeko helburuarekin, indarrean dagoen araudian ezarria betez, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legeko 22 eta 23. artikuluetan eta Prebentzio Zerbitzuen Arautegiko 37. artikuluan jasoa, eta halaber, "INST."-eko NTP591 irizpide teknikoak kontuan hartuta, honi buruzkoa: "Laneko arriskuen prebentzio-sistemaren dokumentazioa: dokumentu-erregistroa".

Aipatu memorian, laneko arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketa-sisteman txertatzearen –adostutako prebentziozko jardueren araberako prebentzio-plana ezarriz eta aplikatuz– balioztapen bat egiten da. Horretarako, IMQ Prevención-ek baldintza batzuk ezartzen ditu enpresan dagoen "Prebentzio-sistema" aztertu ahal izateko. Integrazioaren balioztapena aztertutako baldintzetatik guztiz edo neurri batean bete diren baldintzen kopuruaren emaitza da, beraz, balioztapen-maila altuena dagoela ulertuko da enpresan aplikatu beharreko baldintza guztietan betetze-egoera bat erregistratzen denean, eta aldiz, gutxieneko balioztapena egongo da, baldintzak betetzen ez direla ikusten denen.

Enpresaren Prebentzio-sisteman aztertzen diren baldintzak honakoak dira:

  • Osasunaren Zaintzako jarduerak
  • Azterketa Medikuari uko egiteko babesa
  • Bereziki sentiberak diren langileak (egongo balitz)
  • Postu bakoitzeko arriskuen aldaketak.

Halaber, 2019 eta 2020ko ekitaldietan aplikatutako osasun-protokolo zehatzak honakoak izan dira: Arrisku psikosozialen ikerketa, Osasunaren zaintza eta Covid-19ren Prebentzio-plana.

Egin diren osasunaren azterketetan ez da inolako gertakaririk hauteman eta Osalani ere ez zaio inolako gaixotasun profesionalik adierazi.

Halaber, ez da inolako istripurik gertatu Fineco Taldeko langileen artean.

Ondorioz, ekitaldian zehar, Arauzko Ikuskaritzak eta IMQ Prevención-eko kanpoko adituak egindako lanak behar bezala osatu dira; orokorrean, arriskua oso baxua dela eta kontrolatu eta jarraitu egin behar dela ondorioztatu da.

2019ko ekitaldian zehar, bulegoko arriskuei buruzko prestakuntza orokorraren, DBPen (datuak bistaratzeko pantailak) ergonomiari buruzko prestakuntza espezifikoaren eta suteak itzaltzeari buruzko prestakuntzaren hainbat ikastaro egin ziren. Aldiz, 2020ko ekitaldian, pandemiaren egoera (Covid-19) dela eta, ez zen inolako prestakuntzarik egin, eta 2021eko ekitaldian, langile berriei zuzendutako ikastaroak egingo dira, ezartzen diren protokoloen arabera.

Enpresak aseguru mediko bat hitzartuta dauka Igualatorio Médico Quirúrgico, S.A. erakundearekin, zeinak langileen eta horien zuzeneko familiako kideen osasun-zerbitzu orokorrak estaltzen dituen.

Pandemiaren ondoriozko konfinamenduaren garaian (2020ko martxoa-ekaina), enpresak ongizate emozional eta fisikoaren online saioak eskaini dizkie langileei.

Fineco Taldearen jarduera-tipologia dela eta, ez dauka betebeharrik laneko osasunean eta segurtasunean bere eragiketa, produktu edo zerbitzuekin zuzenean lotuta dauden (merkataritza-harremanen bidez) ondorio negatibo garrantzitsuak saihesteko edo arintzeko protokolo zehatzak gauzatzeko, horri dagozkien arriskuak immaterialak baitira.

Jarraian ezbehar tasaren indize estatistikoak:

  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2019 urtea 0 0 0 0 0
2020 urtea 0 0 0 0 0

2019 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak)
BIZKAIA 0 0 0 0 0
GIPUZKOA 0 0 0 0 0
ALAVA 0 0 0 0 0
GUZTIRA 0 0 0 0 0


2020 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak)
BIZKAIA 0 0 0 0 0
GIPUZKOA 0 0 0 0 0
ALAVA 0 0 0 0 0
GUZTIRA 0 0 0 0 0

  2019 2020
GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA  GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA 
Istripuak BAJARIK 0 0 0 0 0 0
Istripuak BAJAREKIN 0 0 0 0 0 0
GUZTIRA 0 0 0 0 0 0

2019 eta 2020ko ekitaldietan zehar, ez da egon azpikontratatutako langilerik eta ez da arlo horri buruzko barne ikuskaritzarik egin.

2019 eta 2020ko ekitaldietan zehar, ez da inolako istripurik gertatu Fineco Taldeko langileen artean. 2019 eta 2020ko ekitaldietan zehar, ez da azpikontratatutako langileen lan-istripurik jakinarazi (ez baita azpikontratatutako inor egon).

2019 eta 2020ko ekitaldietan zehar, ez da lanari dagokion minik edo gaixotasunik jakinarazi, eta ez dago azpikontratatutako langilerik.

Kutxabank Gestión

Kutxabank Gestión-ek kanpoko prebentzio-zerbitzu bat dauka. Osasunaren Zaintza eta Laneko Arriskuen Prebentzioa enpresak dituen Egoitza bakoitzerako Prebentzio Teknikari batek koordinatzen ditu, eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren sistemak estalitako langile eta jarduera guztiak hartzen ditu bere baitan.

Kutxabank Gestión-ek, langileen Segurtasuna eta Osasunaren arduraren baitan, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legeak ezarritako aginduak betetzeaz gain, betetze hori aprobetxatuz, bere langileen laneko bizi-baldintzak ahalik eta gehien hobetzeko helburua dauka.

Helburu horiek lortzeko, jardueraren hobekuntza etengabekoa izan behar dela jakinik, Kutxabank Gestión-eko zuzendaritzak honako konpromisoak hartzen ditu:

  • Prebentzioaren arloan aplikatu beharreko lege eta arautegietan ezarritako agindu guztiak betetzea.
  • Erakundea prebentziozko eta legezko baldintza guztiak betetzera konprometitzea, informazioaren, prestakuntzaren eta kontsultaren bidez eta langileen parte-hartzearen bitartez.
  • Erabilitako prozesuak, teknikak eta lehengaiak aztertzea, eta langileei arrisku gutxien eragiten dietenak aukeratzea.
  • Prebentziozko jarduerak gauzatzeko behar beste baliabide esleitzea.
  • Laneko arriskuen prebentzioaren arloan, kultura positibo bat sortzea.

Egoitza bakoitzerako Laneko Arriskuen Ebaluazio bat dago eta aldian-aldian eguneratzen da. Kanpoko prebentzio-zerbitzuaren laguntzaz, balizko laneko arriskuak identifikatzen dira eta jarduketa-planak ezartzen dira, horien bitartez, balizko arriskuak konpontzeko ekintza zuzentzaileak ezartzeko.

Kutxabank Gestión-ek laneko osasunaren zaintza-zerbitzuan parte hartzen du, langileei urteroko azterketa mediku bat egiteko aukera eskainiz eta arriskuak identifikatzen eta minimizatzen lagunduz. 2020. urtean, langile guztien artean, 47 langile azterketa medikua egitera joan ziren eta 11k ez zuten egin, azterketari uko egiteko gutuna sinatuz. Zerbitzu horrek informazioaren konfidentzialtasuna zaintzen du.

Langileen Sindikatuko Ordezkaria kanpoko prebentzio-teknikariarekin egiten diren bileretara gonbidatzen da eta laneko osasunari eta segurtasunari buruzko informazio garrantzitsuaren berri ematen zaio.

Kutxabank Gestión-ek prebentzioko ordezkariak ditu, arriskuen prebentzioan eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan gaitasunak eta eskumenak dituztenak. Prebentzioko ordezkari horiek Sindikatu Hauteskundeen bitartez aukeratzen dira, lurralde bakoitzeko bana (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba).

Prebentzioko ordezkariak gonbidatuta daude Prebentzioko Zerbitzuko teknikariei laguntzera arriskuen ebaluazioetan,eta haiei egokiak iruditzen zaizkien adierazpenak egin ahal izango dituzte. Beraz, uneoro ezagutzen dute Egoitza bakoitzak burutzen dituen jarduerak, eta gertatutako istripuak, egindako ikerketak eta ondorengo jarraipena.

Kutxabank Gestión-ek honako arloei buruzko prestakuntzak egiten ditu: laneko arriskuak eta lanpostuko arriskuen ebaluazioetatik eratorritako neurriak, larrialdi-planak eta auto-babesaren plana, DBPak dituzten lanpostuetako arriskuen ebaluazioa. Gainera, prestakuntza horietan, Prebentzio-plana zabaltzen da, langile guztiek horren berri izan dezaten.

Langileen osasunaren eta segurtasunaren inpaktuei dagokienez, Kutxabank Gestión-ek enpresak laneko arriskuen prebentzioaren arloan duen kontsulta- eta informazio-betebeharra betetzearen aldeko apustua egiten du. Hori dela eta, langileen osasuna eta segurtasuna asaldatu dezakeen faktoreren bat baldin badago, enpresak ezarritako prozeduraren berri emango du. 2020. urtean, Kutxabank Gestión-eko Laneko Arriskuen Prebentzio-planari eranskin bat atxiki zitzaion, koronabirusaren (Covid-19) aurrean jarduteko planari dagokiona, hain zuzen ere. Dokumentu hori langile guztiei bidali zitzaien, osaeraren metodologia ezagutarazteko eta enpresak Covid-19 ez hedatzeko hartu zituen neurrien berri emateko.

Horrez gain, abenduan zehar, langileei "Covid-19; Prebentzio-jarduketak" Prestakuntza-ikastaroa egiteko aukera eskaini zitzaien. Bertan, koronabirusari buruzko alderdi orokorrak, higiene-neurriak, enpresak daukan babes-materiala etab. azaltzen dira, eta ezarri diren neurri teknikoen eta antolakuntza-neurrien gainbegiratu bat egiten da, baita Erakundeak Covid-19 kasuen aurrean sortutako Jarduketa-protokoloena ere.

Jarraian ezbehar tasaren indize estatistikoak:

  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2019. urtea 0 0 0 0 0
2020. urtea 0 0 0 0 0
  • Maiztasun indizea: (Istripu kopurua / Lan egindako orduak) * 106
  • Larritasun indizea: (Galdutako lanaldi kopurua / Lan egindako orduak) * 103
  • Intzidentzia indizea: (Istripu kopurua / Batezbesteko langile kopurua)4
  • Absentzia indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Batezbesteko langile kopurua
  • Batezbesteko iraupen indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Istripu kopurua
2019 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak)
BIZKAIA 0 0 0 0 0
GIPUZKOA 0 0 0 0 0
ALAVA 0 0 0 0 0
GUZTIRA 0 0 0 0 0
2020 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak)
BIZKAIA 0 0 0 0 0
GIPUZKOA 0 0 0 0 0
ALAVA 0 0 0 0 0
GUZTIRA 0 0 0 0 0


ISTRIPUAK 2019 2020
GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA
Istripuak BAJARIK GABE 0 0 0 0 0 0
Istripuak BAJAREKIN 0 0 0 0 0 0
GUZTIRA 0 0 0 0 0

Kutxabank Seguros

Kutxabank Seguros-en ezarritako segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa-sistema Kanpoko Prebentzio Sistemaren modalitatekoa da eta honako egitura dauka:

  • Bilbo, Gasteiz eta Donostiako lantokietan, Laneko segurtasunaren, Higiene Industrialaren eta Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatuaren espezialitateak IMQ Prevención-ek egiten ditu, eta Laneko Osasunaren espezialitatea (osasunaren zaintza) aldiz, Medical Prevención XXI, S.L.-k.
  • Kordobako lantokiari dagokionez, Quirón Prevención-ek egiten ditu lau espezialitateak.

Lantoki bakoitzean, zentroko Prebentzioaren Koordinatzaile bat, edo Konpainiak izendatutako Kanpoko Prebentzio Zerbitzuarekiko hizketakide bat dago.

Sistema horren irismena lau lantokietako langile guztietara zabaltzen da.

Arriskuen prebentzio-jarduera Urteko Arriskuen Prebentzio Planean ezartzen da. Kanpoko Prebentzio Zerbitzuak egindako arriskuen hasierako ebaluazioa da abiapuntua. Arriskuen hasierako ebaluazioaren emaitzek hala diotenean, arrisku fisiko, kimiko edo ergonomiko zehatzen ikerketa edota ebaluazio espezifikoak egingo dira. Lan-baldintzak aldatzen direnean, ebaluazioa ere eguneratu egingo da eta, beharrezkoa bada, gertatu diren osasunerako kalteak kontuan hartu eta berrikusiko dira. Aipatu ebaluazioaren emaitzak kontuan hartuta, arriskuak kentzeko, murrizteko edo kontrolatzeko ekintza zuzentzaileen plana ezartzen da edo egoki diren ikuskaritzak edo ikerketak aktibatzen dira.

Konpainiak langileek Prebentzio Plana eta beharrezko informazioa helarazten die, honakoari dagokionez:

  • Laneko segurtasunerako eta osasunerako arriskuak, zentro osoari eragiten diotenak eta lanpostu edo funtzio bakoitzari eragiten dietenak.
  • Adierazitako arriskuei aplikatu beharreko babes eta prebentzio-neurriak eta -jarduerak.
  • Larrialdi-neurriekin lotutako gaietan hartutako neurriak.

Prebentzioarekin lotutako gaietan edozein langilek har dezake parte (arrisku-egoera bat ikusten badu edo lan-baldintzak hobetzeko proposamen bat badu), egokitzat hartzen dituen iradokizunak eginez, langileek segurtasuna eta osasuna hobetzera zuzenduak, bere hierarkia-lerroari edo zentro bakoitzean ezarritako hizketakideei jakinaraziz. Ez dago prebentzio-batzorderik edo prebentzio-ordezkaririk.

Langile guztiek prebentzioari buruzko prestakuntza bat jasotzen dute (teorikoa eta praktikoa), nahikoa eta beharrezkoa, bai kontratazioaren unean, bai euren funtzioak aldatzen direnean edo laneko ekipamenduetan teknologia berriak edo aldaketak txertatzen direnean. Kanpoko Prebentzio Zerbitzuko Prebentzio Teknikariak ematen ditu ikastaroak. Emandako informazioa erregistratu eta ziurtatu egiten da.

Honako hauek dira ohiko prestakuntzak:

  • Datuak Bistaratzeko Pantailen arriskuak eta larrialdi-planaren hedapena.
  • Lanpostuko Arriskuen informazioa eta Larrialdiak.

Osasunaren zaintza-zerbitzuaren funtzioak langileak kontratatu aurretiko azterketa medikuak egitea eta aldian-aldian haien osasun-egoera zaintzea da, urteroko azterketa medikuak eginez eta laneko osasunaren arriskuei buruzko kontsultak artatuz. Pertsonaren intimitaterako eta duintasunerako eskubidea eta bere osasun-egoerari buruzko informazio guztiaren konfidentzialtasuna errespetatzen da. Azterketen kasuan, langileak soilik jasotzen du azterketaren txosten osoa eta Konpainiak gaitasun-ziurtagiria jasotzen du.

Konpainiak, urtero, gripearen aurkako txertoa hartzeko aukera ematen die hala nahi duten langile guztiei.

Egiten diren azterketa medikuek ez dituzte barne hartzen lanpostuaren arriskua dela eta egin beharreko proben protokoloak eta gaitasun-ziurtagiria. Osasunaren adierazle generikoekin lotutako analisiak barne hartzen dituzte.

Merkataritza-koordinatzaileek bankuko kudeatzaileen sarea aholkatzen eta dinamizatzen dute, bezeroekin merkataritza-harremanik izan gabe, salbuespen gisa, kudeatzaileari lagunduz izan ezik. Euren lanpostuaren arriskuari dagozkion arriskuen ebaluzioa eta gomendioak jasotzen dituzte.

Jarraian, ezbehar-kopuruaren indize estatistikoak aurkezten dira:

  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2019. urtea 5,8 0 0,01 0 0
2020. urtea 0 0 0 0 0
  • Maiztasun indizea: (Istripu kopurua / Lan egindako orduak) * 106
  • Larritasun indizea: (Galdutako lanaldi kopurua / Lan egindako orduak) * 103
  • Intzidentzia indizea: (Istripu kopurua / Batezbesteko langile kopurua)5
  • Absentzia indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Batezbesteko langile kopurua
  • Batezbesteko iraupen indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Istripu kopurua
2019 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak)
BIZKAIA 7,4 0 0,01 0 0
GIPUZKOA 0 0 0 0 0
ALAVA 0 0 0 0 0
GUZTIRA 0 0 0 0 0

2020 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA INTZIDENTZIA INDIZEA GABEZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak)
BIZKAIA 0 0 0 0 0
GIPUZKOA 0 0 0 0 0
ALAVA 0 0 0 0 0
GUZTIRA 0 0 0 0 0

ISTRIPUAK 2019 2020
GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA
Istripuak BAJARIK GABE 0 0 0 0 0 0
Istripuak BAJAREKIN 0 1 1 0 0 0
TOTAL 0 1 1 0 0 0

Higiezinen Taldea

CPCE-k eta Golf VR-k osasunaren zaintza eta Prebentzio Teknikoa azpikontratatzen dute. Osasunaren zaintzari dagokionez, langile guztiei urtero egiten zaie azterketa medikua. Prebentzio Teknikoari dagokionez, aditu askeak urtero etortzen dira enpresaren instalazioetara, lanpostuetako ingurumen, ergonomia eta segurtasun-neurriak balioztatzeko eta, hala badagokio, zuzentzeko. Gainera, urtean behin, Prebentzio-teknikari batek egoki den prestakuntza eskaintzen du.

Ez dago inor sozietateetako langile izan gabe, euren lana Kutxabankek kontrolatzen duenik. Ez da ikuskaritzarik egiten zentzu horretan.

2020 urtean zehar, ez da inolako gaixotasun profesionalik edo lan-istripurik adierazi.

Gesfinor

Gesfinorrek aukeratutako prebentzio modalitatea berea ez den Prebentzio Zerbitzua da, laneko segurtasun eta osasunaren esparruko espezialitate guztietarako. Gainera, arriskuen prebentzioaren eta laneko segurtasun eta osasunaren arloko ordezkari bat dauka, zeina era berean, enpresako langileen sindikatuko ordezkaria ere baden eta langileen % 3,70 ordezkatzen duen.

Gaur egun, arriskuen ebaluazioa eta jarraipena, gomendioak eta horiek zuzentzeko ekintzen planifikazioa IMQ Prevención-eko teknikari batekin aurrez aurre egiten da. Arrisku-egoera puntualik baldin badago, Prebentzioaren Ordezkariari jakinarazten zaio, komenigarritzat hartzen diren ekintza zuzentzaileak egin ahal izateko, zeintzuek gutxi eta garrantzi gutxikoak izaten diren, Sozietatearen jarduera-mota dela eta.

Zerbitzu horrek arriskuen ebaluazioaren azterketa eta ikerketaren bitartez planifikatzen ditu osasunari dagozkion jarduketak, lanpostura bisita bat eginez eta honakoak gauzatuz: Osasuna Zaintzeko Proiektu egoki bat, Azterketa Medikuak, Osasunaren Zaintzaren emaitzen Azterketa Epidemiologikoa, analisien eta emaitzen estatistika-datuen Urteko Memoria, Balioztapena eta Informazioa, Etengabeko Informazioaren eta Osasunaren Sustapenaren Kanal batekin, non azterketa medikuaren emaitzen arabera, langileei euren osasuna hobetzeko egin beharreko jardueren berri emango zaien.

Langileek zuzenean parte hartzen dute Prebentzioaren Ordezkariarekin. Ordezkaritza-organoa Prebentzioaren Ordezkariak / Langileen Ordezkariak eta Enpresako Zuzendaritzak osatzen dute, eta gutxienez, urtean bitan elkartzen dira.

Prestakuntza IMQ Prevención-eko teknikarien bisitaren unean egiten da, eta baita langileei emandako inprimaki informatiboen bitartez ere. Prestakuntza espezifikoaren kasuetan, larrialdien ikastaroen era berean, teknikariekin hitzartutakoan egiten dira.

Azterketa medikuaren ondoren, Prebentzio Zerbitzuak langileei euren osasuna hobetzeko hainbat jarduera egitea gomendatuko die. Beharrezkoa bada, Enpresak langileei euren lanarekin lotuta ez dauden osasun-zerbitzuak eta -zaintza lortzeko bidea errazten die, eta langileek justifikatu egin beharko dute.

Norbolsa

Norbolsako prebentzio-jarduera kanpoko prebentzio-zerbitzu bat kontratatuz gauzatzen da. Horretarako, arlo teknikoekiko (Segurtasuna, Higiene Industriala, Ergonomia eta Psikosoziologia) itun-zerbitzu bat sinatu du IMQ Prevención-ekin.

Osasunaren kudeaketa-sistemak langile, jarduera eta lantoki guztiak estaltzen ditu.

Prebentzio Zerbitzuak eta Norbolsako ordezkariak honako prebentzio-jarduerak egiten dituzte: Prebentzio-plana, Arriskuen ebaluazioa, Prebentzio-jardueraren planifikazioa, Larrialdi-neurrien prestakuntza, Lan-baldintzen kontrola eta Lan-istripuen ikerketa.

Langileak enpresaren ordezkariarekin harremanetan jartzen dira edozein zalantza argitzeko.

Osasunaren Zaintza-zerbitzua ere IMQ Prevención-ekin kontratatuta dago, zeintzuek urteroko zaintza-proiektua eta programazioa egiteaz arduratzen diren.

Era berean programatzen dira urteroko azterketa medikuak ere. Langile guztiei azterketa medikuak egiteko aukera ematen zaie eta egitera animatzen dira.

Emaitzetara IMQ-ren plataforma baten bitartez sartzen da, eta langilea soilik sar daiteke, erabiltzaile eta pasahitz baten bidez.

Gainera, eta Hitzarmen Kolektiboan ezarritako hobekuntza gisa, Norbolsak, bere polizaren bitartez, osasun-aseguru bat hitzartuta dauka IMQ-rekin, zeinak osasun-sare pribatu zabal baterako sarbidea ahalbidetzen duen, Euskadin kokatutako klinika eta zentroekin, gainerako lurralde nazionalean itunpeko sarbidearekin eta atzerrian larrialdi-estaldurarekin.

2020 urtean zehar, ez da erakundeko langileei eragin dien inolako gaixotasun profesionalik edo lan-istripurik adierazi.