Gizarte lana

Hizkuntzaren kudeaketa

Hizkuntzari dagokionez, Kutxabanken lehentasuna bezeroei autonomia erkidego bakoitzean indarrean dagoen legediaren araberako kalitatea duen zerbitzu bat bermatzea da, beraz, bere barne prozedurak egokitzen ditu, bezeroak finantza-erakundearekin eurak aukeratutako hizkuntzan komunikatu ahal izateko. Azken xedea da entitatea gai izatea hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea bermatzea, bai bezeroekin, haiei ematen dieten arretan, bai administrazio, finantza eta merkataritza harremanetan.

Kutxabanken ustez, hizkuntza bere zerbitzuaren hurbiltasuna eta kalitatea bermatzen dituen parametroetako bat da. Horregatik, bi hizkuntza ofizial erabiltzen dituzten zonetan, hainbat arau jarri dira martxan biak erabili ahali izatea bermatzeko, eta, are gehiago, bezeroei arreta beraiek nahi duten hizkuntzan eskaini ahal izateko, beti ere tokiko hizkuntza errealitatea eta indarrean dagoen legeria beteaz.

Hori dUrtea amaitzeko, Euskaraldia 2020 ekimenaren sustapenean pare hartu du, lan-arloan euskararen erabilera-espazioak identifikatuz eta indartuz, baita bezeroen eta langileen artean aktibazio-kanpainak eginez ere, hizkuntzaren erabilera eta ekimenean parte hartzea sustatzeko helburuarekin. ela eta, sukurtsaletako iragarki-tauletan ezartzen diren seinale, idazkun, iragarki, inprimaki eta informazioetan, lurralde bakoitzeko berezko hizkuntza lehenesten da eta bi hizkuntza ofizialak erabiltzen dira guztien ulermena bermatzeko. Horrez gain, bulegoetako gailu eta euskarri informatikoak pixkanaka egokitzen doaz entitatearen hizkuntza politika betetze aldera.

Etengabeko hobekuntza eta egokitzapen prozesu honen barruan, hizkuntza-politikei buruzko komunikatu bereziak eskaini zaizkie eskualde elebidunetan dauden bulegoetako pertsonei.

Euskarari dagokionez, aurreko urteetan bezala, euskararen normalizazioari buruzko lankidetza-hitzarmenen jarraipen bat egin da: alde batetik, finantza-erakundeek eta Eusko Jaurlaritzak 2014an izenpetua eta, bestetik, 2016an Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) udalekin sinatutakoa. Hitzarmen hauek biztanleen hizkuntza-eskubideen sustapena errazteko oinarriak ezartzen dituzte, lankidetza egonkor baten bitartez, esaterako, Eusko Jaurlaritzako Esparru Sozioekonomikoan Euskara Sustatzeko Planean egindakoa.

Kutxabankek Donostiako Udalaren Arloko Kontseiluan parte hartzen du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko “Gipuzkoa Berdinago” programan ere laguntzen du, soziolinguistikaren klusterrarekin batera, esku-hartze publikoetan euskararen erabilera bultzatzeko estrategiak sortuz. Halaber, Euskaltzaindiaren XXV. Jagon Jardunaldietan parte hartu du, lan-arloko eta arlo pribatuko kudeaketa linguistikoari buruzko ibilbidea eta jardunbide egokiak partekatuz.