Gizarte lana

Erosketa arduratsua

Kutxabank Taldeko enpresen banku edo parabanku jarduera dela eta, hornidura-katea profesionalei euren funtzioak burutzea ahalbidetzen dien ondasun eta zerbitzuetan oinarritzen da batez ere. Hornitzaileek, besteak beste, honakoa hornitzen duten enpresak barne hartzen dituzte: bulegoko materiala, ekipo informatikoak, zerbitzu teknologikoak eta telekomunikaziokoak, publizitate edota marketin zerbitzuak, segurtasun zerbitzuak, mantentze-lanen zerbitzuak eta izaera askotariko beste zerbitzu batzuk.

Kutxabanken eta CajaSurren, gardentasunean eta aukera-berdintasunean oinarritutako kudeaketa-eredu bat aplikatzen da, proposamen ekonomikoak, eskainitako zerbitzuen kalitatea eta une bakoitzean indarrean dagoen legedia eta araudia betetzea balioztatuz. Aipatu araudia honakoari dagokio: lan- eta zerga-arloa, giza eskubideak, datuen babesa, segurtasuna, konfidentzialtasuna, eta ingurumenaren babesari buruzkoa.

Horretarako, hornitzaileen atari bat dago, Kontratazioak eta Erosketak arloaren eta Kutxabankeko hornitzaile guztien arteko lotura gisa balio duena; bertan, hornidura/kontratazio prozesu bakoitzean sortzen diren baldintzak, kontsultak eta proposamenak barne hartzen dira. Halaber, ingurune horretan, hornitzaile ezberdinei (homologazioari begira) eskatzen zaizkien dokumentu guztiak jasotze, egiaztatzen eta artxibatzen dira.

Hornitzaileek eskainitako zerbitzuen arlo hartzaileekin etengabeko harremana dagoenez, Kutxabankek kontratazioaren unean ezarritako helburuen betetze-mailara hurbiltzeko aukera izaten du, beraz, prozesuaren etengabeko ebaluazio bat bermatzen da.

Hala ere, aipatu behar da, Kutxabank Taldeko hornitzaileek Estatu mailan lan egiten dutela eta Espainiako araudia aplikatzen zaiela, zeinak Giza Eskubideak errespetatzea dakarren berekin, besteak beste: haurren esplotazioa eta nahitaezko lana galaraztea, elkarretaratze askearen eskubidea eta hitzarmen kolektiboei atxikitzeko eskubidea.

2020. urtean, ahalegin handia egin da Kutxabankeko hornitzaile-taldean gizarte-izaera duten enpresak sartzeko, zeinak etorkizunean, mota horretako enpresen kontratazioak asko areagotzea eragingo duen. Horretarako, burutu ahal izango diren enpresen eta jardueren laginketa bat egin da.

2020. urtean formalizatutako kontratu guzien % 59,64ak (% 55,35 Kutxabanken eta % 70,31 Cajasurren formalizatuak) giza eskubideei buruzko klausula bat barne hartzen du.

Hornitzaileak:

  • Aplikatu beharreko legezko ingurumen-baldintzak errespetatu eta bete behar ditu, baita Kutxabankek bere lantokietan ezarritako ingurumen-arauak ere.
  • Indarrean dagoen legedia bete behar du, diskriminazio ezari eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunari dagokionez.
  • Nazio Batuen Mundu Ituneko 10 Printzipioak ezagutu eta bete behar ditu, Giza Eskubideei, lanari, ingurumenari eta ustelkeria ezari dagozkionak. www.pactomundial.org.
  • Beharrezkoa denean, betekizun horiek guztiak betetzen direla egiaztatuko duen informazioa eta dokumentazioa ematea.

Ekitaldi honetan zehar, Kutxabanken kudeaketaren bitartez zentralizatzen diren enpresa parte-hartzaileen kontratuetan klausula hau txertatzen hasi da.

Era berean, Taldeko enpresa batzuk, esaterako Kutxabank Gestión, klausula hori txertatzen hasi dira Kutxabanken bitartez egiten ez dituzten gainontzeko kontratuetan ere.

Informazio hau Kutxabank Taldeko gainontzeko enpresetatik baztertzen da, izan ere, ez da materialtzat hartzen, Kutxabank eta Cajasurrekin alderatuz egindako erosketa bolumenaren portzentajea dela eta; taula honetan adierazten den bezala:

Taldeko sozietatea Hornitzaileei egindako ordainketen balio monetarioa 2019 Hornitzaileei egindako ordainketen balio monetarioa 2020 Toki-mailako hornitzaileen % 2019 Toki-mailako hornitzaileen % 2020
Kutxabank eta Cajasur 277.068.627,74 € 271.605.064,24 € %54,90 %53,29 (EAE eta Kordoba)
Fineco 2.882.064,57 € 2.758.315,38 € (B.E.Z. barne). %91,32 %93,68
Kutxabank Gestión 15.104.667,70 € (B.E.Z. barne). 14.589.398,62 € (B.E.Z. barne). %46,59 %48,41
Kutxabank Seguros 17.355.156,16 € (B.E.Z. barne). 19.728.910 € (B.E.Z. barne). %50,79% %53,15
Kartera1 1.494.805 € (B.E.Z. barne). 1.436.397€ (B.E.Z. barne). %66,35 %78,43
Higiezinen Taldea 46.678.185,92 € 4.584.338,62 Ikus hurrengo taula
Gesfinor 138.632,46 € (B.E.Z. barne). 121.543,29 € (B.E.Z. barne). %72,97 %57,58
Norbolsa 2.210.811 € (B.E.Z. barne). 2.194.986 € (B.E.Z. barne). %48 %62,51

Sozietatea Higiezinen Taldea Hornitzaileen % Hornitzaileen %
Harri Higiezinak %79,12 %85,58
Harri Iparra %94,53 %95,10
Harri Hegoalde 2 %82,73 %94,17
Harri Sur %78,02 %82,67
GPS %80,60 %96.97
Viana %65,85 %74,90
CPCE (Ekonomia Zientzien Kontseilu Profesionala) %69,95 %97,78
Golf Valle Romano %0 %42,07

Hortaz, Kutxabank Taldeak bere inguruan duen inpaktu ekonomiko zuzena eta zeiharra oso nabarmena da.