Gizarte-jarduera
Uztarketa neurriak eta gizarte etekinak
Kutxabank eta Cajasur
2018 urtean Kutxabankeko II Hitzarmen Kolektiboaren indarraldia amaitu zen, 2017ko martxoan mahai negoziatzailearen %53,84ko ordezkaritzarekin sinatu zena; 2019an zehar aurreraeraginean zegoen 2020/12/31ra arte, 2019ko azaroaren 11n hartutako Erabaki Kolektiboan ezarritakoari jarraikiz.
KUTXABANK | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
% Hitzarmenaren baitan dauden pertsonak | %99,56 | %99,55 | %99,50 |
Bestalde, Cajasur bi hitzarmenen menpe dago: alde batetik, aurrezki kutxetarako eta finantza erakundeetarako Hitzarmen Kolektiboaren baitan dago, 2016/06/30ean Lan Harremanetarako Aurrezki Kutxen Elkartea (ACARL) enpresa-erakundeak izenpetua; bestalde, erakunde sindikalen beste hitzarmen baten baitan dago, gizarte-jarlekuaren %85,13ko ordezkaritzarekin, zeinaren indarraldia 2018/12/31n amaitzen den. Beste alde batetik, 2019/03/14an indarrean sartzeko, Cajasur Banco-ko enpresa arloko I Hitzarmen Kolektiboa egiteko Batzorde Negoziatzaile bat osatzeari ekin zaio.
CAJASUR | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
% Hitzarmenaren baitan dauden pertsonak | %99,72 | %99,77 | %99,89 |
Kutxabank eta Cajasurreko langileen gizarte-irabaziak aipatu hitzarmenetan ezarritako baldintzekin lotuta daude. Hitzarmena ez da lanaldi motaren arabera aplikatzen, hau da, lanaldi osoa eta murriztua duten pertsonen artean ez dago ezberdintasunik.
Hitzarmen hauek zehazten dute, Kutxa bakoitzetik datozen langileek bakoitzaren jatorriko Erakundean ezarritako gizarte-irabaziak izateko eskubidea noiz izango duten.
Irizpide berarekin, jatorriko Kutxan, sozietate berrira sartzen den unean martxan dauden eragiketei ezarritako finantzaketa-baldintzak aplikatzen jarraitzen dira, iraungi arte.
- Seme-alabentzako laguntzak, 23 urtera arte.
- Elbarritasuna duten seme-alabentzako laguntzak.
- Langileen ikasketa-laguntzak.
- Bizi aseguruak.
- Maileguak lehentasunezko baldintzekin.
- Pentsio-planak.
Iraupen zehatz baterako kontratatzen den edozein pertsonari iraupen mugagabean dauden pertsonen eskubide berdinak aitortzen zaizkio, baldin eta bere izaeragatik, langile finkoen taldearen parte ez bada, hala nola, gizarte-aurreikuspen osagarria eta langileentzako maileguak eta halakotzat har daitezkeen beste eskubide batzuk.
Halaber, 2017 urtean, praktika-kontratu hezigarrien bidez, langileekiko tratamendu hau zabaltzea erabaki zen.
Beste alde batetik, behin-betiko izaera duten mugikortasun geografikoen kasuetan, bizilekua aldatu behar dutenetan, 120 km-tik gorako distantzia dagoenean, honako arauketa hau jarraituko da: eragin hau izango duen pertsonak eskubidea izango du, lekualdatzea indarrean sartu baino gutxienez 30 egun lehenago jakinarazteko, eta ordaindutako 5 eguneko baimenaz gozatzeko aukera izango du, zeina Erakunde bakoitzean egon daitekeenaren ordezkoa izango den eta ezingo den pilatu.
Hitzarmen kolektiboetan ez dago ezarrita beste aurre-abisurik.
Pentsio-planei dagokienez, Kutxabank eta Cajasurrek langileekin epe luzerako hartutako enplegu-ondorengo konpromisoei aurre egiten die, beren balantzean beharrezkoak diren kontabilitate-horniduren bitartez, edo hauek kanporatzearen bitartez, aurreikuspen boluntarioko erakundeen bidez edo aseguru-polizen bidez, indarrean dagoen araudia betez. Prestazio mugatuen konpromisoek Erakundearentzako finantza-arriskua dakarte eurekin eta teknika aktuarialetan oinarrituz balioztatzen dira, zeintzuek obligazioaren balioaren zenbatespen fidagarri bat egiteko aukera ematen duten. Era berean, aipatu obligazioak estaltzen dituzten aktiboen zentzuzko balioaren zenbatespenak egiten dira, indarrean dagoen araudia eta arriskuaren kudeaketa zuhurraren irizpidea jarraituz. Enplegu-ondorengo prestazio mugatuaren obligazioen balioa, 2019ko ekitaldiaren amaieran, 542.338 mila eurokoa zen.
Helburu horretarako, beste funts bat dago pentsio-planaren obligazioak ordaintzeko. Obligazio hauek estaltzeko; banku-erakundeek langileekin hartutako konpromisoak euren hipotesi aktuarialekin balioztatzen dituzten era berean (sektore-araudia aplikatuz), aurreikuspen boluntarioko erakundeek eta obligazio hauek kanporatu diren aseguru konpainiek euren hipotesi aktuarialekin zenbatesten dute konpromisoen balioa (sektore-araudiaren arabera). Bi azterketetatik eta obligazio horiei atxikitako aktiboen balio zentzudunaren zenbatespenetik, konpromisoei aurre egiteko ondarearen jaulkipen maila ondorioztatzen da. Beraz, maila indibidualean egiten den ariketa bat da, erakunde bakoitzak eta Talde mailan.
Zenbatespen hau egin ahal izateko, finantza/kontabilitate araudiak zehaztasunez arautzen ditu balioztapen fidagarri eta zuhur bat egiteko estandarrak, eta era berean, kontrol-sistemak ezartzen ditu; hauen artean, Taldearen kanpoko enpresa homologatuen balioztapen eta ikuskaritza prozesuak aurki daitezke. Bestalde, erakundeek euren kontrol eta egiaztapen sistemak dituzte hartutako ondare arriskuaren kudeaketa zuhur bat egiteko, ezarritako tolerantzia mailari behean eutsiz. Azken zenbatespena 2019aren amaieran egin zen (araudiak gutxienez urtean balioztapen bat egitera behartzen du), hala ere, kontabilitatea eta arriskua kontrolatu eta jarraitzeko barne protokoloen barruan, gutxienez, hiru hilez behingo zenbatespenak egiten dira.
Pentsio-planen obligazioak ordaintzera bideratutako funtsa nahikoa izango ez balitz, Kutxabank eta Cajasurreko obligazio guztiak aurreikuspen boluntarioko erakundeen ondarearekin estalita daude, bestela, aseguru konpainiekin hitzartutako polizetako sarien ordainketarekin, zeintzuei arriskua besterendu zaien (gutxienez, zati bat), baita erakundearen ondarearekin ere, beharrezko hornidurak eginez.
Zehaztutako ekarpen-konpromisoetan, Kutxabank eta Cajasurrek pertsonaren soldataren %4,75 eta %6 arteko ekarpenekin laguntzen dute urtero, gehieneko muga hitzarmen kolektiboan ezarrita dago. Halaber, ekarpen zehatzeko aurreikuspen-plan batzuetan, langileak ekarpen boluntarioak egiteko aukera izango du, zeintzuen urteko zenbatekoa oinarrizko soldataren %4aren baliokidea izango den.
Gainera, tradizioz, aurretiko erretirorako hainbat plan jarri dira martxan eta, era horretan, erretirorako iragatea aurretiaz errazten da. Plan hauek eskuratzeko baldintzak araupetuta daude adin eta antzinatasun jakin batetik aurrerako langile guztientzat. Azken urteotan, aurretiko erretirorako plan hauetarako atxikimendu mailak horietara bideratutako kolektiboen %95era hurbildu dira.
Fineco Taldea
Testuinguru orokor gisa, Fineco Taldeko langileen gizarte-irabaziak Bulegoen Hitzarmenean ezarritako baldintzekin lotuta daude. Langileen %100 aipatu Hitzarmen Kolektiboaren baitan dago. Hain zuzen, langileak Hitzarmen Kolektibo ezberdinei atxikita daude, bulegoen kokapen geografikoaren arabera:
- BIZKAIKO HITZARMEN KOLEKTIBOA (Azken aplikagarria: 2009-2012. Amaitu da).
- GIPUZKOAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA (Azken aplikagarria: 2006-2009. Amaitu da).
- MADRILGO ERKIDEGOKO HITZARMEN KOLEKTIBOA (Azken aplikagarria: 2013-2018. Amaitua eta Aktibo).
- NAFARROAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA (Azken aplikagarria: 2015-2018. Amaitua eta Aktibo).
Hitzarmena ez da lanaldi motaren arabera aplikatzen, beraz, lanaldi osoa eta murriztua duten pertsonen artean ez dago ezberdintasunik.
Besteak beste, kontratu mugagabea duten langile guztientzako gizarte-irabazi garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Aseguru Medikoa.
- Enpresako telefono mugikorra.
- Prestakuntza eta Masterrak.
- Kutxabank produktuak lehentasunezko baldintzekin.
- Bulegoetan fruta ekologikoa eskuragarri langileentzat.
Gizarte-irabazi hauek oraindik ez dira praktika-kontratu hezigarriak dituzten langileengana iritsi.
Kutxabank Gestión
2019 urtean, 2017ko irailaren 12an harpidetutako Lan-akordioko edukien berritzea sinatu da, 2019ko abenduaren 30ean sinatu zenetik ondorioak izanik, eta 2020ko abenduaren 31ra arteko iraunaldiarekin. Kutxabank Gestión, S.G.I.I.C., S.A.U.-ren Lan-akordioa, zeina 2017ko irailean mahai negoziatzailearen %100eko ordezkaritzarekin izenpetu zen; mahai horretan, KUTXABANK GESTIÓN-eko langileen lan-baldintzak eta aplikatu beharreko erreferentzia-markoa eta araudia ezarri ziren. Lan-akordioan aurreikusita ez dagoenari dagokionez, Bizkaiko Bulegoen Hitzarmenean ezarritakoaren menpe egongo da.
KUTXABANK GESTIÓN | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
% Akordioaren baitan dauden pertsonak | %94,64 | %94,64 | %94,83 |
Kutxabank Gestión-eko langileen gizarte-irabaziak Lan-akordioan / Hitzarmenean ezarritako baldintzekin lotuta daude. Hitzarmena ez da lanaldi motaren arabera aplikatzen, hau da, lanaldi osoa eta murriztua duten pertsonen artean ez dago ezberdintasunik.
Besteak beste, kontratu mugagabea duten langile guztientzako gizarte-irabazi garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Mediku-iguala kolektiboa.
- Gizarte Segurantzako prestazioen osagarria LEI edo amatasunagatik.
- Maileguak lehentasunezko baldintzekin.
- Norberak hartzeko egun libre gehiago eta Langileen Estatutuko 37. artikuluko kasuetarako egun bat gehiago.
Iraupen zehatz baterako kontratatzen den edozein pertsonari iraupen mugagabean dauden pertsonen eskubide berdinak aitortzen zaizkio, baldin eta bere izaeragatik, langile finkoen taldearen parte ez bada, hala nola, mediku-iguala.
Kutxabank Seguros
Aseguru Erakundeentzako Estatu-mailako Hitzarmen Kolektibo Orokorra lau urterako sinatu zen (2016-2019). Kutxabank Seguros-en Akordio Sozioekonomikoa ere garai bererako sinatu zen eta Estatu-mailako Hitzarmenari hobekuntzaren bat gehitzen dio.
Honako taula honetan, hitzarmenaren baitan dagoen langileen ehunekoa erakusten da:
KUTXABANK SEGUROS | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
% Hitzarmenaren baitan dauden pertsonak | %98,94 | %98,98 | %99,02 |
Besteak beste, kontratu mugagabea duten langile guztientzako gizarte-irabazi garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Bizi asegurua.
- Ekarpen zehatzeko asegurua.
- Gizarte Segurantzako prestazioen osagarria LEI edo amatasunagatik.
- Istripuetarako asegurua.
Iraupen zehatz baterako kontratatzen den edozein pertsonari iraupen mugagabean dauden pertsonen eskubide berdinak aitortzen zaizkio, baldin eta bere izaeragatik langile finkoen taldearen parte ez bada.
Harri Taldea
Harri Taldeko langileak honako hitzarmen kolektiboen menpe daude:
- CPCE Donostiako langileak Gipuzkoako Bulegoen Hitzarmenaren baitan daude,
- CPCE Esteponako langileak Malagako Eraikuntzako Hitzarmenaren baitan daude eta
- Golf VR-ko langileak estatu-mailako kirol-instalazioen eta gimnasioen hitzarmenaren baitan daude.
HARRI TALDEA | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
% Hitzarmenaren baitan dauden pertsonak | %100 | %100 | %100 |
Aipatu hitzarmenetan ez da gizarte-irabazirik jasotzen.
Gesfinor
Gesfinorreko langileen gizarte-irabaziak Bizkaiko Bulegoen Probintziako Hitzarmen Kolektiboan ezarritako baldintzekin lotuta daude. Iraupen zehatz baterako kontratatzen den edozein pertsonari, praktika-kontratu hezigarria duen langileari barne, iraupen mugagabean dauden pertsonen eskubide berdinak aitortzen zaizkio, baldin eta bere izaeragatik langile finkoen taldearen parte ez bada.
Norbolsa
2019 urtean, Norbolsaren Hitzarmen Kolektiboa dago indarrean, zeina 2017ko urrian mahai negoziatzailearen %100eko ordezkaritzarekin izenpetu zen.
NORBOLSA | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|
% Hitzarmenaren baitan dauden pertsonak | %97,56 | %97,56 | %97,43 |
Norbolsako langileen gizarte-irabaziak Hitzarmen honetan ezarritako baldintzekin lotuta daude. Hitzarmena ez da lanaldi motaren arabera aplikatzen, hau da, lanaldi osoa eta murriztua duten pertsonen artean ez dago ezberdintasunik.
Besteak beste, kontratu mugagabea duten langile guztientzako gizarte-irabazi garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Elbarritasuna duten seme-alabentzako laguntzak
- Bizi aseguruak