Gizarte jarduera
Akziodunarentzat balorea sortzea
Kutxabankek bere urteko etekinaren zati handi bat gizarte-inbertsioan bihurtzen du, akziodunei egindako ordainketen bitartez (BBK, Kutxa eta Vital banku-fundazioak), zeintzuek 150 urte baino gehiago daramatzaten euren Gizarte Ekintzak garatzen.
Bere finantza-posizio irmoari esker, hirugarren urtez jarraian, etekinen %50a BBK, Kutxa eta Vital banku-fundazio akziodunek kudeatzen dituzten Gizarte Ekintzei bideratu ahal izan die. Era horretan, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak onartutako emaitzen banaketa-proposamenak 176 milioi eurora igoko du hiru erakundeek jasoko duten gizarte-dibidendua.
Estatu mailako finantza-sistema osoan gizarte-dibidendu altuena duena da, tamainari dagokionez, eta altuenetako bat ezaugarri guztiei dagokienez.
Dibidendu honek Kutxabankek banku Fundazio akziodunekin duen konpromisoa erakusten du, zeintzuek laguntza, kultura, hezkuntza, prestakuntza eta osasun arloetan jarduketak eta jarduerak egiten dituzten.
Fundazio bakoitzaren jarduerari buruzko informazioa euren web orrietan eta 2019 urteari dagozkion Gizarte Ekintzen memorietan kontsulta daiteke.