Gizarte-jarduera
Laneko segurtasuna eta osasuna
Kutxabank eta Cajasur
Kutxabank eta Cajasurrek prebentzioko ordezkariak dituzte, arriskuen prebentzioan eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan gaitasunak eta eskumenak dituztenak. Prebentzioko ordezkari hauek Enpresako Batzordeek izendatzen dituzte, zeintzuek erakundeko kideez edo langileen ordezkari hautetsiez osatuta dauden. Gainera, prebentzioko ordezkari bi edo gehiago aukeratu diren ordezkaritza-organoetan, Segurtasun eta Osasun Batzorde bat osatu da; batzorde paritarioa da eta bere zeregina, aldizka enpresaren jarduketak kontsultatzea da, laneko arriskuen prebentzioari dagokionez. Horrez gain, Kutxabanken kasuan, bere II Hitzarmen Kolektiboan biltzen den bezala, Laneko Osasunaren Batzordea osatu da, izaera paritarioa du eta enpresaren eta langileen ordezkarien ordezkaritza dauka. Horren bitartez, Erakundean, Segurtasun eta Osasun Batzordeekin lotutako antolaketa, egitura, funtzionamendua eta beste neurri batzuk garatu dira; hori guzti hori Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legean eta ondorio horretarako indarrean dauden gainontzeko araudietan ezarritakoari jarraikiz. Cajasurren kasuan, Zentroen arteko Segurtasun eta Osasun Batzorde bat osatzea erabaki da, izaera paritarioa dauka eta enpresako 6 ordezkari eta langileen beste 6 ordezkari ditu, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legean eta ondorio horretarako indarrean dauden gainontzeko araudietan ezarritakoari jarraikiz.
Kutxabanken dauden Prebentzioko 34 ordezkariek langileen %100a ordezkatzen dute, aldiz, Cajasurren, 26 ordezkari dira langileen %100a ordezkatzen dutenak, eta Andaluziako probintzia guztiek dute ordezkaritza.
Prebentzioko ordezkariak Prebentzio Zerbitzuko teknikarien arriskuen ebaluazioetan parte hartzera gonbidatuak izaten dira, eta hauei gogoeta edo ohar egokiak egiteko aukera izaten dute. Bestalde, Segurtasun eta Osasun Batzordeetan, erakundeek burutzen duten prebentziozko jardueraren berri ematen da, baita gertatutako lan-istripuen eta hauen ikerketa eta ondorengo jarraipenaren berri ere.
Kutxabank eta Cajasurren gertatzen diren lan-istripu eta gaixotasun profesional guztiak agintari eskudunei jakinarazten zaizkie, arautegiak ezarritako prozeduraren bitartez, “Delt@, Lan-istripuen Adierazpen Elektronikorako Sistema”.
2019 urtean zehar, ez da Kutxabank eta Cajasurreko langileei eragin dien inolako gaixotasun profesionalik adierazi.
Nabarmendu behar da, 2019 urtean, Faktore Psikosozialen Arriskuen Ebaluazioari ekin zaiola, bai Kutxabanken, bai Cajasurren.
Jarraian, bi erakundeen ezbehar-kopuruaren indize estatistikoak aurkezten dira:
KUTXABANK:
URTEA | MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA |
---|---|---|---|---|
2017 | 12,94 | 0,13 | 0,20 | 9,74 |
2018 | 11,59 | 0,14 | 0,21 | 11,68 |
2019 | 8,34 | 0,11 | 0,17 | 13,04 |
- Maiztasun indizea: (Istripu kopurua / Lan egindako orduak) * 106
- Larritasun indizea: (Galdutako lanaldi kopurua / Lan egindako orduak) * 103
- Absentzia indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Batezbesteko langile kopurua
- Batezbesteko iraupen indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Istripu kopurua
Jarraian, 2019ko ekitaldiko informazioa jasotzen da, sexuaren arabera banakatua:
KUTXABANK 2019KO ISTRIPUEN TASAK | GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA |
---|---|---|---|
MAIZTASUN INDIZEA | 4,38 | 10,86 | 8,34 |
LARRITASUN INDIZEA | 0,17 | 0,07 | 0,11 |
ABSENTZIA INDIZEA | 0,26 | 0,11 | 0,17 |
BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA | 38,5 | 6,51 | 13,04 |
Intzidentziari dagokionez, honako hauek dira datuak:
EZBEHAR-KOPURUA | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | |
Istripuak BAJARIK GABE | 16 | 28 | 44 | 5 | 25 | 30 |
Istripuak BAJAREKIN GUZTIRA: | 7 | 18 | 25 | 5 | 14 | 19 |
GUZTIRA: | 23 | 46 | 69 | 10 | 39 | 49 |
CAJASUR
URTEA | MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA |
---|---|---|---|---|
2017 | 3,51 | 0,09 | 7,02 | 26,93 |
2018 | 2,46 | 0,04 | 4,92 | 23,21 |
2019 | 10,19 | 0,11 | 0,19 | 11,27 |
- Maiztasun indizea: (Istripu kopurua / Lan egindako orduak * 106
- Larritasun indizea: (Galdutako lanaldi kopurua / Lan egindako orduak) * 103
- Intzidentzia indizea: (Istripu kopurua / Batezbesteko pertsona kopurua) *1000
- Maiztasunaren indize absolutua: istripu kopurua guztira *1.000.000 / hautatutako garaian lan egindako orduak*langileen batezbestekoa
- Batezbesteko iraupen indizea: galdutako lanaldi kopurua / istripu kopurua
Jarraian, 2019ko ekitaldiko informazioa jasotzen da, sexuaren arabera banakatua:
CAJASUR 2019KO ISTRIPUEN TASAK | GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA |
---|---|---|---|
MAIZTASUN INDIZEA | 7,87 | 12,28 | 10,19 |
LARRITASUN INDIZEA | 0,14 | 0,09 | 0,11 |
ABSENTZIA INDIZEA | 0,23 | 0,16 | 0,19 |
BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA | 17,64 | 7,58 | 11,27 |
Intzidentziari dagokionez, honako hauek dira datuak:
EZBEHAR-KOPURUA | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | |
Istripuak BAJARIK GAB | 4 | 10 | 14 | 5 | 13 | 18 |
Istripuak BAJAREKIN | 3 | 11 | 14 | 6 | 6 | 12 |
GUZTIRA | 7 | 21 | 28 | 11 | 19 | 30 |
Fineco Taldea
Fineco Taldeak prebentzioko 2 ordezkari ditu, arriskuen prebentzioan eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan gaitasunak eta eskumenak dituztenak; langileen %100a ordezkatzen dute.
Prebentziozko antolaketarako erabiltzen duen modua berea ez den Prebentzio Zerbitzua da, lau espezialitateetarako: Segurtasuna, Higienea, Ergonomia - Psikologia eta Osasunaren zaintza.
2019 urtean zehar, hainbat jarduketa aipagarri egin dira laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan:
- Lanpostuei buruzko fitxa informatzaileen entrega: Langileen artean, laneko arriskuen prebentzioari buruzko fitxa informatzaileak banatu dira, datuak bistaratzeko pantailei, muskuluak indartzeko ariketei eta begien ariketei buruzko informazioa dutenak.
- Laneko arriskuen ebaluazioa, Donostiako bulego berrian.
- Arrisku psikosozialen ikerketa espezifikoa, batez ere, jatorri psikosoziala duten faktoreak identifikatzera zuzendua.
2019an zehar, ez da inolako arriskurik gertatu Fineco Taldeko langileen artean. Osasuna zaintzeko egin diren azterketetan ez da inolako gertakaririk hauteman; Osalani ere ez zaio inolako gaixotasun profesionalik adierazi.
Halaber, azpimarratu behar da, IMQ Prebentzioko kanpoko adituak egindako Arauzko Ikuskaritzak behar bezala bete direla.
Jarraian, ezbehar-kopuruaren indize estatistikoak aurkezten dira:
MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | INTZIDENTZIA INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA | |
---|---|---|---|---|---|
2017 urtea | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
2018 urtea | 10,64 | 0 | 0,01853 | 0 | 0 |
2019 urtea | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
2018 | MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | INTZIDENTZIA INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak) |
---|---|---|---|---|---|
BIZKAIA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GIPUZKOA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ALAVA | 56,88 | 0 | 0,09908 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 10,64 | 0 | 0,01853 | 0 | 0 |
2019 | MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | INTZIDENTZIA INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak) |
---|---|---|---|---|---|
BIZKAIA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GIPUZKOA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ALAVA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
2018 | 2019 | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | |
Istripuak BAJARIK | 0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 |
Istripuak BAJAREKIN | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 |
Kutxabank Gestión
Kutxabank Gestión-ek prebentziozko antolaketarako erabiltzen duen modua berea ez den Prebentzio Zerbitzua da, lau espezialitateetarako: Segurtasuna, Higienea, Ergonomia - Psikologia eta Osasunaren zaintza.
Halaber, prebentzioko ordezkariak ditu, arriskuen prebentzioan eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan gaitasunak eta eskumenak dituenak. Prebentzioko ordezkari horiek Sindikatuko Hauteskundeen bidez aukeratzen dira; bat lurralde bakoitzean, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba.
Prebentzioko ordezkariak Prebentzio Zerbitzuko teknikarien arriskuen ebaluazioetan parte hartzera gonbidatuak izaten dira, eta hauek gogoeta edo ohar egokiak egiteko aukera izaten dute. Hori dela eta, uneoro, Egoitza bakoitzak egiten duen prebentziozko jardueraren eta gertatutako lan-istripuen berri izaten dute, baita hauen ikerketa eta ondorengo jarraipenaren berri ere.
2019 urtean zehar, ez da Kutxabank Gestión-eko langileei eragin dien inolako gaixotasun profesionalik adierazi.
Jarraian, ezbehar-kopuruaren indize estatistikoak aurkezten dira:
MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | INTZIDENTZIA INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO INDIZEA | |
---|---|---|---|---|---|
2017 urtea | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
2018 urtea | 10,64 | 0 | 0,01853 | 0 | 0 |
2019 urtea | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
- Maiztasun indizea: (Istripu kopurua / Lan egindako orduak) * 106
- Larritasun indizea: (Galdutako lanaldi kopurua / Lan egindako orduak) * 103
- Intzidentzia indizea: (Istripu kopurua / Batezbesteko langile kopurua)4
- Absentzia indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Batezbesteko langile kopurua
- Batezbesteko iraupen indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Istripu kopurua
2018 | MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | INTZIDENTZIA INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak) |
---|---|---|---|---|---|
BIZKAIA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GIPUZKOA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ALAVA | 56,88 | 0 | 0,09908 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 10,64 | 0 | 0,01853 | 0 | 0 |
2019 | MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | INTZIDENTZIA INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak) |
---|---|---|---|---|---|
BIZKAIA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GIPUZKOA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ALAVA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ISTRIPUAK | 2018 | 2019 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | |||
Istripuak BAJARIK GABE | 0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | ||
Istripuak BAJAREKIN | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | ||
GUZTIRA | 0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 |
Kutxabank Seguros
Kutxabank Seguros-ek prebentziozko antolaketarako erabiltzen duen modua berea ez den Prebentzio Zerbitzua da, bere lantoki guztietarako eta beharrezko espezialitate guztietarako.
Gainera, lantoki bakoitzean, berea ez de Prebentzio Zerbitzuarekin arituko den prebentzio-koordinatzaile eta solaskide bat dauka. Ez dago Prebentzioko Ordezkaririk.
2019 urtean zehar, ez da Kutxabank Seguros-eko langileei eragin dien inolako gaixotasun profesionalik adierazi.
Jarraian, ezbehar-kopuruaren indize estatistikoak aurkezten dira:
MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | INTZIDENTZIA INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA | |
---|---|---|---|---|---|
2017 urtea | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
2018 urtea | 11,95 | 0 | 0,02 | 0 | 0 |
2019 urtea | 5,8 | 0 | 0,01 | 0 | 0 |
- Maiztasun indizea: (Istripu kopurua / Lan egindako orduak) * 106
- Larritasun indizea: (Galdutako lanaldi kopurua / Lan egindako orduak) * 103
- Intzidentzia indizea: (Istripu kopurua / Batezbesteko langile kopurua)5
- Absentzia indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Batezbesteko langile kopurua
- Batezbesteko iraupen indizea: Galdutako lanaldi kopurua / Istripu kopurua
2019 | MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | INTZIDENTZIA INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZBESTEKO IRAUPEN INDIZEA (egun naturalak) |
---|---|---|---|---|---|
BIZKAIA | 7,4 | 0 | 0,01 | 0 | 0 |
GIPUZKOA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ALAVA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ISTRIPUAK | 2018 | 2019 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | GUZTIRA | |||
Istripuak BAJARIK GABE | 2 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | ||
Istripuak BAJAREKIN | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 | ||
TOTAL | 2 | 0 | 2 | 0 | 1 | 1 |
Harri Taldea
Sozietateek eurena ez den prebentzio-zerbitzu bat dute, arlo honetako espezialitate guztietarako; laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako betebehar guztiak betetzen direla egiaztatzeaz arduratzen da.
2019 urtean zehar, ez da inolako gaixotasun profesionalik edo lan-istripurik adierazi.
Gesfinor
Gesfinorrek aukeratutako prebentzio modalitatea berea ez den Prebentzio Zerbitzua da, laneko segurtasun eta osasunaren esparruko espezialitate guztietarako. Gainera, arriskuen prebentzioaren eta laneko segurtasun eta osasunaren arloko ordezkari bat dauka, zeina era berean, enpresako langileen sindikatuko ordezkaria ere baden.
Prebentzioko ordezkariak langile guztien %3,33a ordezkatzen du.
2019 urtean zehar, ez da erakundeko langileei eragin dien inolako gaixotasun profesionalik edo lan-istripurik adierazi.
Norbolsa
Norbolsak berea ez den prebentzio-zerbitzu bat dauka, espezialitate guztietan prebentziozko jarduerak burutzen dituena.
2019 urtean zehar, ez da erakundeko langileei eragin dien inolako gaixotasun profesionalik edo lan-istripurik adierazi.