Gizarte jarduera

Erosketa arduratsua

Kutxabank Taldeko enpresen banku edo parabanku jarduera dela eta, hornidura-katea profesionalei euren funtzioak burutzea ahalbidetzen dien ondasun eta zerbitzuetan oinarritzen da batez ere. Hornitzaileek, besteak beste, honakoa hornitzen duten enpresak barne hartzen dituzte: bulegoko materiala, ekipo informatikoak, zerbitzu teknologikoak eta telekomunikaziokoak, publizitate edota marketin zerbitzuak, segurtasun zerbitzuak, mantentze-lanen zerbitzuak eta izaera askotariko beste zerbitzu batzuk

Produktuak eta zerbitzuak eskuratzean, Kutxabank Taldearen helburua kalitate eta segurtasun estandar altuak bermatuko dituzten hornitzaileekin lan egitea da, gizarte eta ingurumen baldintza arduratsuekin jarduten dutenak. Era berean, datuen konfidentzialtasunari buruzko arriskua kontrolatzeko neurriak indartu dira, Taldeko politiken araberako segurtasun teknologikoa.

Kutxabank eta Cajasurrek Hornitzaileen atari bat dute, hauek alta eman eta baimenak, ziurtagiriak eta akreditazioak bertan sar ditzaten. Derrigorrezko agiriak falta badira (sozietatearena, aseguruak, arriskuen prebentzioa, laneko segurtasuna, etab.), ataria arduratu behar da informazioa falta dela egiaztatu eta hura eskatzeaz, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen betebeharrak betetzea bermatuz.

Hala ere, aipatu behar da, Kutxabank Taldeko hornitzaileek Estatu mailan lan egiten dutela eta Espainiako araudia aplikatzen zaiela, zeinak Giza Eskubideak errespetatzea dakarren berekin, besteak beste: haurren esplotazioa eta nahitaezko lana galaraztea, elkarretaratze askearen eskubidea eta hitzarmen kolektiboei atxikitzeko eskubidea.

2019 urtean formalizatutako kontratu guzien % 40,70ak (% 39,25 Kutxabanken eta % 44,44 Cajasurren formalizatuak) giza eskubideei buruzko klausula bat barne hartzen du. Hornitzaileak:

  • Aplikatu beharreko legezko ingurumen-baldintzak errespetatu eta bete behar ditu, baita Kutxabankek bere lantokietan ezarritako ingurumen-arauak ere.
  • Aplikatu beharreko legezko ingurumen-baldintzak errespetatu eta bete behar ditu, baita Kutxabankek bere lantokietan ezarritako ingurumen-arauak ere.
  • Nazio Batuen Mundu Ituneko 10 Printzipioak ezagutu eta bete behar ditu, Giza Eskubideei, lanari, ingurumenari eta ustelkeria ezari dagozkionak www.pactomundial.org.
  • Beharrezkoa denean, errekerimendu hauek guztiak betetzen direla egiaztatzen duen informazioa eta agiriak aurkeztu behar ditu.

Ekitaldi honetan zehar, Kutxabanken kudeaketaren bitartez zentralizatzen diren enpresa parte-hartzaileen kontratuetan klausula hau txertatzen hasi da.

Era berean, Taldeko enpresa batzuk, esaterako Kutxabank Gestión, klausula hori txertatzen hasi dira Kutxabanken bitartez egiten ez dituzten gainontzeko kontratuetan ere.

Informazio hau Kutxabank Taldeko gainontzeko enpresetatik baztertzen da, izan ere, ez da materialtzat hartzen, Kutxabank eta Cajasurrekin alderatuz egindako erosketa bolumenaren portzentajea dela eta; taula honetan adierazten den bezala:

Taldeko sozietatea Hornitzaileei egindako ordainketen balio monetarioa 2018 Hornitzaileei egindako ordainketen balio monetarioa 2019 Toki-mailako hornitzaileen % 2018 Toki-mailako hornitzaileen % 2019
Kutxabank eta Cajasur 243.153.229,18 € 277.068.627,74€ %54,21 (EAE eta Kordoba) %54,90
Fineco 1.650.323,70 € 2.882.064,57 € %92,32 %91,32
Kutxabank Gestión 20.596.408,63 € 15.104.667,70 € (BEZ barne). %57,32 %46,59
Kutxabank Seguros 17.820.457,21 € 17.355.156,16 € (BEZ barne). %51,84 %50,79
Kartera1 1.497.775,61 € 1.494.805 € (BEZ barne). %57,14 %66,35
Harri Taldea 44 milioi euro 46.678.185,92 € Ikus hurrengo taula Ikus hurrengo taula
Gesfinor 126.956,4 € 138.632,46 € (BEZ barne). %90,84 %72,97
Norbolsa 2.162.760 € 2.210.811 € (BEZ barne). %43 %48
Harri Taldearen sozietatea 2018ko toki-eremuko hornitzaileen % 2019ko toki-eremuko hornitzaileen %
Harri Inmuebles %52,63 %79,12
Harri Iparra %64,62 %94,53
Harri Hegoalde 2 %28,01 %82,73
Harri Sur %22,28 %78,02
GPS %20,51 %80,60
Viana %32,63 %65,85
CPCE (Ekonomia Zientzien Kontseilu Profesionala) %78,42 %69,95
Golf Valle Romano %2,21 %0

Beraz, Kutxabank Taldeak bere inguruan duen zuzeneko eta zeharkako eragin ekonomikoa oso esanguratsua da.