Gizarte jarduera

Finantza inklusioa eta Finantza irisgarritasuna

Duela urte gutxira arte, bankuen zerbitzuez gozatu ahal izateko, bulego edo kutxazain automatiko bat behar zen. Interneten aurrerapen geldiezinaren ondorioz, egoera hau erabat aldatu da. Izan ere, finantza-erakundeekiko harremana eraldatzen eta errazten ari da eta baita bere produktu eta zerbitzuetarako sarbidea ere; horri esker, oztopo fisikoak eta denboraren trabak desagerrarazten dira. Kutxabank eta Cajasurreko Lineako bankuaren eta Banku mugikorraren bidez, kudeaketa asko eta asko egin daitezke, edonon eta edonoiz, bulego batera joan beharrik izan gabe. Zerbitzu hauek Banku telefonikoarekin eta kutxazainen sare handi batekin osatzen dira, zeintzuek hainbat eragiketa egiteko aukera ematen duten, hala nola, eskudirua edozein unetan lortzea.

Kutxabank eta Cajasurrek, gizarte-talde guztiei, finantza inklusioa eta bankuaren zerbitzuetarako sarbidea ziurtatzen die. Alde batetik biztanleriaren kokapenaren ezaugarriak eta, bestetik, Kutxabankek Euskadin eta Cajasurrek Kordoban duen presentzia kontuan hartuz, finantza-zerbitzuetarako sarbide maila altua eta gogobetekoa da biztanleria guztiarentzat.

Bezeroarekiko arreta eta zerbitzurako kanal gisa bulegoen sarea izateaz gain, Kutxabank eta Cajasurrek, 1.805 kutxazain automatikoz osatutako sare bat ere badute. Bulego guztiek kutxazain automatikoak eta auto-zerbitzurako beste makina batzuk dituzte; horri esker, erakundearen finantza-zerbitzuetarako sarbidea erabat bermatuta geratzen da.

KUTXABANK, CAJASUR ETA FINECOREN FINANTZA IRISGARRITASUNA 2017 2018 2019
Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoan 368 356 327
Bulegoak Andaluzian 331 326 320
Bulegoak Estatu mailan 232 232 229
Kutxabank Taldea guztira 931 914 876

Instalazioen irisgarritasunari dagokionez, Kutxabank eta Cajasurren gaur egungo politikaren oinarria kutxazain automatikoak mugikortasun murriztua edo beste elbarritasunen bat duten pertsonentzako irisgarri egitea da.

Hori dela eta, obra berrietan eta lokalen eraberritzeetan arkitektura-oztopoak kentzen dira, ahal den neurrian. Hala ere, lokal batzuetan ezinezkoa da irisgarritasun-eskakizunak betetzea, eraikinaren egitura dela eta.

Aurreko ekitaldien lerroari jarraikiz, 2019an Kutxabanken 3 bulegotako eta Cajasurren 10 bulegotako oztopo fisikoak deuseztatu dira. Halaber, guztira 691 kutxazain automatikoren garaiera egokitu da.

Kutxazain automatiko berri guztiak ikusmen-urritasuna duten pertsonei egokituta daude, beraz, nabarmen areagotu da hauen kopurua 2019an zehar.

Gaur egun, Kutxabank eta Cajasurrek honako kutxazain egokituak dituzte:

URTEA Mugikortasun murriztuko pertsonen altuerari egokitutako kutxazainak Ikusmen zailtasunak dituzten pertsonei egokitutako kutxazainak Kutxazainak guztira
2017* 646 324 1.969
2018* 721 383 1.879
2019* 691 878 1.805

*Ezarritako kutxazain guztien parkearen zenbatespena.

Beste alde batetik, 2019 urtean, “Pertsona irisgarriak” proiektuaren hedapena egin da, BBK Fundazioak eta Gorabidek bultzatua. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, familiek osatzen dute eta Bizkaian desgaitasun intelektuala duten pertsonei babesa ematera zuzenduta dago. Helburua honakoa da: desgaitasun intelektuala duten pertsonei informazioa eskuratzea zailtzen dien oztopoak deuseztatzea, euren autonomia areagotu dezaten.

Ekimen horri esker, 2018 urtean, hainbat sentsibilizazio-saio egin ziren publikoaren arretako langileentzat. Bizkaiko zenbait erakunde publiko eta pribatuetan egin ziren; horien artean, Kutxabank egon zen eta Bizkaia Sareko 16 pertsonak hartu zuten parte guztira. 2019 urtean zehar, programa honen hedapen aktiboa egin da eta 2020an pertsona gehiagori eta beste lurralde batzuei helaraziko zaie.

Aipatu ekimenaren helburua profesional hauen gaitasunak areagotzea da, desgaitasun intelektual bat duten pertsonekin nola komunikatu behar duten erakutsiz. Horretarako, pertsona irisgarriak izan behar dira, hizkuntza erraz baten bidez, ulermen-zailtasunen bat duen publikoari informatzeko gai izango direnak.

Hori dela eta, Kutxabankek programa honetan izandako parte-hartzea eskertzeko eta desgaitasun intelektuala duten pertsonekin duen konpromisoa goraipatzeko, 2019ko martxoan erakundeak Gorakide bereizgarria eman zion, lotura hau aintzat hartu eta desgaitasun intelektuala duten pertsonekiko jarrera lagungarriago bat sustatzeko.

Finantza irisgarritasunari dagokionez, azpimarratu behar da, Espainiako finantza-sektorean Kutxabank izan zela aitzindaria, 2015ean hipoteka-zedula sozialak jaulki baitzituen –ingelesez “social covered bonds”–. Jaulkipenaren bidez lortutako funtsak, 10 urteko amortizazio-epearekin, EAEko babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) erosi, alokatu eta sustatzera bideratzen dira. Hala, 2019an zehar, BOE erosteko eta eraikitzeko 458 eragiketa egin dira; guztira, 645 pertsona onuradun egon dira eta 83.198 milaka euroko finantzazioa egon da. Programa hasi zenetik, 2.000 eragiketa baino gehiago egin dira eta 2.789 pertsona onuradun izan dira, 308.767 milaka euroko zenbatekoarekin.

Finantza produktuei eta zerbitzuei dagokienez, Kutxabankek gizarte-eragin erabat positiboa duen katalogo bat dauka.

  • Aurrezpen solidarioa:
    • Gordailu solidarioa: Epe finkoko ezarpenak dira, merkatuko interes-tasa bati ezarriak. Eskaintzen duten likidezia gizarte eragin handia duten proiektuak finantzatzeko erabiltzen da. Gordailu hauek kontratatzen dituzten pertsonak interesen zati bat proiektu solidarioei ematera konprometitzen dira.
    • Batutabatu Aurrezki Plan Solidarioa: Aurrezki plan honetan, titularrak zehazten du gizarte-proiektuei emango dien interesen portzentajea.
  • Kutxabank Funts Solidarioa I.F: Inbertsio-funts bat da eta bertako inbertsioak ideia etiko batean oinarrituz egiten dira. Honek ere izaera solidarioa dauka, izan ere, sozietate kudeatzaileak kudeaketa-komisioaren zati bat (ondarearen gaineko % 0,7 urtean) BBK, Kutxa, Vital eta Cajasurrek esleitutako fundazioei ematen die. Inbertsio zuzena errenta finkoan edo aldakorrean egiten da, EuroStoxx Sustainability Index edo beste indize etiko ezagun baten jaulkitzaileena, edo heriotza-zigorrik ez duten herrialdeen zor publikoarena, Kyotoko protokoloarekin eta haurren diskriminazioaren eta esplotazioaren aurkako legeekin.
  • Nakar txartela: Nakar txartelen merkaturatzea, bere diru-sarreren % 10a irabazi asmorik gabeko gizarte-erakundeei emanez.

Produktua 2017 2018 2019
Kopurua Balioa dirutan Kopurua Balioa dirutan Kopurua Balioa dirutan
Aurrezpen solidarioa 854 kontratu 7.136
(milaka euro)
665 kontratu 5.508
(milaka euro)
520 kontratu 5.585
(milaka euro)
Kutxabank Fondo Solidario, IF 705 23.676
(milaka euro)
645 22.337
(milaka euro)
653 22.800
(milaka euro)
Nakar txartela -- Emandako zenbatekoa: 235,13€ -- Emandako zenbatekoa: 239,21€ -- Emandako zenbatekoa: 192,04€

Azken ekitaldietan, honako zenbatekoak eman zaizkio elikagaien bankuari:

2017 2018 2019
Elikagaien bankurako dohaintza 21.092,66€ 9.538,45€ 4.472,45€

Kutxabank Taldea bere jarduera burutzen duen lurraldeetan sendo sustraitutako erakunde bat da, bereziki, Euskadin eta Kordoban. Hori dela eta, tokiko ekonomietarako trakzio-gaitasun handia dauka, zeintzuekin konpromiso sendo bat duen.

Ekonomia adierazleek 2019an kontsumoa bere onera etorri dela baieztatu dute; neurri handi batean, finantza-produktuak kontratatzeko erritmo handiagoan islatzen da hori, batez ere pertsonei, familiei eta pyme-ei bideratutako finantzaketan.

Eskaera geroz eta suspertuago dago eta hipoteken merkatua gorantz doa, ondorioz, etxebizitzak erostera zuzendutako kredituak % 24,3 areagotu dira.

Gainera, Kutxabank Espainiako gobernuak martxan jarritako Etxebizitzen Gizarte Funtsaren ekimenera atxiki zen lehen erakundetako bat izan zen. Finantza Taldeak 150 etxebizitza hutseko ekarpena egin zion funts honi, zeinak zenbateko baxuko alokairu-zerbitzu bat eskaintzen duen, euren etxebizitzak galdu dituzten familiei eta pertsonei zuzendua. Azken berrikuntza 2019ko abenduan egin zen.

2019 urtean Kutxabank Taldeak zailtasunak dituzten pertsonek eta familiek izenpetutako 3.785 hipoteka-maileguren baldintzak birnegoziatu ditu; kuotak eramangarriagoak izateko, kreditu-amortizazioaren ordainketan gabeziak eskatzeko eta epeak luzatzeko aukera eskaini zaie. 2019ko azaroaren 30ean, era honetako akordio kopurua 3.266koa zen.