Gizarte-jarduera
Trebakuntza eta hezkuntza
Kutxabank eta Cajasur
Kutxabank eta Cajasurrek, bikaintasuna eta motibazioa lortzeko, prestakuntzaren faktorea ezartzeko apustu segurua egiten dute, pertsonen garapenerako euskarri garrantzitsuenetakoa baita. Erronka honetarako, urteko lanalditik denbora bat gordetzen da eta hainbat programa antolatzen dira.
Urtero, Prestakuntza-plan bat diseinatzen da, egunerokotasuneko funtzio ezberdinetan sor daitezkeen jakintza-beharrei erantzuna emateko; horri esker, Kutxabank eta Cajasurren estrategia ezarri eta egikaritzen da eta langileen etorkizuneko trebakuntza maila areagotzen da.
Prestakuntzaren planifikazioa eskola ezberdinetan egituratzen da, erantzuten duen beharraren edo gaiaren arabera.
2019 urtean zehar honako ekintza hauek nabarmentzen dira:
-
Kutxabank Merkataritza Eskola2019an zehar hainbat ikastaro egin dira, besteak beste:
- Sare Txikizkariaren Merkataritza Sistematika. Prestakuntza-programa, hiru fasetan banatua eta Guneko, Bulegoko eta Banku Pertsonaleko Zuzendaritzei zuzendua. Programan 1.550 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten
- Bezero Babestuaren ikuspegia. Lineako prestakuntza-programa, Merkataritza Sareari zuzendua; 1.900 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten
-
Kutxabank Finantza Eskola
- DBSren Finantza Aholkularitzan Aditua den Programa. 2019 urtean 291 ziurtagiri lortu ziren. Halaber, arlo honetako jakintzak eguneratzeko lehenengo programa atera zen, 2019ko urtarrila baino lehenagoko ziurtagiriak zituzten pertsonentzat.
- Lineako pilula Zibersegurtasunari buruz. Lineako pilula langile guztientzat zuzendua; 3.600 pertsona baino gehiagok amaitu zuten.
- Ziurtapena Higiezinen Kreditu Kontratuen Legearen (HKKL) arloan. 2019 urtean 2.904 ziurtagiri lortu ziren.
-
Kutxabank Zuzendaritza Garapenaren Eskola Negozio Eskolen Zuzendaritza Garapenaren programetan bi pertsonak parte hartu dute.
-
Hizkuntzak Euskara eta beste hizkuntza batzuetako ikastaroak, hala nola, ingelesa, frantsesa edo alemana; 9.800 ordu.
-
Bulegoko Tresnei eta Aplikazio Informatikoei buruzko prestakuntza
Kutxabankeko langileen ibilbide profesionalaren amaieran ez da inolako prestakuntza espezifikorik aurreikusten.
Jarraian, langileei egindako prestakuntza jasotzen da, egindako prestakuntza-orduen arabera kalkulatua, maila profesional horretako pertsona kopuruarekin alderatuta.
PRESTAKUNTZA (ordu/pertsona) | 2017 | 2018 | 2019 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postua | 10,12 | 42,75 | 14,47 | 29,12 | 134,25 | 43,14 | 47,26 | 136,58 | 67,56 |
Postu Teknikoa | 15,01 | 25,57 | 18,59 | 49,18 | 41,76 | 46,29 | 105,92 | 115,89 | 111,50 |
Administrari / Saltzaile Postuak | 75,59 | 76,94 | 76,31 | 60,35 | 63,77 | 62,18 | 96,70 | 117,58 | 110,38 |
Askotariko lanbideak | 6,96 | - | 6,96 | 4,25 | - | 4,25 | 4,25 | - | 4,25 |
Prestakuntza GUZTIRA | 71,24 | 75,72 | 73,57 | 59,01 | 63,10 | 61,15 | 100,51 | 116,97 | 110,58 |
Era berean, Cajasurren 2019 urtean egindako prestakuntza honako hau da:
- Cajasur Merkataritza Eskola . 019an zehar hainbat ikastaro egin dira, besteak beste:
- Merkataritza Portaeren ikastaroa. Sare Txikizkariko zorro pertsonalizatuen eta komertzialen kudeatzaileei zuzendua, blended formatuan. 380 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten.
- Bezero nekazariaren profilatze eta segmentazioaren tailerra. Merkataritza Sareko pertsonek egin zuten aurrez aurreko prestakuntza. 150 pertsonak parte hartu zuten.
- Taldeen lidergoari eta kudeaketari buruzko ikastaroa; aurten, Sare Txikizkariko 46 zuzendarik egin dute. Aipatu beharrekoak dira Negozio Zuzendaritzarekin egindako Lan Jardunaldiak; bertan, Banku Espezializatuetako arduradunek eta Lurraldeko eta Guneko Zuzendariek parte hartu zuten, guztira, 35 pertsonak.
- Cajasur Finantza eta Arriskuen Eskola
- DBSren Finantza Aholkularitzan Aditua den Programa. 2019 urtean 69 ziurtagiri lortu ziren.
- MIFID Jarraitzeko Prestakuntza 6 Aldizkariren bitartez egin da, linean. 1.173 pertsonak burutu dute, xede kolektiboaren % 98ak.
- HKKL Programa, 1. eta 2. Edizioa. 2019 urtean 1.396 ziurtagiri lortu ziren; langile guztien % 79,5a eta langile aipagarrien % 86,1a ordezkatzen dute. Higiezinen Kreditu Kontratuen Lege berria indarrean sartzean, eragiketa eta prozedura mailako aldaketa nagusiak biltzen dituen ikastaro bat egin da, Sare Txikizkariari, Banku Espezializatuei eta Zerbitzu Nagusien zati bati zuzendua. Prestakuntza-ekintza honetan 1.336 pertsonak parte hartu zuten, linean.
- B Aseguruen Bitartekaritzarako Sarbidearen prestakuntza Sare Txikizkariari zuzendutako lineako programa bat da; 100 pertsonak egin dute. Aseguruen Jarraipenari buruzko prestakuntza 1.124 pertsonak egin dute.
- Bulegoko Tresnei eta Aplikazio Informatikoei buruzko prestakuntza.
Cajasurreko langileen ibilbide profesionalaren amaieran ez da inolako prestakuntza espezifikorik aurreikusten.
Jarraian, langileei egindako prestakuntza jasotzen da, egindako prestakuntza-orduen arabera kalkulatua, maila profesional horretako pertsona kopuruarekin alderatuta.
CAJASURREKO PRESTAKUNTZA (ordu/pertsona) | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Gizonezkoak | Emakumezkoak | |
Zuzendaritza postua | 10,12 | 42,75 | 29,12 | 134,25 | 67,84 | 60,08 |
Postu Teknikoa | 15,01 | 25,57 | 49,18 | 41,76 | 101,82 | 105,43 |
Administrari / Saltzaile Postuak | 75,59 | 76,94 | 60.35 | 63,77 | 84,00 | 93,98 |
Askotariko lanbideak | 6,96 | -- | 4,25 | - | 11,38 | -- |
Askotariko lanbideak | 71,24 | 75,72 | 59,01 | 63,10 | 89,93 | 96,42 |
Kutxabank eta Cajasurrek jardueraren eta garapenaren urteko ebaluazioa egiteko sistema bat dute, langile guztientzat da, izan ere, ebaluazio hau garapen profesionalaren euskarri esanguratsuenetako bat dela uste dute.
Jardueraren eta garapenaren urteko ebaluazioarekin batera, ebaluatzailearen eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerak egin behar dira; alde batetik, hurrengo ekitaldirako hobekuntza-ekintzak eta ekintza-planak aipatu eta azaltzen dira eta, bestetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.
2019 urtean, Kutxabanken, 3.366 pertsona ebaluatu ziren; langile guztien % 89,93a ordezkatzen dute.
Ebaluatutako pertsonak karguaren arabera KUTXABANK 2019 | Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | Guztira | % |
---|---|---|---|---|---|---|
Buruzagitzak eta Teknikariak | 706 | %100,00 | 896 | %100,00 | 1.602 | %100,00 |
Administrariak/Saltzaileak | 621 | %84,15 | 1.142 | %81,46 | 1.763 | %82,38 |
Askotariko Lanbideak | 1 | %100 | 0 | %0 | 1 | %100 |
GUZTIRA | 1.328 | %91,90 | 2.038 | %88,69 | 3.366 | 89,93 |
Ebaluatutako pertsonak karguaren arabera KUTXABANK 2018 | Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | GUZTIRA | % |
---|---|---|---|---|---|---|
Buruzagitzak eta Teknikariak | 738 | %99,86 | 918 | %99,89 | 1.656 | %99,88 |
Administrariak/Saltzaileak | 589 | %82,72 | 1057 | %78,35 | 1.646 | %79,86 |
Askotariko Lanbideak | 1 | %100 | 0 | %0 | 1 | %100 |
GUZTIRA | 1.328 | %90,40 | 1.975 | %86,89 | 3.303 | %88,27 |
Zuzendaritzako langileei dagokienez, honakoak izan dira ebaluatuak:
KUTXABANKEKO ZUZENDARITZA 2018 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA |
---|---|---|---|
EBALUATUAK | 17 | 5 | 22 |
EBALUATU GABEAK | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 17 | 5 | 22 |
KUTXABANKEKO ZUZENDARITZA 2019 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA |
---|---|---|---|
EBALUATUAK | 17 | 5 | 22 |
EBALUATU GABEAK | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 17 | 5 | 22 |
Jarraian, 2019ko ekitaldian Cajasurren egindako ebaluazioetatik ateratako emaitzak azaltzen dira:
EBALUATUTAKO PERTSONAK KARGUAREN ARABERA 2018 CAJASUR | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira | ||
---|---|---|---|---|---|
BURUZAGITZAK ETA TEKNIKARIAK | 55 | %98,21 | 34 | %97,14 | 89 |
ADMINISTRARIAK/SALTZAILEAK | 764 | %98,58 | 876 | %98,21 | 1.640 |
ASKOTARIKO LANBIDEAK | 1 | %50,00 | - | - | 1 |
Guztira | 820 | %97,40 | 910 | %98,06 | 1.730 |
EBALUATUTAKO PERTSONAK KARGUAREN ARABERA 2019 CAJASUR | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |||
---|---|---|---|---|---|---|
BURUZAGITZAK ETA TEKNIKARIAK | 306 | %60,12 | 203 | %39,88 | 509 | %30,10 |
ADMINISTRARIAK/SALTZAILEAK | 493 | %41,89 | 684 | %58,11 | 1.177 | %69,60 |
ASKOTARIKO LANBIDEAK | 5 | %100,00 | 0 | %0,00 | 5 | %0,30 |
Guztira | 804 | %47,55 | 887 | %52,45 | 1691 | %100 |
Zuzendaritzako langileei dagokienez, honakoak izan dira ebaluatuak:
ZUZENDARITZA 2018 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA |
---|---|---|---|
EBALUATUAK | 10 | 2 | 12 |
EBALUATU GABEAK | 0 | 0 | 0 |
TOTAL | 10 | 2 | 12 |
ZUZENDARITZA 2019 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA |
---|---|---|---|
EBALUATUAK | 8 | 3 | 11 |
EBALUATU GABEAK | 0 | 0 | 0 |
TOTAL | 8 | 3 | 11 |
2019 urtean, 1.702 pertsona ebaluatu ziren; langile guztien % 96,87a ordezkatzen dute.
Fineco Taldea
Finecok prestakuntza-jarduerak eta lerro hierarkikoak komunikatzeko eta irakasteko ekintzak egiten ditu, informazio-sistema korporatiboak erabiliz, zeintzuek Erakundeko informazio gehiena zuzentzen duten.
Prestakuntza honek hainbat behar motari erantzuten dio:
- Erakundearen politika, plan eta estrategietatik eratorritako beharrak, zeintzuek urteko Prestakuntza-planean txertatu beharreko jarduera nagusiak dakartzaten berekin.
- Finantza-sistema arautzeko eskakizunak.
- Arlo jakin batzuen espezializazioak eragindako behar espezifikoak.
- Profil profesionala lanpostura egokitzea, funtzioak aldatu izanagatik.
- Garapen profesionaletik eta zedarri hezigarrien planifikaziotik eratorritako behar partikularrak.
Finecok, bikaintasuna eta motibazioa lortzeko, prestakuntzaren faktorea ezartzeko apustu segurua egiten du, Erakundeko pertsonen garapenerako euskarri garrantzitsuenetakoa baita. Erronka honetarako, urteko lanalditik denbora bat gordetzen da eta hainbat programa antolatzen dira.
Urtero, Prestakuntza-plan bat diseinatzen da, zeinak honakoa barne hartzen duen: prestakuntza orokorra (langile eta agente guztiak), prestakuntza espezifikoa (ziurtagiriak, langile bakoitzaren beharretara egokitutako “ad hoc” ikastaroak) eta harrera-plana (lanean hasten diren pertsona berrientzako prestakuntza orokorra). Hori guztia, eguneroko zeregin ezberdinetan egon daitezkeen jakintza-beharrei erantzuna emateko egiten da; horri esker, Finecoren estrategia ezarri eta egikaritu daiteke, eta langileen etorkizuneko trebetasun maila areagotzen da.
Fineco Taldeak prestakuntzan duen helburu/ikuspegi/xede nagusia “Finecoren kultura eta balioak guztion artean zabalduko dituen jakintza partekatzea” da eta honako jarduera-lerro edo erronka nagusiak ditu 2019ko ekitaldirako:
- Erakunde-egitura lau bat sustatzea.
- Finecoren balioak guztien artean zabaltzea sustatzea, batez ere, bazkideen artean.
- Komunikazioa eta parte-hartzea sustatzea: Kudeaketa, Merkataritza eta BackOffice bilerak bultzatzea, arlo eta partaide guztien parte-hartzearekin.
- Entzute aktiboa sustatzea: lekuak belardian bezala / bulegorik gabe. Aldizka banakako bilerak egitea.
- Fineco eta Fineco-bezeroen arteko komunikazioan Mugikortasuna sortu eta sustatzea: bideokonferentziak bezeroekin eta bezerorik gabe.
- Bezeroak eta bideoak kudeatzeko Fineco metodoaren Protokoloak partekatzea.
- Postuen arteko erreleboak edo txandaketak egotea sustatzea.
- Bideo korporatiboak.
2019ko ekitaldian egindako prestakuntza-jardueren tipologiari dagokionez, honakoak zehazten dira: Finecok aurrez aurre emandako ikastaroak, Kanpoko Aurrez Aurrekoa, Kanpoko Lineakoa, Prestakuntza orokorra, Partekatutako esperientzietan oinarritutako prestakuntza, Merkataritza-bileretan partekatutako merkataritza-esperientziak, banakako “Coaching” edo “Mentoring”, Helburu eta identitate korporatiboari buruzko aldizkako hobekuntza-elkarrizketak eta Feedbacka, Auto-prestakuntza: Banakako irakurketa/Barneko bilerak, Jardunaldiak Deustuko Unibertsitatean.
Jarraian, langileei egindako prestakuntza jasotzen da, egindako prestakuntza-orduen arabera kalkulatua, maila profesional horretako pertsona kopuruarekin alderatuta.
PRESTAKUNTZA FINECO (ordu/pertsona) | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postuak | 15,00 | 10,50 | 14,00 | 37,50 | 21,00 | 33,38 |
Postu teknikoak | 49.75* | 27,00 | 42,17 | 44,08 | 55,50 | 45,71 |
Postu gaituak | 55,22* | 26,63 | 41,76 | 60,20 | 31,37 | 44,58 |
FINECO GUZTIRA | 44,76 | 25,05 | 36,71 | 53,35 | 31,48 | 43,29 |
(*) 2018ko Postu teknikoen eta Postu gaituen kopuruen arteko ezberdintasuna bi pertsonari (Gizonezkoak) dagokie nagusiki, zeintzuek bi ziurtagiri lortzen ari diren.
Jardueraren eta garapenaren urteko ebaluazioarekin batera, ebaluatzailearen eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerak egin behar dira; alde batetik, hurrengo ekitaldirako hobekuntza-ekintzak eta ekintza-planak aipatu eta azaltzen dira eta, bestetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.
2019 urtean, 56 pertsona ebaluatu ziren (zuzendariak barne); langile mugagabeen % 100a ordezkatzen dute.
Ebaluatutako pertsonak karguaren arabera | 2019 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | GUZTIRA | % | ||
Buruzagitzak eta Teknikaria | 11 | %35 | 5 | %19 | 16 | %28 | |
Administrariak/Saltzaileak | 20 | %65 | 22 | %81 | 42 | %72 | |
Askotariko Lanbideak | 0 | %0 | 0 | 0% | 0 | %0 | |
GUZTIRA | 31 | %100 | 27 | %100 | 58 | %100 |
Ebaluatutako pertsonak karguaren arabera | 2018 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | GUZTIRA | % | ||
Buruzagitzak eta Teknikariak | 12 | 34% | 4 | %15 | 16 | %26 | |
Administrariak/Saltzaileak | 23 | %66 | 22 | %85 | 45 | %74 | |
Askotariko Lanbideak | 0 | %0% | 0 | 0% | 0 | %0 | |
GUZTIRA | 35 | 100% | 26 | 100% | 61 | %100 |
ZUZENDARITZA | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
EBALUATUAK | 2 | 1 | 3 | 5 | 3 | 8 |
EBALUATU GABEAK | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 2 | 1 | 3 | 5 | 3 | 8 |
Kutxabank Gestión
Kutxabank Gestión-ek urteroko prestakuntza-plan bat egiten du eta bertan, prestakuntza-behar ezberdinak aztertzen dira, honako gabezia hauek estaltzeko:
- Erakundearen politika, plan eta estrategietatik eratorritako beharrak.
- Finantza-sistema arautzeko eskakizunak.
- Arlo jakin batzuen espezializazioak eragindako behar espezifikoak.
- Profil profesionala lanpostura egokitzea, funtzioak aldatu izanagatik.
- Garapen profesionaletik eta zedarri hezigarrien planifikaziotik eratorritako behar partikularrak.
Prestakuntza-garapena ikuspegitik, Kutxabank Gestión-ek 2019an izandako lorpenen artean honakoak nabarmentzen dira:
- Inbertsio Jasangarri eta Arduratsurako prestakuntza.
- Bulegotika espezializatuagoan jarraitzeko prestakuntza.
- Kapital Zuritzearen eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioan eta Datuen Babeserako Lege berrian jarraitzeko prestakuntza.
- Araudien berrikuntzaren arloko jarraipen-prestakuntza.
- Harrera-planen jarraitutasuna, jada eskuratutako jakintzak sendotzeko eta funtzio berriak hartzen laguntzeko.
- Zerga-araudiari buruzko prestakuntza.
Kutxabank Gestión-ek 2020 urterako dituen erronka eta helburu nagusien artean honakoak nabarmentzen dira:
- Langileen Ziurtapen Profesionalek eta etengabeko prestakuntzak eskatzen dituzten araudi-eskakizunak betetzea.
- Bulegoko Tresnei buruzko prestakuntza.
- Lege berrien edo arautegien eguneratzeen eskakizunei erantzuna ematea.
- MIFID II-ko ildoen errekerimenduei erantzuten jarraitzea.
- Inbertsio Jasangarri eta Arduratsurako prestakuntza.
- Zerga-araudia.
Jarraian, langileei egindako prestakuntza jasotzen da, egindako prestakuntza-orduen arabera kalkulatua, maila profesional horretako pertsona kopuruarekin alderatuta.
PRESTAKUNTZA KUTXABANK GESTIÓN (orduak) | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postuak | 64,5 | 5 | 69,5 | 48 | 14 | 62 |
Tarteko agintariak | 54 | 28 | 82 | 73 | 6 | 79 |
Postu teknikoak | 7 | 164 | 171 | 16 | 333 | 349 |
Administrari-postuak | 39 | 480 | 519 | 4 | 32 | 36 |
KUTXABANK GESTIÓN GUZTIRA | 164,50 | 677 | 841,50 | 141 | 385 | 526 |
Jardueraren eta garapenaren urteko ebaluazioarekin batera, ebaluatzailearen eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerak egin behar dira; alde batetik, hurrengo ekitaldirako hobekuntza-ekintzak eta ekintza-planak aipatu eta azaltzen dira eta, bestetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.
2019 urtean, 56 pertsona ebaluatu ziren (zuzendariak barne); langile mugagabeen % 100a ordezkatzen dute.
Ebaluatutako pertsonak karguaren arabera | Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | GUZTIRA | % |
---|---|---|---|---|---|---|
Buruzagitzak eta Teknikariak | 4 | %100 | 6 | %100 | 10 | %100 |
Administrariak/Saltzaileak | 9 | %100 | 32 | %100 | 41 | %100 |
Askotariko Lanbideak | 0 | - | 0 | - | 0 | - |
GUZTIRA | 13 | %100 | 38 | %100 | 51 | %100 |
Ebaluatutako pertsonak karguaren arabera | Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | Total | % |
---|---|---|---|---|---|---|
Buruzagitzak eta Teknikariak | 14 | %100 | 21 | %100 | 35 | %100 |
Administrariak/Saltzaileak | 2 | %100 | 19 | %100 | 21 | %100 |
Askotariko Lanbideak | 0 | - | 0 | - | 0 | - |
GUZTIRA | 16 | %100 | 40 | %100 | 56 | %100 |
Zuzendaritzako langileei dagokienez, honakoak izan dira ebaluatuak:
KUTXABANK GESTIÓN-EKO ZUZENDARITZA | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
EBALUATUAK | 3 | 1 | 4 | 3 | 1 | 4 |
EBALUATU GABEAK | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 3 | 1 | 4 | 3 | 1 | 4 |
2017, 2018 eta 2019ko ekitaldietan zehar langileen % 100a ebaluatu zen.
Kutxabank Seguros
Kutxabank Seguros-ek, 2019 urtean, behar mota ezberdinei erantzuten dien hainbat prestakuntza-jarduera egin ditu:
- Aseguruen sektorea arautzeko eskakizunak.
- Arlo jakin batzuen espezializazioak eragindako behar espezifikoak.
- Garapen profesionaletik eratorritako behar partikularrak.
Kutxabank Seguros-ek ekitaldi honetan egin dituen prestakuntza-ekintza aipagarrienak honako hauek dira:
- Errekerimendu legalei erantzuna ematea. 2019 urtean, IFRS 17 kontabilitate-araudi berrira eta aseguruen banaketaren Lege berrira (IDD) egokitzeko prestakuntzarekin jarraitu da, baita Kapital Zuritzearen eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioaren eta Delitu Penalen Prebentzioaren arloko prestakuntzarekin ere.
- Arlo ezberdinetako langileak espezializatzeko, hainbat ekintza zehatz gauzatu dira; horien artean, Arlo teknikoan egin den Kaudimena II Graduondoko ikastaroa nabarmentzen da. Zibererasoen arriskuak saihesteko sentsibilizazio-jardunaldiak ere egin dira.
2020 urterako dituen erronka eta helburu nagusien artean honakoak nabarmentzen dira:
- Errekerimenduei erantzuna ematea, IFRS 17 kontabilitate-araudi berrira, aseguruen banaketaren Lege berrira (IDD) eta DBAO/DBLO araudi berrira egokitzeko.
- Arlo ezberdinetako langile esanguratsuen trebetasun teknikoak sendotzen jarraitzea.
Jarraian, langileei egindako prestakuntza jasotzen da, egindako prestakuntza-orduen arabera kalkulatua, maila profesional horretako pertsona kopuruarekin alderatuta.
PRESTAKUNTZA KUTXABANK (ordu/pertsona) | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postuak | 29,5 | 0 | 29,5 | 14,85 | 11,5 | 14,29 |
Buruzagiak eta Teknikariak | 17,75 | 15 | 17,2 | 7,28 | 10,77 | 9,46 |
Administrari / Saltzaile Postuak | 4,18 | 4,6 | 4,45 | 2,47 | 1,28 | 1,69 |
Askotariko lanbideak | - | - | - | - | - | - |
Prestakuntza KUTXABANK SEGUROSS | 6,27 | 4,77 | 5,35 | 5,91 | 5,21 | 5,48 |
Urtero, hainbat prestakuntza-ekintza antolatzen dira, zeintzuek Arlo bakoitzeko Zuzendariarekin aurrez planteatutako beharrekin bat etorriz planifikatzen, diseinatzen eta egikaritzen diren, hautemandako eskaeren edo beharren arabera.
Kutxabank Seguros-en langileen urteko jardueraren ebaluazioa egiten da, kolektibo bakoitzerako ezarritako prozeduren arabera, eta hurrengo ekitaldirako hobekuntza-ekintzak eta ekintza-planak zehazten dira.
2019 urtean 99 pertsona ebaluatu ziren; langile guztien % 98,95a ordezkatzen dute, taula honetan erakusten den bezala:
Ebaluatutako pertsonak karguaren arabera Kutxabank Seguros 2018 | Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | GUZTIRA | % |
---|---|---|---|---|---|---|
Buruzagitzak eta Teknikariak | 4 | %100 | 1 | %100 | 5 | %100 |
Administrariak/Saltzaileak | 33 | %100 | 59 | %98 | 92 | %99 |
Askotariko Lanbideak | - | - | - | - | - | - |
GUZTIRA | 37 | %100 | 60 | %98 | 97 | %99 |
Ebaluatutako pertsonak karguaren arabera Kutxabank Seguros 2019 | Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | GUZTIRA | % |
---|---|---|---|---|---|---|
Buruzagitzak eta Teknikariak | 15 | %100 | 25 | %100 | 40 | %100 |
Administrariak/Saltzaileak | 19 | %100 | 36 | %97 | 55 | %98 |
Askotariko Lanbideak | - | - | - | - | - | - |
GUZTIRA | 34 | %100 | 61 | %98 | 95 | %99 |
Zuzendaritzako langileei dagokienez, honakoak izan dira ebaluatuak:
ZUZENDARITZA Kutxabank Seguros 2018 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA |
---|---|---|---|
EBALUATUAK | 1 | 0 | 1 |
EBALUATU GABEAK | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 1 | 0 | 1 |
ZUZENDARITZA Kutxabank Seguros 2019 | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA |
---|---|---|---|
EBALUATUAK | 5 | 1 | 6 |
EBALUATU GABEAK | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 5 | 1 | 6 |
Norbolsa
Urtero, Prestakuntza-plan bat diseinatu eta onartzen da, egunerokotasuneko funtzio ezberdinetan sor daitezkeen jakintza-beharrei erantzuna emateko; horri esker, Norbolsaren estrategia ezarri eta egikaritzen da eta langileen etorkizuneko trebakuntza maila areagotzen da.
- Finantza-aholkulari eta Finantza-informatzaile ziurtagiriei eusteko prestakuntza-ekintzak.
- Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentziorako etengabeko prestakuntza.
- Zigor Arriskua.
- Datuen Babeserako Lege berriak (DBAO) eta informazioaren segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak.
- ESG Investing.
Jarraian, langileei egindako prestakuntza jasotzen da, egindako prestakuntza-orduen arabera kalkulatua, maila profesional horretako pertsona kopuruarekin alderatuta.
PRESTAKUNTZA ENPRESA (ordu/pertsona) | 2018 | 2019 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA | |
Zuzendaritza postuak | 74,5 | 42 | 116,5 | 65,5 | 35 | 100,5 |
Postu teknikoak | 180 | 202,5 | 382,5 | 139 | 186,5 | 325,5 |
Postu gaituak | ||||||
GUZTIRA | 254,5 | 244,5 | 499 | 204,5 | 221,5 | 426 |
Urtero, jardueraren ebaluazio bat egiten da.
2019 urtean, 27 pertsona ebaluatu ziren; langile guztien % 69a ordezkatzen dute.
Ebaluatutako pertsonak karguaren arabera NORBOLSA 2018 | Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | Total | % |
---|---|---|---|---|---|---|
Buruzagitzak eta Teknikariak | 7 | %70 | 4 | %80 | 11 | %77,3 |
Administrariak/Saltzaileak | 0 | 2 | %50 | 2 | %50 | |
Askotariko Lanbideak | 6 | %66,7 | 8 | %61,5 | 14 | %63,6 |
GUZTIRA | 13 | %68,4 | 14 | %63,6 | 27 | %65,9 |
PERSONAS EVALUADAS POR CARGO NORBOLSA 2019 | Gizonezkoak | % | Emakumezkoak | % | Total | % |
---|---|---|---|---|---|---|
Buruzagitzak eta Teknikariak | 12 | %67 | 13 | %76 | 25 | %71 |
Administrariak/Saltzaileak | 0 | 2 | %50 | 2 | %50 | |
Askotariko Lanbideak | 0 | 0 | 0 | |||
TOTAL | 12 | %67 | 15 | %71 | 27 | %69 |
Harri Taldea eta Gesfinor
2019 urtean ez da prestakuntza-jarduera berezirik egin. Halaber, ez da langileen jardueraren ebaluaziorik ere egiten.