Gizarte jarduera
Gizarte ekintza eta boluntariotza
Kutxabank eta Cajasur
Kutxabankek “Bizitzarako Finantzak” programarekin jarraitu du. Programa hau simulazio-joko parte-hartzaile batean oinarritzen da, 14-17 arteko ikasleei zuzenduta dago eta oinarrizko finantza-gaitasunak eskuratzeko balio du. Gaitasun horiei esker, helduarora iristean segurtasun osoz arituko dira euren ondarearen kudeaketan, finantza-sistemaren ulermenean eta honek egunerokotasunean dituen ondorioetan. Simulazio-jokoaren bitartez, finantza-erabaki zuzenak eta arduratsuak hartzea eskatzen duten egoera zailei aurre egin behar die.
“Bizitzarako Finantzak” programak ikasgelan lan egiteko material didaktiko guztia ematen die zentroei eta hezkuntza-dinamizatzaileen eta Kutxabankeko adituen (batez ere, bulegoetako zuzendari gazteak) parte-hartzea barne hartzen dute. Aipatu pertsonak programaren itxiera-egunera joaten dira zalantzak argitzeko, arazo bakoitzerako irtenbide onena argudiatzeko eta ekimenaren helburuak bete diren balioztatzeko.
Hala, 2019 urte osoan zehar, Kutxabank Taldearen datu orokorrek 3.243 ikasleren parte-hartzea adierazten dute, 85 hezkuntza-zentrotako 161 ikasgelatan. Aipagarria da Taldeko 80 profesional aipatu programako hezkuntza-dinamizatzaile gisa aritu izana ere.
Bestalde, 2019an zehar, dibulgaziozko hainbat hitzaldi egin dira finantzei buruzko jakintzak helarazteko helburuarekin. Horien artean, bi orduko iraupena izan zuten bi hitzaldi nabarmendu behar dira: alde batetik, Barakaldoko Nicolás Larburu LHII-an egin zena, administrazio eta finantzen goi-mailako zikloko ikasleentzat, finantza-produktuei buruz; eta beste alde batetik, Donostian kokatutako Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi-mailako Eskolan egin zen Enpresen Finantzaketari buruzko saioa. Erakusketa hau Enpresen Administrazioaren ikasgaiko 2. mailako ikasleei zuzenduta zegoen, ikasleek enpresa bat finantzatzeko egon daitezkeen finantza-tresna ezberdinen garrantziari buruzko jakintza orokorrak eskuratzeko helburuarekin.
Aurreko kasuan bezala, Kutxabankeko langileek BBK Fundazioko SASOIKO ekimeneko finantza-prestakuntzako saioetan ere parte hartzen dute. Aipatu saioak lanerako garaia amaitzear dauden pertsonei zuzenduta daude, erretiratu arren, aktibo jarraitu, gizarteari ekarpena egin eta pertsona gisa errealizatu nahi dutenei.
Kutxabankek hamarkadak daramatza boluntarioen artean odol-ateratzeak bultzatzen, batez ere Gipuzkoan. Horretarako, Gipuzkoako Odol-emaileen Elkartearen laguntza izaten du, zeinak tresneria guztia Garibai eta Ibaetako lantokietara eramaten duen. Azken urteotan, Kutxa Fundazioa da jardunaldi horien antolaketaz arduratzen dena, Gipuzkoa Solidarioaren bitartez.
2019 urtean zehar, Cajasurrek Fundación Cajasur eta Fundación Convisur-en bitartez burutu du bere ekintza sozial, hezigarri eta kulturala.
Dirulaguntzen eta laguntzen programa 128 proiektutan hezurmamitu da, hainbat gizarte eta kultura erakundetan burutu dira eta guztira 180.000 pertsona onuradun egon dira. Nagusiki desgaitasunak edo gaixotasunak dituzten pertsonak edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonak artatzen dituzten kolektiboei zuzendutako ekintzek, aurrekontuaren %70a hartu dute eta, gainontzeko %30a Andaluziako hainbat jarduera garrantzitsutara bideratu da, hala nola, Kordobako gitarraren jaialdia, Sevillako flamenkoaren bienala edo Huelvako zinemaldi iberoamerikarrera.
2019 urtean zehar egindako proiektu ugarien artean, Andaluziako unibertsitateekin hitzartutako beken programa ere aipagarria da, azken mailako ikasleek edo graduatu berri direnek enpresako praktikak egiteko aukera ematen baitu. Ekitaldi honetan, Cajasurrek era horretako hitzarmenak egin ditu eta Kordoba, Jaen, Malaga, Granada eta Loyola Andaluciako ehunka unibertsitate-ikaslerentzat onuragarri izan da.
Gainera, DBHko ikasleentzat ere “Bizitzarako Finantzak” programa gauzatzen jarraitu da.
Hezkuntzaren Arloan, bere lau zentroetako jarduerari eutsi diote, hezkuntza bereziko bi eta haur-hezkuntzako beste bi, zeintzuek guztira 210 ikasle dituzten.
Vianako Jauregiak Cajasurren kultura-erreferente izaten jarraitzen du, izan ere, 200.000 bisita baino gehiago jaso ditu eta bertan, 35 kontzertu eta antzezpen baino gehiago egin dira, zeintzuek 3.300 ikusle izan dituzten. Espazioen 190 lagapen ere egin dira, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, prestakuntzak eta hainbat ekintza soziokultural egiteko; ekintza horietara 17.200 pertsona bertaratu dira.
Halaber, 2019 urtean, Kutxabankek hainbat ekintza babestu ditu, besteak beste:
- Athletic Club eta Real Sociedad futbol-klubak
- Bilbao Basket eta Gipuzkoa Basket
- BilbaoBKKLive, Azkena Rock, Donostia Festibala eta Breakonstage jaialdiak, 200.000 pertsona baino gehiagorekin.
- Donostiako Zinemaldia, 175.000 ikusle baino gehiago eta 30 MM eurotik gorako eragin ekonomikoarekin.
- Euskal kirolak, hala nola, esku pilotako profesionalen binakako txapelketa, Erremontea Gipuzkoan, Bizkaia pilotalekuko Kutxabank pala txapelketa eta Kontxako estropadak.
- Gasteizko Martin Fiz maratoia eta jazza.
- Zarauzko surf-txapelketak eta Amorebieta eta Elgoibarko krosak.
- Bizkaia Zubia, Unescok gizadiaren ondare izendatua.
- Mendi-lasterketak, Zegama-Aizkorri, Ehun Milak.
- Tokiko milaka jarduera gehiago Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban; batez ere, tokiko jaiak eta ekitaldiak.
Kutxabanken lerroa jarraituz, Cajasurrek ere hainbat ekitaldi eta ekintza babestu ditu 2019 urtean zehar:
- Córdoba Patrimonio Futsal eta Jaén Paraíso Interior de fútbol-sala
- Benito Villamaríneko solairuko bezeroekin ekintzak, Real Betis Balompié taldearekin.
- Baita Cajasur Cup-eko neska-mutilekin ere, F.C Barcelona, Villarreal, Sevilla F.C, Real Betis balompié edo Valentzia taldeekin (hasiberrien mailan)
- Mountain bike, Kordobako Itzuliarekin.
- Riff Producciones-en bitartez, Cajasur kontzertu onenetan egon da (besteak beste, Manuel Carrasco, Miguel Poveda, Bob Dylan edo Rod Stewar).
- Cajasur I Like Festival, Indie musikako talde erreferenteetako batekin: Izal.
- Kordobako Gitarraren Jaialdia, José Mercé & Tomatito, Rozalén, Marea edo Miguel Ríos artistekin.
- Sierra Morenako rallya
- Tío Pepe jaialdia, Ana Belén, Carlos Baute eta Marta Sánchezekin.
- Eta tokiko 600 jarduera baino gehiago, Andaluziako probintzia guztietako jaietan eta Aste Santuan.
Fineco Taldea
Finecok konpromiso bat erakusten du bere enpresa-jarduera burutzen duen komunitatearekiko, ez harremanak ezartzen dituen hainbat agenterekin errespetuz jokatuz bakarrik, jarduera gehigarri batzuk eginez baizik, inguruan eragiten duen inpaktu positiboa indartzeko helburuarekin.
Hala, hogei urte baino gehiago daramatza Deustuko Merkataritza Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean (gaur egun, “Deusto Business School”) klaseak ematen; 2019 urtean ere jarduera honekin jarraitu du.
Fakultate horrekiko harremanaren barruan, Finecok Lagunarte Ikasle-elkartea 1.000 eurorekin babestu zuen, TEDxUDeusto 2019 ekitaldia burutu ahal izateko.
Gainera, Finecok 3.000 euroko dohaintza egin zion haurtzaroaren aldeko Balia Fundazioari. Bere definizioaren arabera, Fundazio honek irakaskuntza eta gizarte izaera du eta honako hauek dira bere jarduera nagusiak:
- Bi sexuetako eta herritartasun oroko haur eta gazteen prestakuntza osoa, desabantaila sozial eta akademikoa nagusi den egoeretan daudenak, haur eta gazte horien aukera-berdintasuna sustatzeko eta euren gizarteratzea errazteko helburuz.
- Familien prestakuntza eta babesa, lan-munduan sartzea sustatzeko eta familia-bizitza lan-bizitzarekin uztartzeko helburuz, gizon eta emakumeen artean benetako berdintasun eraginkorra lortzeko neurriak sustatuz, bai lan arloan, bai gizartean.
Jarduera kulturalei dagokienez, Finecok “ABAO - Asociación Bilbaína de Amigos de la Ópera” 33.000 eurorekin babesten du. Elkarlan honek Bilboko eta inguruko musika eta kultura eskaintza sendotzen du eta Bilboko eta Bizkaiko gizartean inpaktu positiboa eragiten du.
Halaber, Finecoko hainbat pertsona (norberaren izenean, baina Finecoko ordezkari gisa) “Barreras Invisibles” mezenasgo programa-pilotuan parte hartzen ari da, Fair Saturday Fundazioak antolatua eta helburu hau duena: kultura-jarduerak eginez (musika, pintura, artea, etab.), baliabide ekonomikorik ez duten haurren inklusioa lortzea.
Kutxabank Gestión
Kutxabank Gestión-ek Gizartearekiko Arduratsua den Inbertsioaren (GAI) filosofia-eredu baten alde apustu egiten du, zeina bere produktu guztietan aplika daitekeen. Hala ere, Kutxabank Funts Solidarioa izeneko funts solidarioa aipatu behar da, zeinak gizartearekiko arduratsua den inbertsioaren (GAI) irizpideen aplikazioa jasotzen duen, eta gainera, finantza-irizpideez gain, irizpide etikoak eta gizarte-erantzukizun korporatiboaren irizpideak ere aplikatzen dira.
Aipatu Funtsaren ideia etikoa honako irizpideetan oinarritzen da:
- Baztertzaileak: pertsonen funtsezko eskubideak urratzen dituzten edo ingurumenaren, justiziaren edo bakearen aurkakoak diren konpainietan inbertitzea galarazten dute.
- Balioztatzekoak: enpresa baten jarduketa ebaluatzen dute (langileen eskubideei, ingurumenari, enpleguaren sustapenari, etab.-i dagokionez).
Gainera, Kutxabank Funts Solidarioaren liburuxkak dio Kutxabank Gestión-ek kudeaketa-komisioaren zati bat (ondarearen gaineko %0,70 urtean) BBK Fundazioari ematen diola. Etorkizunean, dohaintzaren onuradunak izango diren beste erakunde batzuk ere barne har daitezke, zeintzuen helburuak aipatu Fundazioaren berbera izango den, hau da: pobrezia edota gizarte-bazterketa egoeren aurka borrokatzeko jarduketak eta jarduerak erraztu eta sustatzea, aipatu arriskuan dauden pertsonen edo kolektiboen gizarteratzea eta lan-munduan sartzea erraztuz; era berean, kolektibo hauekin lan egiten duten Gizarte Erakundeekin elkarlanean arituko dira.
Jarraian, irabazi asmorik gabeko fundazioei eta erakundeei egindako ekarpen nagusiak biltzen dira:
Irabazi asmorik gabeko fundazioei eta erakundeei egindako ekarpenak | 2018 | 2019 |
---|---|---|
Dohaintza BBK Fundazioari | 101.314,99 | 94.684,11 |
Dohaintza KUTXA Fundazioari | 34.398,47 | 26.522,28 |
Dohaintza Vital Fundazioari | 7.816,68 | 7.513,77 |
Dohaintza CAJASUR Fundazioari | 22.940,45 | 11.991,31 |
Dohaintza Lantegi Batuak Fundazioari | 0 | 3.570,00 |
Dohaintza Gureak Inklusio Fundazioari | 0 | 3.570,00 |
Kutxabank Seguros
“Arriskua eta ni” hezkuntza-programaren bigarren edizioaren esparruan, UNESPAk eta Junior Achievement Fundazioak bultzatzen duten ekimena, Kutxabank Seguros-eko boluntarioek DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako ekimen honetan parte hartu dute.
Programa hauen helburua gazteen prestakuntza osatzea da, finantza eta aseguru arloen hastapenak irakatsiz, dibulgaziozko edukia eta jarduera praktikoak nahasten dituen ekintzen bitartez. Ekintza hauek euren egunerokotasunean dituzten arriskuen inguruko kontzientzia sorrarazteko helburua dute, baita hauen ondorio kaltegarriei aurre egiteko eskuragarri dituzten tresnen inguruan kontzientziatzeko helburua ere.
2019 urtean, konpainiako arlo ezberdinetako 17 profesionalek guztira 9 programa eman dituzte; lurralde hauetako 150 ikasle baino gehiago igaro dira:
- Bizkaia: 1 Bilbon eta 2 Elorrion.
- Gipuzkoa: 2 Donostian.
- Araba: 2 Gasteizen.
- Kordoba: 2 Kordoba hiriburuan.